SEASKA KANTA
Ohera joan aurretik, inoiz triste sentitu zarete?
Negar egin duzue mantazpian,
zotinak almoadarekin ito dituzue noizbait?
Entzun duzue barruan horrelako Seaska kantarik?
Negar egin duzue mantazpian,
zotinak almoadarekin ito dituzue noizbait?
Entzun duzue barruan horrelako Seaska kantarik?
6 Comments:
Amaren bularra
haurraren janari,
haurraren negarra
beti hunkigarri;
baratz honen erdian
goseak nago ni,
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.
Zure bular politak
zerrien jostailu,
edertasunak kontuz
gorderik behar du;
zaude isilik, haurra!
ez egin negarrik,
munduak ez du-eta
malkoen beharrik.
Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun;
jarrai zure bidetik,
hobe da horrela,
gauza denen gainetik,
haizea bezala.
Amaren bularra
haurraren janari,
aterpe samur hontan
lo hartu nahi dut nik.
Nor ez da triste sentitu oherakotan eta ez du negarrik egin izarazpitan? niri behin baino gehiagotan gertatu zait.
Hurrengo triste-aldian norbaitek goxo goxo Leterena kantatuko balit...
Inoiz sentitu al duzue metro gutxitara olatuen eztanda burrunbak lagunduta maitearen muxuetan itotzeko beharra?
Frenteko azeratik entzun al duzue inoiz La Vida es Bellaren melodia?
Sentitu al duzue, gauetan, falta zaizuenaren ausentzia konstantea izarapean?
Inoiz negar eta barre etilikorik egin al duzue aldi berean deseperatuki?
Inoiz debekatu al dizuete maitatzea?
Kanta arrun polita. Eta bai, sentitu izan naiz ohera sartu aurretik inoiz triste. Negar egin dut mantazpian, nire zotinak horrela itoz jada almoada lehorrarekin. Eta iNoiz sentitu dut zoriontsu izateko ezin izan dela garaia izan, tren honen bagoiak, denbora honen garenak bete ezin dituela.
blogak aurrera darrai, eta fuerte...
segi!
Agian; egoismoaren egoismoz, berekoikeri hutsez, gehiagotan nahi izan ditut negar zotinak almoadarekin ito, negar malkoetan ito baino. Atera kontuak.
Enregistrer un commentaire
<< Home