metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, avril 25, 2008

Mysteries of Love



Sometimes a wind blows
and you and I
float
in love
and kiss
forever
in a darkness
and the mysteries
of love
come clear
and dance
in light
in you
in me
and show
that we
are Love

Sometimes a wind blows
and the mysteries of Love
come clear.


David Lynch

samedi, avril 19, 2008

BOB DYLAN NO SE ACABA NUNCA (LEHIAKETA)

Ingurukoei Bob Dylanen antza nuela esaten hasi nintzaienean barre egiten zuten. Niri bost axola zitzaidan, erabat sinetsita bainengoen. Nire sudurrari begiratzen nion, nire masailei. Betaurreko ilunak janzten hasi nintzen, bakeroak, botak, jaka marroixkak edota beltzak. Noren antza nuen, ba, Dylanena ez banuen?

Umekeria irudituko zaizue, baina tabakoa erretzen hasi ere, Bob Dylanengatik hasi nintzen (oraindik ere, arrazoi hori baina hoberik gutxik edukiko dutelakoan nago).

Bizitza honetan gauza gutxi eduki izan ditut hain garbi. Era guztietako edari, nahaste eta ukenduekin ahotsa laztea lortu nuen; harmonika, gitarra eta pianoa jotzen ikasi nuen, baita gaizki kantatzen ere; ez nuen askorik jaten eta alde batera eta bestera enkantean erostea lortu nuen Triumph 500arekin ibiltzen nintzen.

Nire neskalaguna argazkiarenaz jabetu zenean hasi ziren komeriak. Beti eramaten nuen Dylanen argazkiren bat poltsikoan. Askotan ezkutuan ateratzen nuen neure buruari adorea emateko. Momentu gogorrenetan edota zortea behar nuenetan poltsikoan sentitzen nuen, nire hatz mamien zain. Argazkia ohiko ile-apaintzaileari soilik erakusten nion, hatzez seinalatu eta “horrela” esateko.

Hortik aurrera gertatutakoa iraganaren parte da jada. Hala ere, hain oker ez nenbilela egiaztatzeko, froga bat jarri nahi dizuet:

Ondorengo bideoko argazki artean ni azaltzen naizena zein den asmatu beharko duzue. Lehenengo asmatzen duenarentzat, euskal blogosferan hedatu berri den ohiturari jarraiki, opari eder bat daukat.

jeudi, avril 17, 2008

Mp3 eta Fotologak

Leioako Kanpusa. Saralegi. Trikitilariak Urkiolako San Anttonio omentzen benetako Euskal Unibertsitate baten alde. Bat batean, 4 segunduz, hegazkin baten katarroak isilarazten du aldarrikapena. Amaitzean, merkeegi saltzen diren txalo horietako 6 hurbildu diren 6 katuengandik.

THE RAVEN

mardi, avril 15, 2008

ATERKI TRAFIKATZAILEAK

Aterkiak nonahi galtzen ditugunok biktimak besterik ez gara. Izan ere, zahartzaroan potentziatzen den amnesia-eromen une horien lehen zantzuak pairatzeaz gain,


- Jon, nuntzeudek ne eskopetak?
- Baña attona.. Hogei urte badia-ta garajetik atera ez dittuzula!
- Ze?? Ixilik eonai, lapurra.. Nun ixkutatuixkiak?
- ... -minduta-
- Nun ixkutatuixkiak!
- ... -oso minduta-
- Gezurterua, ta gañea gaxtua.. Eziak gehio nei hitzein geo!


konspirazio beldurgarri bat gure atzetik dabil. Geltokietan eta jende pilaketa handietan operatzen dute, eta euria egiten duenean soilik agertzen dira, era guztietako aterkiak saldu nahian.

lundi, avril 14, 2008

ISPILUAK

dimanche, avril 13, 2008

AMESGAIZTO BAT

Bart amesgaizto bat izan nuen. Akordeoia jotzeko eskatu zidaten dantza-talde batean, baina akordeoia kaxatik atera eta jotzen saiatu nintzenean, ezin izan nuen bertatik melodia ulergarririk sortu. Hauspoa herdoildu antzera sentitzen nuen; ezin nuen ireki. Partiturak ere ez nekizkien. Barregarri geratu nintzen.

Musikarien arduradunaren aurpegia ikusten nuen ondoren, haserre erabat, huts egin niola adieraziz.

Ametsa esnatu orduko ahaztu dut.

Eguerdi aldera, ordea, sofan lasai-lasai irakurtzen ari nintzela, txistu doinuak nabaritu ditut urrutian. Balkoira atera naiz eta herriko banda ikusi dut kalejirak jotzen eta pixkanaka-pixkanaka nire etxe parera gerturatzen, musikarien arduraduna buru zutela.



mardi, avril 08, 2008

MUGAZ BESTALDEKO BESTE EMAIL BAT (AL BORDE DE UNA EXPLOSIÓN ESCROTAL)

Gaur oso egun geldoa izan da. Goiz guztia liburutegian pasa dugu, ordenagailuak borratutako lanak berregiten.

Presak tortura bilakatu ditu dutxa eta bazkariaren plazerak.

Klasera ere korrika joan gara.

Siesta ere egin dugu bai, tradizioari men eginez egin ere, bigarren lerroko mahaian eta postura harrapatu gabe.

Ez dut gezurrik esango, klase egun gogaikarri bat izan da: sistematikoki geratzen zaigun zerebro apurra urtzeko diseinatutako gas kamara puta horretan igarotako 5 orduak amaiezinak izan dira.

5 ordu, zita oso bat. Baina guk nahiago ditugu izerdi likatsuzko ibaiak, eguzkia gela barrutik ikustea, ordutik ordura usteltzen doazen hatsak, irakasleak –hain espresibo eta pasionalak– eta berogailua. Azken hau martxan, noski.

Bai, heriotza geldoa.

Hau dena konpon dezaketen gauzak gutxi dira. Irakasleren batek klasea eman ordez "escupir a los urbanos / a mi chica meter mano" kantatzea litzateke bat. Kalean zehar ustekabean maratoi nudista jendetsu batekin topatzea beste bat. Betiko esloganez jositako paretetan pintada originalen bat irakurtzea, betiko manifetako aldarrikapenen artean doinu tropikal bat bereiztea. Edota travestien ekintza esperpentiko batean parte hartu ahal izatea eta, adibidez, udaletxea kolore guztietako pinturaz betetako arrautzekin bonbardatzea. Haize freskoa, mesedez.

Gehiegi eskatzea da, badakit.

samedi, avril 05, 2008

IZURRITEAK (eta III)

IZURRITEAK (III)

Batzuetan, espazio estu bat Radio Maria entzun eta El Diario de Patricia ikusten duen jendearekin konpartitu behar izaten duzunean kasu, tripak nahastu eta estutzen dizkizun pesimismoaren profeta hau ere ongietorria izan ohi da.



Aspaldi hartan gomendatu zidanari, eskerrik asko.

mardi, avril 01, 2008

1000. KILOMETROAN

Gas
a fondo.
Busca el kilómetro mil
Siempre hay un lugar donde ir
en la autopista.