ZORAMENA
zure beharrarekin
ausentziaren isilune luzeetan
pentsakor
Bion biluztasunean bilduta
hartu nahiko nuke lo gaur
Desioa eta maitasuna irakurriko genituzke elkarren begietan
eta beste mila sentimendu, zeintzuk oraindik hiztegietan ez dauden
zeintzuk geure erraietan tatuatu dizkiogun elkarri
Larrua beldurrik gabe eta nahi adina joko genuke
eztitan hondoratuz, mugarik gabe gero eta beherago
Orgasmoaren ondorenean zureak direla ezagutu ditudan ezpainik goxoenak
esango nizuke
eta agian ez zenidake sinestuko
eta luze hitz egingo genuke, eta par batzuk bota
Ez legoke denborarik, ez biharrik
maindire azpiko bizitzara entregatzen garen ordu horretan
Denak nolabaiteko oreka edukiko luke
oreka desorekatu bat, baina oreka
eta ez ginateke banadu beharko
egun euritsuetan, parke abandonatuetan,
eskuartean inoiz baino beteago dauden maleta emozionalak ditugula