metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, septembre 30, 2006

GAUAREN IXILTASUNA



Arabiako txokoren batean, gauaren erdian, irakaslea eta bere diszipulua geldiro-geldiro zapalda batetik barna zioazen.

Bat-batean, erdi ixilka, ikasleak esan zuen:
- A ze isiltasuna...
- Ez ezak esan: "a ze isiltasuna" -gomendatu zion maisuak- Esazu: "Ez dut ezer entzuten"





Jean-Claude Carrière -ren "El círculo de los mentirosos liburutik itzulia. Ipuin laburrez osatutako liburua, gomendagarria oso.

CALL ME, SEX ME

(...)

- Atzoko larrujotzea izugarria izan zen, X
- Ez dakizu zenbat botatzen deten faltan zure alu heze, gozo eta labainkorraren barruan sentitzea, Y... Behar zaitut, behar zaitut orain, orain, orain...

- (hasperena) Jo... Baina ezinezkoa da, X, ezinezkoa... Nik ere bai, nahi zaitut nirekin hemen...

- Gauean ohean leku bat gordeko dizut, beti bezela, ametsetan sikiera elkartzen bagara

(...)

vendredi, septembre 22, 2006

ILUNTASUNA NEHURTZENAurreko poema, Sarrik berak irakurria

ondasun2.ram
Powered by Castpost

ILUNTASUNA NEHURTZEN


Argia amatatzen denean, ustekabean,

ez dugu zer atxeki,

ez nora jo, ez zer egin, argi

esateko: ilunbetan gaude.

Egoera tristea da, baina zeozelan

onuragarria.

Onuragarria da, normalean inguruarekiko

dugun konfidantza eten eta

gure berezko bakardade eta babes gabezia

egiaztatzen duelako.

Argia amatatzen denean, ustekabean esan dut,

zeren eta hori ustekabean gertatzen da beti,

akzidente bat bezala, gure ahalmena

zentral hidroelektrikoen mendean dagoela,

gure borondatea posterik poste heltzen diren

kableetatik zintzilik,

gure zihurtasuna bonbilaren metalezko hari mehea

bezain larria dela ohartzen gara.

Eta bitartean ez garela ezer, ilunbetan

higatzen diren haur izuak besterik.

Argia amatatzen bada, zaila da lehenago hasitako

solasa jarraitzea,

Iluna arren dena berdina da, edo berdintsua

izan beharko luke,

baina argia amatatu denean isildu zara

edo gaia aldatu duzu,

eta armairutik ateratako kriseilu zaharrak

argia eman arte

begibistakoa ezezaguna egin zaizu eta

haztamuka bizi izan zara...

Eskerrak ilunbeak ditugula, argirik

oraindik ez badugu.

Ilunbetan bizitzen ikasi arte ez dugu

argi bizitzen jakingo.



JOSEBA SARRIONANDIA

jeudi, septembre 21, 2006


new orleanseko auzo frantsesaz maitemintzera joan naiz eta KATRINA ezagutu dut





kontatuko dizuet

lundi, septembre 11, 2006

Irailaren hamaika

Kalean, euri artean, putzu artean, itzal beltz bat ikusten da. Zure itzala. Itzal beltza. Eta, itzalaren ondoan, zu. Zu bakarrik. Zu baino ez. Erlojuan hamabi t`erdiak. Irailaren hamaikako hamabi t`erdiak. Eta zu bakarrik, zu baino ez zure espaloian. Inorena ez den espaloian. Zu eta zure itzal beltza. Eta, narrazioaren puntu honetara iritsitakoanespabilaturen galdetuko du ea beldurrezko ipuinak kontatzen hasi ote garen edo zer gertatzen ote den. Eta guk erantzungo genioke ezetz, ez gara beldurrezko ipuinak idazten hasi, baina, baietz, honek beldurra ematen duela.

Zure ondotik ez baita inor igarotzen. Denak ondoko bestaldera joaten dira pausu azkarrez, zeharka zuri begiratuz. Zeharka begirada zuzena botatzeko. Begirada okerra, alegia. Irailaren hamaika. Hamabi t´erdiak. Pentsatu duzu zergatik begiratzen ote dizuten ezberdin besteen berdina bazara, pertsona bakoitza mundu bat den arren.

Irailaren hamaika. Kopeta beztu duzu.

lundi, septembre 04, 2006

BERDEZGaua haustura da, etena. Hiriaren arnasa markatzen duten semaforoak ez dira karkaxez betetzen eta argia gorrian dagoela pasatzeak extreme sport kategoria galtzen du. Ibaiaren ondotik paseatzen, karreterako argi berdea kolega bat da kasik eta kakaztutako ur berdexkan bainatzearen ideia suizidio ziurretik urrun geratzen da erabat.

Piensa en verde agintzen duen botila eskuan, Alderdi Eder-eko banku batean eserita, El Mundo-k prefabrikatutako alkandora koadrodun, gomina merke eta Maximo Dutti-z perfumatutako ikasleak ikusten ditut Kontxan behera (nahi bai), Bata-n biltzera. Nonbait lehortu beharra dute hauek ere. Eta gero esango dute ez direla bustitzen. Raia utzita alde batera orraztea estetika baino gehiago militantzia arrasto izatera iritsi ez ote den...!

Aurreiritziak...

Marka da ba, lagunak orain ere berdekeriatan. Tentazioari ezin eutsi eta zure azala momentu hauetan biltzen duen nikia berdea ote den galdetzen diot nire buruari, reggaetoia itsasotik arrantzatu berritako berdelek bezala dantzatzen den taberna horietako batean, kiwi likorea eztarrian.

A, my love... Ze berdeak zure ezpainak, ze berdeak zure hitzak...


Powered by Castpost

samedi, septembre 02, 2006


eta isiltzen banaiz, ez da hitzik ez dudalako

vendredi, septembre 01, 2006

PROPOSAMEN POETIKOA

Halabeharra krudela izan zen gurekin

poeta bihurtu ginduenean.

Poesia ez da futuroz kargaturiko harma bat,

beste Grabiel harek nahi zukeenez.

Futuroa gainera —izan gaitezen serioak—

polbora bustia da.

Ez dut gure fatu tristea zaildu nahi,

ofizio lagunok,

baina, hitz eder eta ez hain eder

ugari izkiriatu dugu,

ia denok egin dugu letraren bat

kantari famaturen batentzat,

denoi itzuli digute testuren bat

antologiaren baterako.

ia denok idatzi dugu enkarguz

bideo gidoi bat,

ia denoi eman digute sariren bat

lausengu eta guzi,

denok dugu gure latifundioa edo

minifundioa egunkarietan,

oroimin belak hazi eta mintzaira kaskabelak

jo ditugu eta, orain,

lore jokoen ondoren, zer iruditzen zaizue

poesia egiten hasten bagara?