metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, janvier 12, 2007

Bidarria

Kilometro bakoitza bidarri batek alaitzen omen du. Nik ez dakit. Nik ere ikusten ditut bidarriak. Ikusten dut gau batean zure bila ateratzen naizela. Ikusten dut hurrengo gauean beste norbaiten bila ateratzen naizela. Ikusten dut hurrengoan ez naizela irten ere egiten. Ez dakit. Batzuetan badirudi aste osoko bidarria dela larunbata, aste osoa igarotzen baitugu aurrekoari begira eta datorrena etortzeko irrikitan. Eta beti horrela.
Joan zen larunbatean ikusi zintudan Herrian. Ez dakit ikusi ninduzun. Ez dakit zure izenik. Zuk ez dakizu nirerik. Baina, egia esan, ez nuen jakiteko beharrik sentitu. Ez nuen zurekin hitz egiteko beharrik sentitu. Nahikoa nuen ertz batean eserita zuri begira egotea. Nahikoa nuen gehiago nahi ez izatea. Nahikoa nuen denbora gelditu zela sentitzea, ohartu nintzenerako zerbeza epela zegoela konturatzea.
Aste osoa pasa dut zurekin pentsatzen. Aste motza izan da. Bidarritik bidarrira kilometro bat omen dago. Nik ez dakit. Baina bihar ere zure izenik jakiten ez badut hurrengo bidarria urrun egongo da. Oso urrun. Zu bezain urrun.

5 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Titulu ederra dauka zure blogak, Josu. Jarraitu ezazu kilometroz kilometro, mezuz mezu, batzuk gustura irakurtzen dugu eta.

2:38 PM  
Anonymous Anonyme said...

Aupa!

Egia esan, azkenaldian ez nabil blogari kasu larregirik egiten... eskertzen dira zuen hitzak. Indarra dakarkidate. Your words make me happy.

Segi idazten, ze... batzuk ez... ASKOK oso gustura jarraitzen zaituztegu!

12:44 PM  
Anonymous Anonyme said...

Egun on Metropolitan!
Magabila, jaso degu zure mezua! Hasteko mila esker, zure denborako apur bat gure blogean igarotzeagatik eta zure elkartasun sentimendu horrengatik.
Guk ere gertutik jarraituko degu zuen blogaren ibilbidea
eta espero degu gure blogak ere urtebeteko epea betetzea!
Jarraitu orain bezain ondo lanean eta ea noraino heltzen zareten!
Ondo izan,
Ella&Izar._Mar.

12:48 PM  
Anonymous Anonyme said...

Kaixo metro.....,
Bilbaoko ezkerraldea, eskuinarekin batzeko zubi bat eraiki zuten. Ondoren eraiki diren zubi guztien ama. Elkarlanerako adreilu eta harriak; bata bestearen gainean. Elkarlanerako...
Gerla batean, erasoen lehen helburua zubiak dira. Zubirik gabe ezin baitu herri batek bere burua defendatu, hau da, zubi barik kolektiboak kolektibo izateari uzten dio.
Zerdiok blogean zubi zaleak gara eta izan gara beti, horretzegatik gure "zubitasuna" adierazteko, zoriondu egiten zaituztegu, oso blog erakargarria egin baituzue. Zuekin elkarlanean aritzea gustatuko litzaiguke eta horretarako zuekin zubiak eraikitzea. Ideia zer iruditzen zaizuen jakin nahiko genuke.

eskerrikasko,
zerdiok: WC, OAE, ME, XE, FR, OA, JFA...
http://zerdiok.mundua.com

11:33 PM  
Blogger MAGABILA said...

Iepa "zerdiok"!

Nahi baldin baduzue idatzi iraolajon@hotmail.com helbidera eta email bidez hitz egingo diagu lasaiago.

Ondo izan,

P.d.: nola egiten da komentario bat zuen blogean? (bai, zuek arrazoi, ordenagailu kontutan zeharo makala nauk).Aio!

4:26 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home