metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, août 29, 2006

ZORAMENA

Hemen naiz
zure beharrarekin
ausentziaren isilune luzeetan
pentsakor

Bion biluztasunean bilduta
hartu nahiko nuke lo gaur
Desioa eta maitasuna irakurriko genituzke elkarren begietan
eta beste mila sentimendu, zeintzuk oraindik hiztegietan ez dauden
zeintzuk geure erraietan tatuatu dizkiogun elkarri

Larrua beldurrik gabe eta nahi adina joko genuke
eztitan hondoratuz, mugarik gabe gero eta beherago

Orgasmoaren ondorenean zureak direla ezagutu ditudan ezpainik goxoenak
esango nizuke
eta agian ez zenidake sinestuko
eta luze hitz egingo genuke, eta par batzuk bota

Ez legoke denborarik, ez biharrik
maindire azpiko bizitzara entregatzen garen ordu horretan

Denak nolabaiteko oreka edukiko luke
oreka desorekatu bat, baina oreka
eta ez ginateke banadu beharko
egun euritsuetan, parke abandonatuetan,
eskuartean inoiz baino beteago dauden maleta emozionalak ditugula

lundi, août 21, 2006

europe is a cig......chapter XVI
hil baino lehen egin beharrekoen zerrenda:

1.- krakoviako kaleetan, zainak 24 ORDUTAN IREKITA DAUDEN DENDA HORIETAKO BATEAN EROSITAKO* vodka-cherryz gainezka daudela, xalbadorren heriotza entzun eta negarrari eutsi


*dependientari galdetu genion ea ze plan zuen gauean...


"I have to work".

vendredi, août 18, 2006

TIENES UN NUEVO MENSAJE DE

Pragako maletaren kremailera itxi dut
eta badirudi ez dela itxi dudan kremailera bakarra

Senti dezaket maletaren barrena kolpeka
kolpeka kanpora atera nahian
Entzuten ditut
maletaren klaustrofobian itoarazten ditudan maitasunezko hitzak
bihotzekoak jotako maite zaitut lazgarriak
lehertu artean
maiteko zaitut
birikak hautsi artean
maiteko zaitut
...

Eta herioak gaixoa eramaten duen moduan
lurralde antzu eta urrun batera eramango dut maleta
eta irekiko dut kremailera
Nire oihuak kilometroek isilarazteko
Bi mila kilometro baitaude Pragaraino,
bi mila kilometro

Poema kutre honi amaiera eman nahian
maletari begiratu eta
kremailerak itxita jarraitzen duela iruditu zait
Soilik odol tantaren bat ateratzen da zirrikituren batetik
malkoren bat bestetik
Eta nire buruari zer egin dudan zer egin dudan
obsesiboki galdetzen diot

jeudi, août 17, 2006

europe is a cigarrette i´ve tasted
Chapter III AMSTERDAM

(¡buuuuuurp!. barkatu)
betiDAMSTRAATen arramazkaren zain como un oasis kon mujeres ke se abren de piernas enseñandote la senda del oooooooohhhhhh¡¡

mardi, août 15, 2006

LARRUA HARRIAREN KONTRA

Leihotik begiratu eta pilota hormaren kontra botatzen duen haur bat ikusi nuen lehenengo. Haur bakarti bat. Aitarik gabeko haur bat. Nik oihu egiten nion, "Etoz bazkaltzea babarrunak hoztu aurretik". Eta lasterka etortzen zen bera. Beti lasterka. Eta, sukaldera iritsitakoan, musu goxo bat ematen zidan, "eskarrikasko ama" edo horrelako zerbait esaten zidan bitartean.

Pixkanaka umea handitzen joan zen, jada ez zuen pilota hormaren kontra botatzen. Goiz osoa etxetik kanpo igarotzen zuen, lanean, eta, iritsi orduko, lasterka joaten zen sukaldera, niri musu bat ematera. Beti lasterka. Beti edo.

Egun batean, ordea, beste batzuk etorri ziren lasterka. Ez zidaten masailan musurik eman, ez zituzten nire babarrunak jan. Gehiago jan zidaten. Lasterka joan baitziren bere logelara, eta, oihuka atera zuten ohetik, kolpeka jaitsi zuten eskilaran behera. Eta epaile batek, mailu batekin mahaia kolpatu ondoren, hogei urterako nigandik urrun eraman zintuen; nigandik bereizten zaituen distantzia baino izen luzeago bat duen espetxe batera. Pertsona asko hil omen zenituen. Errugabe asko. Zure aita bezalako errugabe asko. Kartzelan dauden errugabeak adina. Kalean dabiltzan errudunak baino gutxiago, hala ere.

Bai, badakit gogorra dela aitarik gabe hazi beharra. Baina leihotik begiratu eta pilotarekin horma bota nahi duen haur bat ikusten dut.

PARISKO METROA

Larunbatero ikusten zaitut. Larunbatero ikusten zaitut Alde Zaharrean, jadanik gure tenplu bihurtu dugun taberna ilun horretan. Eta larunbatero begiratzen didazu. larunbatero begiratzen didazu begietara. Kuriositatez begiratzen zenidan hasieran, mutiko batek oparitu dioten lehenengo baloiari begiratzen dion bezala. Nik ere kuriositatez begiratzen nizun, Parisko metroa lehenengo aldiz ikusi nuenean bezala.

Metroa askotan ikusi dut pasatzen, metro asko ikusi ditut pasatzen. Metro asko. Zu, berriz, metro gutxitara eduki zaitut larunbatero. Ez dakit zure izenik. Metroaren izenik ez dakidan bezala. Agian, zuk ere, 25ci edo horrelako izenen bat izango duzun beldur naizelako edo. Nahiago dut ZU deitzea. Nahiago nuke ZU deitzea.

Milaka aldiz agurtu zaituzte nire begiek, milaka aldiz agurtu naute zureek. Eta milaka aldiz ikusi dugu elkar tabernatik ateratzen, mutiko batek bere lehenengo baloia trenbidez bestaldera joaten ikusten duen bezala. Parisko metroa urruntzen ikusten dugun bezala.

Eta maitasun mutu honetan urtu, hauts bihurtu baino lehen zerbait esan nahi nizuke. Bart zurekin amets egin dudala adibidez. Edo begi politak dituzula. Edo zure ile horia laztandu nahi nukeela. Hori bakarrik. Baina badakit "kaixo" mutu batekin agurtuko zaitudala parisko metroan. Bikoteak bereizten dituen tren gupidagabeari tonto aurpegiz begiratuko diodala kalimotxo katxi bat eskutan hartuta.

samedi, août 12, 2006

LÍBANO


En este mar muerto
no podrás nadar,
tampoco ahogarte.
La cabeza
erguida
el cuello
duro,
estás flotando.
En esta pequeña
muerte
el mar sólo flota
sobre la tierra,
peste...


Eva Lamborghini

mercredi, août 09, 2006

Terrorismo Artistico

Eman eurra!

mardi, août 08, 2006

mirá!
qué?
nada



Tom Raworth

lundi, août 07, 2006

COMING SOON
europe is a cigarrette i´ve tasted

samedi, août 05, 2006

SHAKESPEARE & COMPANY

Gaur ohe zeharo estu batean esnatu naiz. Maindirerik gabe, soinean Ternua-ko niki bat eta boxer-ak soilik ditudala.

Burua altxa dut, eta harritu egin naiz hormen ordez liburuz betetako apalategi desordenatuak ikusi ditudanean. Nork esango zuen hemen esnatuko nintzenik, bakarrik, literaturaz inguratutako gela ilunxko batean. Behelaino pean kulunkatzen diren ontzien antzera, bonbilla ahularen argitan izenburu ugari agertu dira nire begi lausoen aurrean. Ingelesez, frantsesez, alemanez, arabieraz... Denetik dago bertan. Lehenengo izen ezaguna Mario Benedetti poeta uruguaiarrarena izan da. Izenbururik gabeko bere liburu bati gainbegiratu bat ematen hasi naiz, kontu handiarekin, ezkutuan bezala.

tengo que amarte amor
tengo que amarte
aunque esta herida
duela como dos

aunque te busque y no te encuentre
y aunque
la noche pase y yo te tenga
y no

Poema bukatu bezain laster, nire pauso hotsak entzun dituelako segur aski, ile urdin luze eta antzinako betaurrekodun agure marihuanatu bat agertu da ondoko atetik, 1950. urtetik ateratako espektro baten moduan. Eskuan nire galtzak eta sandaliak zituela azaldu da, eta frantsesez pare bat hitz esan dizkit.

Libreroa behar du izan. Nire frantses traketsean non nagoen galdetu diot. Zaplada lagunkoi bat eman dit bizkarrean, eta irteeraraino eraman nau.

Sena ibaia aurrean, metro batzuetara Quartier Latin-a. Instintiboki pausu bat atzera eman dut kamera fotografiko, galtza motz eta sandaliekin dabiltzan turista uniformatuen ibaian ez sartzeko.

Atzeko letreroari begiratu eta Shakespeare & Company irakurri dut.

Efectivamente, gaur Parisen esnatu naiz.

mardi, août 01, 2006

Esnatu naizEsnatu naiz - Kerobia

Powered by Castpost

BIOLENTZIA

Amets sakonetik
asaldatuta esnatzen zaituztenean
Goizeko bederatziak pasatxo direla esanez esnatzen zaituztenean
erlojuaren orratza 8:30etako horma gainditzeko borrokatzen ari den bitartean
Ametsen detentzio bat bezala
nazionalen furgoiak zure zerebroaren kaleetan
ametsak esposekin lotuz
¡violencia, violencia!Igande goizeko iratzargailuaren zentzurik gabeko biolentzia
batukada puta horri hasiera emanez zure muinetan



Goizeko 8:00etako biolentziaren aurrean
Ibizako komuna hippie batean esnatu nahiko nuke
zurekin