metropolitan. . .
Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.
mardi, juin 27, 2006
lundi, juin 26, 2006
samedi, juin 24, 2006
mercredi, juin 21, 2006
LAMIAK
Gaur, itsasontziak irlaren ondotik igarotzen dira. Zuk faroa pizten duzu; bere argia pizten duzu, bere argi iluna, bere argi tristea. Eta, lemazainak, lemari eragin eta zuregandik urrunduko duen bidea hartuko du, oztopo bat besterik izango ez bazina bezala. Urteak dira oztopo bat baino ez zarela.
Ilundu du. Urrunean itsasontzi bat ikusi duzu. Eskuak dardar egin dizu. Begiek ez, begiak zabal zabalik dituzu.
Ehundaka marinel hil dira beraien itsasontziak uharte baten aurka talka egin ondoren. Haien gorpuak Ternuaren ondoko uharte batean aurkitu zituzten. Hamarnaka polizia dabiltza istripua zerk eragin zuen jakin nahian. Ehundaka kazetari. Inork ez daki zer gertatu ote zen.
Lamiak, seguru.
mardi, juin 20, 2006
HERNANIKO SAN JUAN EGITARAUA (2006)
19:00
lundi, juin 19, 2006
A SIMPLE SMS
Sukaldeko leihoa irekita utzi duzu, eta ahaztu egin zaizu Cola-Cao potea armairura berriz sartzea.
Ziur aski presaka ibiliko zinen.
Oraindik pijama soinean nuela, pasiloan barrena noraezean bezala ibili naiz, sarrerako ate ondoan zure lurrinarekin topo egin dudan arte.
Lanez lepo zabiltza my love... eta nik bitartean pelikulak ikusten, kirol pixka bat egiten, akordeoiaren bila joaten eta errekadu pare bat egiten pasatzen dut goiza.
Frutaz betetako poltsak eskuan ditudala, orain, agian momentu hauetan bertan, nigan pentsatzen ariko zarela pentsatzen dut, eta sagardo botila pare bat erostera sartzen naiz dendara.
mardi, juin 13, 2006
dimanche, juin 11, 2006
GAUZEN ZENTZUA, GAUZEN ZENTZUGABEKERIA
eta maila ero moduan begiratzen dut
ondoren ipui bat irakurri
eta amari satisfazioren bat ematen diot
Msnra konektatzen naiz
maila begiratzen dut
eta klik bakoitza airean galtzen da
zentzugabeko galdera moduan
Deika ari naiz
eta ez dakit erantzunik jaso nahi dudan
Deika ari naiz
eta nire oihartzuna soilik da entzuten dudana
Eta msnra konektatzen naiz
eta maila begiratzen dut
samedi, juin 10, 2006
HELDU ZAITUT LEIHOAN
Heldu zaitut leihoan
Isilik egon gara fabrikako keari begira
Existitzen ez ziren itsasontziak
Itsu baten begietan nola itsasten ziren ikusiz
Eta orduan galdetu didazu
Denborak zergatik egiten duen ihes
Edo nolatan kabitu daiteke eskumuturreko erloju batean
Hainbat galdera dira
Erantzunik ez dutenak
Eta zure ezpainetan iltzatzen dira
Orduan esan nahi dizut maite zaitudala
Baina ezin zaitut konprenitu
Eta leihotik haratago zoaz
Fabrikako kearekin nahastuz
Eta ezin zaitut harrapatu
vendredi, juin 09, 2006
ALDE ZAHARREKO, TABERNA ILUN BATEKO GAU ILUN BATEAN
-Ondo esan biarko, baño faltan bota aunat.
-Eztek egiya izango, Bilbo etziok ain urruti're.
-Bueno... Ez... baño aspaldi ikusi be.... (Begirada eskuinera)
-Ta, izango dek neskan bat edo or tartian, ez?
-Nik? Neska bat? Keba, keba, bakarrik'e oso ondo nion. (Begirada ezkerrera)
-Eztek egiya izango... Gustauko zaik baten bat.
-E... bueno... ba... e... (Begirada eskuinera)
-Gorritu in aiz... Zeba...
-Ezten ezer... (Begirada ezkerrera)
-Ya... bueno... (Begirada eskuinera)
-...
-...
-...
-...
-Ze, ta, tragon bat artuko den, ez?
-Bai.
(Eta mutilak kalimotxo katxi bat ipini du bien artean. Besterik ez.)
POEMA BAT IDATZI NAHI NIZUKE
Begiradarekin milaka aldiz esan dizkizudan hitzak idatzi nahiko nituzke zeruan; lehenengo aldiz Kafe Antzokiko gau borroso hartan hitz egin zenidanean nire munduak nik baino balantza handiagoak egin zituela edo halako txorakeriaren bat. Hurrengo egunean, ostiral batean lehenengo aldiz, ez nuela buruko minik izan, esate baterako. Damua bai, damuak min ematen zidan, begiekin esaten diren hitzak gauaren iluntasunean geratzen direlako, ametsetan soilik ikusi ditugun itzalak bezala. Horregatik idatzi nahi dut zeruan Gin Kasen artean zure begiak ikusi nituela, eta inoiz baino gehiago mozkortu nintzela. Eta inoiz baino biharamun txikiagoa izan nuela.
Inoiz esan ez dizkizudan hitzak idatzi nahi ditut; zure telefonoa eskatu, adibidez, edo zure mesengerra, edo, besterik gabe, "ondo lo egin" xamur bat idatzi izarren artean. Gau ilun honetan.
Gau ilunegi honetan.
Zergatik isilik?
Eta nik nioen: ezinezkoa da Jainkoaren existentzia frogatzea. Gizakia gizaki denetik, inork ez du lortu. Ezta lortuko ere. Baina elizaren existentzia? Azken bi mila urteotako munduaren martxa ezin da ulertu, ez onerako ez txarrerako, elizaren existentziarik gabe. Eta nik diot ez al den hobe ausardia erakutsi eta existentzia frogatua duenari kontuak eskatzea: ‘Zergatik, eliza, egon zinen isilik?’. Deiadarrak berdin balio du denok gogoan ditugun elizaren gaurko hainbat erantzukizunengatik galdetzeko ere.
Jainkoa, existitzen bada, bego han bere zeruan, ez gara-eta umezurtz munduan.
Andu Lertxundi, Berria-n
Zergatik isilik?
Eta nik nioen: ezinezkoa da Jainkoaren existentzia frogatzea. Gizakia gizaki denetik, inork ez du lortu. Ezta lortuko ere. Baina elizaren existentzia? Azken bi mila urteotako munduaren martxa ezin da ulertu, ez onerako ez txarrerako, elizaren existentziarik gabe. Eta nik diot ez al den hobe ausardia erakutsi eta existentzia frogatua duenari kontuak eskatzea: ‘Zergatik, eliza, egon zinen isilik?’. Deiadarrak berdin balio du denok gogoan ditugun elizaren gaurko hainbat erantzukizunengatik galdetzeko ere.
Jainkoa, existitzen bada, bego han bere zeruan, ez gara-eta umezurtz munduan.
Andu Lertxundi, Berria-n
LA FE
- Quizá es que no me quieres.
- Te quiero.
- ¿Cómo lo sabes?
- No lo sé. Lo siento. Lo noto.
- ¿Cómo puedes estar seguro de que lo que notas es que me quieres y no otra cosa?
- Te quiero porque eres diferente de todas las mujeres que he conocido en mi vida. Te quiero como nunca he querido a nadie, y como nunca podré querer. Te quiero más que a mí mismo. Por ti daría la vida, me dejaría despellejar vivo, permitiría que jugasen con mis ojos como si fuesen canicas. Que me tirasen a un mar de salfumán. Te quiero. Quiero cada pliegue de tu cuerpo. Me basta mirarte a los ojos para ser feliz. En tus pupilas me veo yo, pequeñito.
Ella mueve la cabeza, inquieta.
- ¿Lo dices de verdad? Oh, Raül, si supieses que me quieres de veras, que te puedo creer, que no te engañas sin saberlo y por lo tanto me engañas a mí… ¿De veras me quieres?
- Sí. Te quiero como nadie ha sido capaz de querer nunca. Te querría aunque me rechazaras, aunque no quisieras ni verme. Te querría en silencio, a escondidas. Esperaría que salieses del trabajo nada más que para verte de lejos. ¿Cómo es posible que dudes de que te quiero?
- ¿Cómo quieres que no dude? ¿Qué prueba real tengo de que me quieres? Sí, tú dices que me quieres. Pero son palabras, y las palabras son convenciones. Yo sé que a ti te quiero mucho. Pero ¿cómo puedo tener la certeza de que tú me quieres a mí?
- Mirándome a los ojos. ¿No eres capaz de leer en ellos que te quiero de verdad? Mírame a los ojos. ¿Crees que podrían engañarte? Me decepcionas.
- ¿Te decepciono? No será mucho lo que me quieres si te decepcionas por tan poco. ¿Y todavía me preguntas por qué dudo de tu amor?
El hombre la mira a los ojos y le coge las manos.
- Te quiero ¿Me oyes bien? Te quiero.
- Oh, <
- ¿Qué quieres que haga? ¿Qué me mate para demostrártelo?
- No seas melodramático. No me gusta nada ese tono. Pierdes la paciencia enseguida. Si me quisieras de verdad no la perderías tan fácilmente.
- Yo no pierdo nada. Sólo te pregunto una cosa: ¿qué te demostraría que te quiero?
- No soy yo la que tiene que decirlo. Tiene que salir de ti. Las cosas no son tan fáciles como parecen. –hace una pausa. Contempla a Raül y suspira-. A lo mejor tendría que creerte.
- ¡Pues claro que tienes que creerme!
- Pero ¿por qué? ¿Qué me asegura que no me engañas o, incluso, que tú mismo estás convencido de que me quieres pero en el fondo, sin tú saberlo, no me quieres de verdad? Bien puede ser que te equivoques. No creo que vayas con mala fe. Creo que cuando dices que me quieres es porque lo crees. Pero ¿y si te equivocas? ¿Y si lo que sientes por mí no es amor sino afecto, o algo parecido? ¿Cómo sabes que es amor de verdad?
- Me aturdes.
- Perdona.
- Yo lo único que sé es que te quiero y tú me desconciertas con preguntas. Me hartas.
- Quizá es que no me quieres.
mercredi, juin 07, 2006
mardi, juin 06, 2006
RAYUELAtik
lundi, juin 05, 2006
I�ve been swimming in the lakes of sorrow and pain
Afterwards, without drying my skin
I went to a bar
a dark club, going down the road to Atharratze
just in the border with France
and while drinking whisky
I heard this song.
It seems Basque singers also have heard
the cries of h.c.
in its inevitable and forced execution
Just a little tribute.
Bonne nuit.
Powered by Castpost
dimanche, juin 04, 2006
ENTERRADO VIVO
y a mi entono nada vi
Una oscuridad profunda
rodeaba todo mi ser
Un frío recorría mi cuerpo
y un sudor bañó mi piel
Estaba enterrado vivo ...
Puse antención a todo
y nada pude oir
Quise levantarme
y no pude mover los pies
Quise mover las manos
y nada pude hacer
Estaba enterrado vivo ...
Habré de morir desesperado
o de asfixia tal vez
Los gusanos me comerán
y yo me pudriré
Estaba enterrado vivo...
samedi, juin 03, 2006
NIK EZ DUT NIRE IZENA DUEN KALERIK NAHI
Nik ez dut txanpain garestirik nahi. Nik ez dut luxuzko autorik nahi. Ez dut txaletik nahi. Ez du arkitekturako karrerarik nahi. Ez dut telebistako izarra izan nahi . Ez dut ikusten nauten neska guztiak nirekin maitemintzerik nahi. Ez dut aingeruen gorputzik eduki nahi. Ez dut hitz goxotan urtu nahi.
Zurekin Urrakin kalimotxo merkea edatearekin konformatzen naiz. Zoriontsu izatea konformatzea baldin bada behintzat. Zuk nahi baldin baduzu behintzat.
PARISKO GELTOKIAN
Gare du nord-en, Gare Saint Lazare-en
zer axola dio non
Bada gizon bat
gabardina luzea
kapelik ez, Hotel de Ville-ko argazki horretan bezala
Dena txuribeltzean
Euria ari du
euria gizona lurperatu nahian indartsu
gizona uzkurtuta lur hotzean
bere barrura begiratu nahian bezala
nasaren amaieran, geltokiaren horizontean
Emakumearen ahotsa du barruan
hain gertu
hain berea
"agur" esaten
behin eta berriz "agur"
Agian elkarri gehien esan dioten hitza da
Uzkurtuta jarraitzen du
emakumearen ahotsa
emakumea bera era horretan betirako gorde nahiko balu bezala
euriaren mende uzkurtuta
Berandu da dagoeneko edozer esateko
berandu da akaso ezer amesteko
beranduegi
Emakumearen ahotsa
azala begiak bularrak lurruna bere ezpainak sexua bere hitzak hauen tonua
ahotsa ahotsa du buruan
agur esanez
Eta gizonak pentsatzen du
euriak gabardina eta guzti nasan lurperatzen duen bitartean
Euriak gutxienez
herdoilduko al ditu nire ametsak
Agur.
vendredi, juin 02, 2006
jeudi, juin 01, 2006
NO TENGAS NADA EN LAS MANOS
No tengas nada en las manos
ni una memoria en el alma,
que cuando un día en tus manos
pongan el óbolo último,
cuando las manos te abran
nada se te caiga de ellas.
¿Qué trono te quieren dar
que Atropos no te lo quite?
¿Qué laurel que no se mustie
en lo arbitrios de Minos?
¿Qué horas que no te conviertan
en la estatura de sombra
que serás cuando de noche,
estés al fin del camino?
Coge las flores, mas déjalas
caer, apenas miradas.
Al sol siéntate. Y abdica
para ser rey de ti mismo.