metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, août 31, 2007

Ileapaindegi erabat femeninoan, 87 urteko amona andaluzari entzuna

como esa vez que fuimos a Lourdes, sí, sí, esa vez que volví con este brazo destrozado, ¿te acuerdas? (ileapaindegiko amon guztiak barrez hasten dira) Porque La Virgen estaba ahí, en lo alto, si no le daba yo un par de hostias que… Sí, sí, así sí que vería a su hijo como lo vi yo al caer delante de todos los peregrinos, en calzoncillos blancos.

dimanche, août 26, 2007

Argentinako herrixka txiki bateko liburutegian bildu gintuzten taldekide guztiak eta orduan sartu zen bera. Piazzolaren edota Gallianoren tango berriaren indarra, lotsagabekeria, pasioa eta negarra eman zizkigun jo ahala afinatzen zuen gitarra zaharrarekin. Berezko koloreak dituzten (gorria, beltza) notak eskuzabal tatuatu zizkigun, bandoneonaren garrasi melankolikoak soilik berdindu dezakeen bizitasun tragikoaz.



Tango… Ohean eserita, biluzik oraindik, zigarroari emandako atxiki zakarrean, birikak ere zutaz tindatzeko saiakeran; irrati zaharretan, etxeko arropak soinean, zure sukaldean dantza estuan milagarren biderrez gure gorputzak korapilatzean; inora ez garamatzaten eztabaida absurdo bezain oldarkorretan, laban bat eskuan bazenu, bihotzean duda izpirik gabe sakon sartuko zenidakeenetan; farola ahularen baitan, azken gaua izan daitekeenean, ezpain gorriei lapurtutako muxu etsian; zerua arropa eskegiek estaltzen duten auzo pobreren bateko disko-jogailuan, umeek futbolera jolasten duten bitartean maitatzen diren guraso gazteen ohean.



Tango que me hiciste mal y sin embargo te quiero…


mercredi, août 22, 2007

Geltokietan

mardi, août 21, 2007

MILKY BATHS (4)

BURRO CANSADO BLUES


Abuztuak 20, El jardín de las delicias


Terapiaren bigarren zatia baino, ihesaren hamaikagarrena.


Slowhand

Eric Clapton erabateko ezezaguna zen niretzat atzo arte. Wikipedia, radioblogclub, youtube edota goear bezalako webguneek, ordea, edozein sortzaileren bizitzaren eta lanaren zertzeladarik garrantzitsuenen berri segundo gutxitan ematen digute. Gozamen hutsa zait alde batetik bestera saltoka ibiltzea, kanta berri hau entzun, ondorengo bideoa ikusi edota artistaren bizitzari buruzko gertakizun kurioso hori irakurtzea. Ariketa hau nahiko arriskutsua izatera ere iritsi daiteke, jakin-mina ase ordez, gehiagoren eske uzten baitzaitu askotan. Droga gogorra, bai.

Claptoni buruz zer esan, zuek ez dakizuenik. Betiere blues­ari loturiko ibilbidean, hainbat eta hainbat taldetatik pasa zen (sonatuena Cream supertaldea izango da seguraski) eta 60. hamarkada ero hartan gitarra elektrikoaren ikurretako bat izan zen, Jimmy Hendrix psikodelikoarekin batera. Beranduagoko kontuak dira heroina, zapuztutako amodioak, alkohola, urte luzeetako iluntasun zurruna puskatu zuten arrakasta apurrak eta 90. hamarkadako susperraldia.


1969. urtean sortu zuen Blind Faith, Ginger Baker, Steve Winwood eta Ric Grech musikariekin batera. Disko bakarra argitaratu zuten; bertakoa da ondorengo Can´t find my way home delizia.

Youtuben bertsio akustikoaz gain, bertsio elektrikoa ere eskegita dago. Gozatu.




El jardín de las delicias (Herreroren Los Suaves jertse mitikoa gogoan)

Amesten dut deformatutako konoz osatutako eraikin arrosekin eta bertan ezagutzen ditut Bosch bezalako gaixoak, sexuan, bekatuan eta erlijioan obsesionatuta bizi diren pertsonaia historikoak.




Ikusten ditut esfera gardenen eta eskorpioien barruan sexu gogorrenean betirako galduta bizi diren bizilagunak. Desioan itotzear, laguntzarik eskatu gabe hondoratzen direnak ere bai, fruiturik gozoenen zaporea bestaldera eramaten duten ausartak. Akelarreak, moluskuen bazka izan diren organo sexualak eta buztana arinegi astintzen duten arrainak.



Miradas brillantes en horas oscuras,

no veas todo lo que me he metido,

hasta he llegado a beberme la luna

y de milagro aún sigo vivo.

Pero ya me cansé de aguantar la noche

ya soporté mi ración de risas

y me voy llorando como llora un hombre

de este maldito jardín de las delicias.



Este cuadro lo ha pintado el diablo

que también escribió esta canción

y la suerte que me ha tocado

que nunca viaje a tu lado.


Te deseo, sí... de corazón.



Fuck your mother, kill your father

Edipo rey, irakurri­beharreko­liburuen pila horretan aspalditxo nire zain zegoen tragedia. Eserialdi batean irakurtzeko modukoa, tarteko koroen marranta jasanezina barne.

Forma, estilo eta hizkuntzaren inguruan gauza handirik ez du, ohitu gabe gaudenontzat hasieran pisutsua gerta daitekeen tonu formal eta findu hori ez bada. Denok dakigun argumentuan datza obraren pisu osoa, baina, hala ere, puntazo dexente daude. Oilo-ipurdia jartzeko modukoa da, esaterako, muturreko egoeretako greziarren frenesí geldiezina: suizidioa, begien zulatzea, heriotza mehatxuak, Jainkoen gehiegizko ankerkeria (parrizidioa…)…





Egun euritsu bateko Antena 3_ko edozein pelikula amerikar baino askoz ere aukera hobea, dudarik gabe.

dimanche, août 19, 2007

MILKY BATHS (3)

LOAK HARTUTAKO TXORI BAT IZAN NAHIKO NUKE


Abuztuak 17/19, Liverpool_Gernika


Diruaren ibilbidea

Nire lagun M._­k, parranda ondorenean, hamar euro zituen. Goizak ondoezik harrapatu gintuen, eta M.­_k gosea zuen. Hamar euro horiek, merkatuaren legeez baliatuz, kafesne eta txokolatezko napolitana bihurtu zituen. Janari bihurtutako diru hori gizonaren legeetara moldatu genuenean, ordea, hasierako billetea oka parrasta geldiezin bihurtu zen.


Jabier Muguruza

Jabier Muguruzaren musika ez da 100 000 pertsonen aurrean, milioika kilowatt deskargatuz eta pantaila erraldoiez jositako eszenatokian jotzeko modukoa; kanpora baino, barrura begirarazten duena da. Kanta bakoitzaren amaieran, txalo zaparradaren ordez, sentimenduaren, zirrararen edo ideiaren barneratzea nahiago duen musika. Kez itotako taberna edota, gehienez, antzoki txiki bat jasan dezakeena. Etxean bakarrik zaudenetan, logela betetzen dakien musika da; hautsontzia mahai gainean, pantera emea zeure barruan paseatzen sentiarazten dizuna.


Betiere, zure baitan bilduta zaudenetarako.


PANTERA EMEA (Bukowskiren poeman oinarritua)


Andere horrek bere burua


panteratzat dik


eta batzutan


larrua jotzen ari garenean


marmarka eta txuka hasten duk


eta ilea aurpegira jausten zaiok


eta kirruen artetik begira


bere letaginak erakusten dizkik


baina nik musua eman eta larrutan jarraitzen diat.


Eman diok inoiz


musua panterari?


ikusi duk inoiz pantera emea


amodioz gozatzen?


ez dakik amodioa zer den, amigo,


heure errubia tindatuekin


heure urtxintxa eta ardiekin.


Panterarekin oheratu eta


harrezkero ez huke desiratuko


ez urtxintxarik, ez ardirik,


ez azeririk, ez elefanterik,


deus ere ez salbu


eta pantera emea


pantera emea heure logelan barrena paseatzen


pantera emea heure ariman barrena paseatzen.

vendredi, août 17, 2007

MILKY BATHS (2)

SAMO (SAME OLD SHIT)


Abuztuak 15/16, Lau bost

Este baño me evade de todo lo que me rodea.


Luxor

Billabonan lanean ibili nintzenean ezagutu nuen Luxor. Egia aitortu behar badut, zigarroa erretzeko zuen eragatik ezagutu nahi izan nuen –zigarroa ezpain artean heltzeko hain berezkoa zuen ausentzia eta ahuldade horregatik–. Egiptologian adituak izan ezean, gurasoek kristoren zeppelina harrapatu ostean jarritako izena bakarrik izan daiteke Luxor; berak ere, egia esan, izen hori jartzeari ez zion beste esplikazio posiblerik aurkitzen.

Luxorrek pasio handiz hitz egiten zidan graffitiez eta hip­hop musikaz. Oreretako Zintzilik irrati librean bere lagunekin batera Inframundo saioan dabil buru-belarri eta AEBn, Turkian edota Alemanian azken aldi honetan sortzen diren tendentzia berriak zabaltzen omen dituzte. Bere lagunak trenak eta trenbide inguruak pintatzen ibiltzen diren ero goxoak dira, hauei argazkiak atera eta aldizkari espezializatuetan beren obrak argitara emateko. Horrez gain, noizbehinka hainbat DJ eta breakdance dantzariekin demostrazioak eta ikuskizunak antolatzen dituzte. Argi dago gauzak sortzeko izugarrizko gogoa dutela eta, Luxorrek behintzat, ilusio eta pasio handia. Personaje hau ezagutu nuenetik, niretzako ezezaguna zen mundu hori geroz eta erakargarriagoa iruditzen zait.


Basquiat

Giro horretan bertan hazi omen zen NYC­ko Basquiat artista beltza. 70. hamarkadaren amaiera eta 80.aren hasierako NYC zurrunbilotsu eta kaotiko hartan Unax Ugalderen moduan kalean bizitzea erabaki zuenetik, bere heriotza arte suziri baten bide berbera egin zuena. Ibilbide argitsu, arrakastatsu eta ospetsu bezain laburrekoa. Hona hemen Basquiat, Harkaitz Canoren eskutik:


BASQUIAT

Ni naiz Jean Michel Basquiat

artista beltza, gorriak pasatakoa

beltzek eta zuriek baztertua

gustu orokorraren begietan

eta kantari blonden ipurtzuloetan

hatza sartzen zuena

bere etxeko ateetan eta errezeletan margotzen zuena

hil zenean bere hozkailu margotua

lagunek merkezurrean saltzeko lapurtu ziotena

hil zenean hirugarren abenidako

tailer mekaniko bateko berrehun kiloko atea

lapurtu ziotena

bertan bere graffiti bat zegoelako.

Ni naiz Jean Michel Basquiat

lientzoen gainean kafea hartu, bazkaldu,

haserretu, poztu, desesperatu eta uzten ziotenean

lo egiten zuena

lientzoetan bere neskalagunen telefonoak apuntatu

eta haiekin haserretzean ezabatu egiten zituena

gauzak ongi nabarmentzeko eta

jendeak haiei kasu egiteko

marraztutakoak oro ezabatzea baita biderik onena

eta bakarra.

Ni naiz Basquiat,

Warholekin boxeoan aritu eta irabazi egin ziona.

Ni naiz.

New Yorkeko downtowneko

neska zuri progre usteko guztiekin larrua jo zuena

bi astetan eta hamar segundotan

margotutako koadroak prezio berean saltzen zituena

hamar segundo horietako eskumuturraren dardaran

bizitza guztia zegoelako.

Ni naiz Basquiat

haur problematikoa

topera bizi nahi zuen rasta ileko gazte

xalo

merkatuak irentsia

maitagarria

jasangaitza

sakona

azalekoa

naturala

artifiziala

zuk nahi duzuna, jada hilik nagoenez gero.

Ni naiz hori

dirurik ez zeukanean edo

bere gameluak huts egiten zionean

Washington Squaren lo egiten zuena

bi telebista eta bi gramola

topera jarrita pintatzen zuena

lapurra

bilaua

aingerua

errege koroatua

frakasoaren ama eta amama

arrakastaren semea eta bilo rasta bis biloba

begien hondoan

haur bozatu baten tristura bistakoa zuena

nola ez hogeita zazpi urterekin gaindosiaz hil zena

lurpetik besoa atera nahi duena

hilarriari bere gustuko azken zertzelada margotu

azken telefono zenbakia apuntatu

eta ezabatzeko

ezgauza

Brooklyngo hilerri honetan

eta bere koadro bakoitzean

datzana.

Ni naiz Basquiat


27 urterekin eta IHESAren lehen arrastoekin, heroina gaindosiak betierekotasuna eman zion artista; eskola handirik gabea, kale gorrian ikasitakoa. Pinturaren negozioko marrazoek puztu eta merkantzia huts bihurtu zutena, mito bihurtzeko kondizio guztiak beterikoa. Urtain bohemio, artista eta newyorkino bat.


Zer esango dizuet: Antes que anochezca ikusi nuenetik, Julian Schnabel artista, zuzendari eta Basquiaten lagunak bere bizitzari buruz egin zuen filma ikusteko irrikatan nago.



Ez dakit zergatik, baina azken aldi honetan jende askok hitz egiten dit Julian Schnabel honi buruz.


Julian Schnabel eta samo

Goitik bultzatutako politika betikoa da: punta­puntako artista ekarri, honi bost izarreko hotela pagatu, Tabacalera oso­osorik nahieran erabil dezan bere esku utzi, udaletxe eta instituzio guztien bitarteko guztiak erabili erakusketak komunikabide guztietan oihartzun nabarmena izan dezan…


Samo, samo, samo. Bartzelona inguruan ere eztabaida berdina piztu berri da: Woody Allen­i kale guztiak, bitarteko guztiak, egonaldia eta luxu guztiak eskura ematen dizkioten bitartean, zinemagile katalan guztiek eszena bakar bat grabatzeko milioika oztopo gainditu behar dituzte.


Horregatik, Tabacaleran jarritako Julian Schnabel SUMMER kartel handiaren azpian pintada hau egitea proposatzen dut: Basque artists WINTER




P.d.: ei, emaidazu soma txute bat, mesedez…

jeudi, août 16, 2007

MILKY BATHS (1)

UNA TREGUA EN MI CABEZA


Abuztuak 11­­­/­15, Rómpeme con mil caricias



Loquillo handia

Berotzeko, Loquillori egindako elkarrizketa batetik ateratako harribitxi bat:

Siempre te distancias de lo que hacen el resto de grupos en nuestro país, ¿por qué?

A mí lo que hagan los demás no me importa. Yo sigo por el mismo camino, empecé en el año 78 y entonces no había nadie. He visto pasar de todo y si tuviera que fijarme considero que la música de nuestro país está en el peor momento de la historia. La música es una auténtica basura. Alejandro Sanz, Estopa y el Orozco... eso es impresentable. Ésa es la España de charanga y pandereta. A mí me interesan otro tipo de artistas como Aute, Santiago Auserón, Bunbury... la gente que se dedica a crear. Hay una mediocridad espantosa. Me recuerda a la España del 76. ¿Qué diferencia hay entre Manolo Escobar y Bisbal o entre Los Chichos y Estopa? Ninguna. Hace 25 años salíamos del Franquismo y no hemos evolucionado una mierda.


Idazteak

Idazteak ez dit denbora kentzen, denbora ematen dit.


Perfect morning Live in Donostia


B., askok eta askok faltan botatzen ditugu zure testu odoltsuak


Mozkorrek arrazoigabe zapaldu duten emakumeari


6:30 a.m. Donostiako tren geltokian. Aste Nagusiko parranda ondorenean, milaka mozkor Irun bidean doan trenaren zain daude. Goizeko lehen tren horretara igo da B. Martutenen. Ohi bezala, ordu horretan mundu guztia bere barrura begira ari da eta inork ez dio erreparatu B.-ri, atearen ondoan kuzkurtuta eseri denean.

Urumea zeharkatzen duen zubi metalikoa pasa ondoren, balazten eragina nabarmena egin denean, aulkitik altxa, buru_­berokia jantzi eta B.-k metralleta bagoiko guztiek ikus dezaten agerian jarri du, naturaltasun guztiaz jarri ere, garaipenaren ostean kalashnikova altxatzen duen afganiarraren modura, hortzak estutuz.

Ateak irekitzean irtetera doan pertsona zanpatua hiltzen bada ere, 6:30 inguru horretan trena hartzera doazen mozkorrei bost axola zaie. Izan ere, kabroi nazkagarri horiek edukazioa ipurtzuloko hestetan korapilatuta galdu zuten aspaldi. Ahal bezain laster eseri nahi dute eta, oraingoan ere, trena nasara gerturatzen den heinean, B.-k euren txinpantze garrasiak geroz eta indartsuago sentitu ditu, ateak ireki orduko trena kosta ala kosta asaltatzeko prest dauden seinale.

Botoi berdeari eman eta erdiko bagoiaren ateak ireki egin dira.

- Hijos e hijas de putaaaaaaaarrrrrrrrghhhhhhh!!!

mardi, août 14, 2007

Y de repente perdí el equilibrio.

And the colored girls go doo doo doo doo doo…

lundi, août 13, 2007



I would say I'm sorry
If I thought that it would change your mind
But I know that this time
I've said too much
Been too unkind

I try to laugh about it
Cover it all up with lies
I try to laugh about it
Hiding the tears in my eyes
'cause boys don't cry
Boys don't cry

I would break down at your feet
And beg forgiveness
Plead with you
But I know that
It's too late
And now there's nothing I can do

So I try to laugh about it
Cover it all up with lies
I try to
laugh about it
Hiding the tears in my eyes
'cause boys don't cry

I would tell you
That I loved you
If I thought that you would stay
But I know that it's no use
That you've already
Gone away

Misjudged your limits
Pushed you too far
Took you for granted
I thought that you needed me more

Now I would do most anything
To get you back by my side
But I just
Keep on laughing
Hiding the tears in my eyes
'cause boys don't cry
Boys don't cry
Boys don't cry

jeudi, août 09, 2007


ABSENT(a) NIGHTS (AND PART 8)

HIPOKRISIAREN ERRESUMAN EZ DAGO LEKURIK ERRUGABEENTZAT


Abuztuak 8, Borreroak baditu milaka aurpegi


Odon corrupción

Badago Odon Elorza Donostiako alkateari ziria sartzen badakienik. Aurreko hauteskunde kanpainan, Odon promesak egitera joan zen leku orotako hormak Odon corrupción pintadarekin agertu ziren. Mitin politiko edo hauteskunde aurreko zirko horietan, alkatearen bonbilla ezin distiratsuagoan islatzen omen zen spray beltzez idatzitako salaketa.

Txori txiki batek esan didanez, ezker abertzaleak ez omen du zerikusi zuzenik; graffiteroak dira alkateari ilea hartu nahi diotenak. Potrotaraino daude oztopo eta material lapurretekin, nazkatuta instituzioen aldetik laguntza eta babesa jaso ordez, egurra eta diseinatutako bazterketa uneoro jasan beharraz.

Atzerritarrak

Nola sentituko dira RENFE trenetan sartu orduko “Seguridad” –ekoen bisita jasotzen duten atzerritar beltzaranak?

***

Jertsez tapatutako erosketetarako orga horien barruan zer ote daramate 6:20tan Martuteneko estazioan korrika ikusi ohi ditudan atzerritar horiek?

“Absent(a)” terapiaren amaiera

Terapiaren lehenengo zatiaren amaiera zortzigarren egun honetan iritsi da. Azken absent(a) gaua da eta Negu Gorriak talde handiaren disko onenarekin itxi nahiko nuke ariketa hau (nahiz eta ni Kortatu zaleagoa izan; ez ditzagun gure sustraiak traiziona Are: Nikaragua, inoiz baina gehiago, sandinista!). Bi doberman beltz, Hipokrisiari stop, Itxoiten, Borreroak baditu milaka aurpegi, Pistolaren mintzoa, Kaixo… Zenbat perla.

Azken egun hauetan irakurri nauten guztiei, un plaisir.

Terapiaren bigarren zatian nik idatzitakoa irakurtzen duzun arte,

Biba gu ta gutarrak!

mercredi, août 08, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 7)

-

Nena, no estás tú


Abuztuak 6 eta 7, El ritmo del garaje

Gerra

Oraindik ere, gaur egungo gure gizartearen gehiengoa lubakiaren alde batean edo bestean dago. Nahiz eta demokraziaren alde guztiok batera borrokatu genuela sinestarazi nahi, bi aldeen bereizketa, politikatik haratago ere, eguneroko adierazpenetan eta jokabideetan, argia da: gerra irabazi zutenen eta galdu zutenen bandoei buruz ari naiz. Gerra oraindik bizirik dago, eta ziur naiz argi daukazula, irakurle, ze bandotan zauden. Gerra bizirik dago, eta memoriaren bataila da horren erakusgarri nagusiena.

Behin irabazi zuten. Ez diegu berriz irabazten utziko.

***

Kontxan

Gaur, Donostiako Kontxako bozgorailuetatik, jazz goxoa eta rock´n´roll primitiboa jarri digute. Eszena ederra da: garbitzaileak, pikotxean batzuk eta gurutzatutako eskuak erratzen puntan jarrita besteak, sorosle argentinarraren ipurdi beltzaranari buruz hizketa sutsu eta katxondoan; jubilatuak, marea lasai eta urrunari begira, egurrezko aulki txikietan, barrez; umeak, harrapaketan jolasten, elkarri hondarra botatzen, korrika, garrasika eta beti geldiezin.

Bost euroko propina utzi didate, tipo legal bat eta bi amona enrollatu ezagutu ditut; balantzea positiboa izan da.

***

Cadillac solitario

Auto zahar eta makalak asko gustatzen zaizkit. Alemania bitan banatua zegoenean fabrikatutako nire amaren Opel Vectra cochambrosoa hartzeko deseatzen nago. Baina kotxe bat aukeratzeko emango balidate, El indomable Bill Hunting pelikulan protagonistari erregalatutakoa aukeratuko nuke. Hori edo ziklomotor granate bat.





Ez dakizu zenbat botatzen zaitudan faltan. Gidabaimena atera orduko, Loquillo jarrita zure bila joango naiz.

mardi, août 07, 2007

lundi, août 06, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 6)

KAOSAREN BALDINTZAK


Abuztuak 5, Los paraísos desiertos

Hiri osoko mugimenduaren baitan, hiritarrok araututako zurruntasunaren aurka errebelatzen garen gizontxo espontaneoak gara. Dena planifikatua dagoela dirudi, ordea, gure ekintza irrazionalenek ere hiriaren jarioa ezin oztopa dezaketela dirudi.

Soilik orain dela gutxi Bartzelonan gertatutako itzalaldia bezalako egoerek ematen digute gure desioak erabat askatzeko beta. Bizilagunaren autoa txikitzeko aukera aparta da, ezta? Eta zer esan pubertarotik erreprimitutako sen kleptomano horri buruz?

Blackout famatuena, ordea, 1977ko uztailaren 13 eta 14 bitartean New York hirian eman zena da. Gogoratzen naiz Harkaitz Canoren Piano gainean gosaltzen kronika liburuan bazela itzalaldi handi honi buruzko aipamen bat. Krisi urbanistiko eta sozial sakonean murgilduta, garai hartako New York burua altxa ezinik zebilen. Langabezia, desesperazioa eta heroina auzo pobreenen barrenak jaten ari zen eta itzalaldi handi hori nahikoa izan zen primitibotasun gordinenak eztanda egiteko. Hilaurretiko sexua, atxiloketak, lapurreta masiboak, suteak…

Neure burua horrelako egoera batean imajinatzean ez daukat duda izpirik ere; badakit gau kaotiko horretan zuzen-zuzenean zure bila joango nintzatekeela.

dimanche, août 05, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 5)

URTSUA, UDA


Abuztuak 3 eta 4, Bat-hiru


Lehertu ondorenean, olatuak astintzen duen area bezala sentitzen naiz.


Espejismoa. Kamuflajea.

Atotxako dorrea ikusezina da ilargi gabeko gauetan. Efektua miresgarria da: apartamentuetako argiak soilik ikusten dira, gauaren iluntasunean flotatzen duten forma geometrikoak sortuz.

***

Biharamuna (sartuzak sagarra ipurtzulotik, Newton -merci Are-)

Biharamunean, itsasontzi pisutsu baten antzera urperatzen sentitzen dut nire gorputza. Nire gaineko uraren pisua geroz eta handiagoa da; itsutzen nauen argi printza, berriz, geroz eta ahulagoa.

***

National Geographic

Gustatzen zait hondartzan bikotearen eskutik helduta doan emakumeari lotsagabe begiratzea. Baina benetan gustatzen zaidana, arra nire begien erasoaz ohartzen denean honek hartzen duen jarrera oldarkorra da: oilar dema baterako prest dagoen muturra, berea den presa bakean uzteko agindua igortzen didan begirada primitiboa. Pure National Geographic.

***

Mediterranean sundance

Zurriola post baywatch. 8:30-10:30 p.m.




Zilborrestea

Ama besarkatzerakoan, lehen aldiz bere barruan entzun nituen taupadak gogora ditzaket berriz.

Mundua umetoki handi bat da; leku orotan adi dezaket biok sortu gintuen odolaren bulkada.

Nahitaez, betirako lotu gintuen biziak.

samedi, août 04, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 4)

JE NE SUIS JAMAIS SEULE AVEC MA SOLITUDE


Abuztuak 2, Brel, Moustaki, Piaf

George Moustaki handiaren moduan bizi nahiko nuke. Leku berean gehienez hilabete egonez, gitarra eta ekipai xume batekin motoan alde batetik bestera ibiliz. Chanson française delakoa, gaur egun erabat demodé egon arren, aparta iruditzen zait eta, nahiz eta oraingo formatu ugari baina sinpleagoa izan (hori asko esatea da e), barrukoa adierazteko duen indarra izugarria da. Letrek duten karga, sinbolismoa… Beste garai batekoa da estiloa, badakit, baina askotan dena emango nuke 1970ko hamarkadan muga gurutzatu eta Iparraldean, Hendaian adibidez, Moustakiren kontzertu bat ikustera joateko. Horrelako kontzertu batek, nire ikuspegitik behintzat, ikaragarrizko balioa zuen.








Askotan internet bidez klik bakar batera daukaguna orain dela hogei urte esfortzu ugariren ondoren soilik ikus edo lor zitekeen. Askotan pentsatzen dut emozioa eta abenturak eduki lezakeen epikotasuna sakrifikatzen dugula erraztasunagatik eta azkartasunagatik. Baina hala ere internet izugarria iruditzen zait: daukadan galdera bakoitzari erantzun bat ematen dio. Egokia den edo ez, iturriei begiratu behar. Baina galdera bakoitzarentzako erantzun bat, bi, batzuetan ehun ere edukitzea, ez al da izugarria (well, eta arriskutsua)?

***

Arnaldo Otegi espetxean egonda inguruan ikusten dudan ixiltasun eta geldotasunak harritzen nauen bezala harritzen nau Kontxako paretetan ezer idatzi gabeko paper pusketak dituzten ardo boteilak aurkitzea.

Eta gau itogarri hontan litro osoko zerbeza freskoa edan aurretik egingo nukeen gauza bakarra egingo dut: itsaso lasaiean olatu bakoitza gozatuz ume txiki baten moduan bainatu.

vendredi, août 03, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 3)

SKA, SKA, SKA, JAMAIKA SKA

Abuztuak 1, Potato−Tijuana in blue (lehen maketa)

Bizilagunen bati internet lapurtzen diogunetik ordenagailuan ibiltze hutsa abentura bat da. Baina ez gaitezen alteratu. Nerbio sistema lozorro goxoan jarriko duen hirugarren absenta ongietorria izan dadila. Mmmm… Zerebrotik nire hatzetara dagoen distantzia luzatzen eta distortsionatzen sentitzen dut, eta PC madarikatu honek jartzen zizkidan mila oztopoak hodei grisaxka batean difuminatzen dira...

Ei, noiz joango gara Jamaikara… Ez duzue sentitzen Euskadi tropikal baten beharra inoiz baina larriagoa dela? Berri Txar gutxiago eta salsa melenga eta ska gehiago, mesedez. Sabrosoon! Inmigranteetan jarrita daukat nire esperantza guztia, Euskal Herrian euskaldunekin eta hau zuen guraso eta aitonamonek ere esango dizuete jai daukagueta. Katxia eskuan burua gora eta behera mugituz pasatako gauak, Alaitz eta Maideren berbenan fandango eta arinarinak neska eta mutilak bost metrotako distantzia minimora daudela dantzatuz pasatako parrandak… Jazarpen izugarri baten aurrean gaude! Ea kanpotarrek pixka bat bada ere pegapega eginda dantzatzeko gerri mugimendu hipnotiko horiek kutsatzen dizkiguten. Mutilzahar ugarik Ertamerika eta Hegoamerikan egindako ehunka lorpenen ildotik, benetako askapenaren bidean tinko jarrai dezagun:

Gora Euskadi tropikala!

Gora Euskadi hasta Kuba!

Que vivan Zapata y Joxe Ripiau ai ai aiii!




Euskal Herriak jasaten duen gatazka politikosoziala gainditzeko nire proposamen demokratikoa azaldu ostean, terapiaren hirugarren egun honetan zer argitaratu pentsatzen nabil. Irakurri berri dudan Michel Houellebecq−en Ampliacion del campo de batalla −rekin (zu(ek)) erabat gogaitzekotan egon naiz, baina beranduegi da eta nekatuegi nago... Azalpen labur bat ematearren, kontakizun osoan deseroso sentiarazi arren bere hurrengo liburuaren bila bultzatzen zaituen nobela da, bizitza modernoaren inguruko ikuspegi berri eta iritzi polemiko baina aberatsez osatua. Merezi du, benetan.

(Breve inciso: Joder, aze puntazoak Potatoren Miguelin el cashero eta abarrak. Note: Potatoren agur-kontzertua etzi omen da, Gasteizeko festetan)

Stefan Zweig−en Novela de ajedrez eta Ardiente secreto ipuin luzeei buruz ere zer esan. Izugarriak dira. Egia esan, jada ez da horrelako libururik idazten. Giza izaera eta pasioak adierazten aparta zen Stefan. Bere buruaz beste hain era hotzean, kausa−ondorio kate oso−osoan arrazionalki jokatuz, egin zuen Stefan. Nazismoaren hedapen beldurgarriaren eta giro kultural urriaren ondorioz agur esatea erabaki zuen berbera:

"Creo que es mejor finalizar en un buen momento y de pie una vida en la cual la labor intelectual significó el gozo más puro y la libertad personal el bien más preciado sobre la Tierra."


Oroitzen dut Nabarrakoek 2006ko urtarrileko alean berari buruzko artikulu eder bat plazaratu zutela. Animatzen baldin bazarete badakizue.

***

Goiz esnatzeak bere gauza onak ditu. Gaur Boulevard donostiarraren erdi−erditik ibili naiz bizikletan. Jende gutxi, eta garrantzitsuena: ez klaxonik ez tubo de eskapez mozorrotutako bonji hiltzailerik.

Etxera bueltatu naizenean nire arropek kresal usaina zuten.

***

Nekatua nago... Gaurkoz nahikoa, doctor.

mercredi, août 01, 2007

ABSENT(a) NIGHTS (PART 2)

PRETTY GIRLS MAKE GRAVES

Uztailak 31, Small change eta The Smiths

Donostia-Paris

Donostiaren zabalgunea Paris imitatuz edo, behintzat, bere estiloari jarraiki egin zela uste dut, orain dela hiru urte-edo ingurune soziokulturaleko klaseetan ikasi nuenaren arabera. Ensanche edo zabalgune hau diseinatu zuen arkitektoaren abizena, oker ez banago, Cortázar zen. Urumea ibaiaren hegaletako arkitekturaren sintonia (tokatu ez zaizkidan babes ofizialeko etxe malapartatu horien baldartasun estetikoak soilik hautsia) edota umez betetako Artzain Ona katedralaren ingurumariak ez al dira, bada, amestutako Paris horren oihartzun? Zabalgunearen diseinuaren bitxikerien artean, aurrez aurre dauden katedrala eta Santa Maria elizaren arteko kilometro bateko distantzia aipatuko nuke, hiri zahar eta zabalgunearen arteko lehia arkitektonikoaren isla.

***

Kafe berotan nostalgiko


Ez zen erabateko déjà vu –a izan, baina Groseko kafetegi hartako aulki txuribeltz hartan, kalera begira edaten, paristar sentitu nintzen. Bilboko metroan sartu eta eskailera mekanikoak usaintzea bezala izan zen, ahanzturan galduak ziruditen Cité universitaire, Châtelet edota Trocadéro –ko bagoi karrankarien marmarra nigan berpizteko. Arraroa badirudi ere, momentu horietan soilik ohartzen zara zenbat gustatzen zaizkizun balkoi estuetan eserita hurrengo zigarroa ausentzia tolesgabez pipatzen duten emakumeak, amatatu berri dutenaren kean begirada oraindik galduta duten emakume eder horiek.

Paris ezagutu nahi dut, baina neguan.

***

Kate

Aurrekoa idazten bukatu dudanean, jada errailik gabeko bagoi bihurtuta, nire pentsamenduen ilara kaotikoak noraezean jarraitu du, izena dagoeneko ahaztu dudan Richmond-eko geltoki ilunean pausatu arteraino. Orduan, banku bakarti batean eseritako Kate-en ile horia metroaren lehen bagoiaren bat-bateko agerpenak nola astintzen zuen oroitu dut nostalgia apur batez.

Bi urte luze pasa dira dagoeneko. Ederra zen Kate, baita gezurretan ibiltzen zenean ere. Bere anaia diseinuzko drogekin lepo kolokatzen zen eta, hori gutxi balitz, bere betiko mutilak berebiziko jipoia eman ondoren kokaina gramo gutxi batzuengatik abandonatu zuen helbiderik gabeko pisu batean. Bere amak maitale ugari zituen eta harritzeko moduko bibragailu bilduma bat ere bai, barruko erropen azpian ezkutatuta. Kate-k, ordea, bere miseriak azaltzerakoan, gezur txikien hari ikusezina erabiltzen zuen, narratzaile onenen modura sentimendua transmitituz, baina esperientzia pertsonalaren eta istorioaren artean zeharkaezinezko amildegi literarioa sortuz.

Kate hauskorra, Kate alaia, Kate ausarta. Oroitzen zara nitaz, batzuetan bada ere? Musika asko entzuten zuen, Morrissey asko gustatzen zitzaion. Hilabete bakar batean ehunka kilometro egin nituen bere kotxean, niretzako berriak eta liluragarriak ziren taldeak deskubrituz. Autobide bakartietan, lau leihoak ireki, azeleratu eta kantatu egiten genuen.






Gaua abaildu ostean, inprobisatutako edozein festa erora pare bat kajakada Coronita maleteroan, beste pare bat alboan, generamatzala, bakoitzaren bizitzako zati alaienak eta gogorrenak trago laburrekin tartekatzen genituen, istorioen hutsuneak gezur txikiekin osatuz.

Estatubatuarrek hainbeste deformatu eta itxuraldatu duten askatasuna, bere esentzia primitiboenean sentitzen nuen Katengan. Uneoro borborka, uneoro lehertu beharrean.