Shawn-en egunerokotik
1986ko uztailaren 14a
Oraindik probatu ez nuenean, zainetan kokainaren bisitak dena bizkortzen zuela uste nuen.
Maite zintudan, ematen zuen ez zinela ezertaz konturatzen baina maite zintudan...
Ez nuen arrazoi bakar bat ere aurkitzen zu ez maitatzeko, Freddie Mercury pianoan eseri zen momentuan, hautsa eskaini zenidanean, ezezkoa erantzuteko inongo arrazoirik aurkitu ez nuen bezala.
O, Chris, zenbat maite zintudan... Oroitzen al zara? Kanta hasi bezain laster eskutik heldu zenidan, ez zinen ezertaz konturatzen baina eskutik heldu zenidan, eta dena bizkortu beharrean, kokainak geure buruak piano-jolearen ahots eta doinuen mende jarri zizkigun. Zuri begira zoriontasun malko batek ihes egin zidan une magiko horretan maite zintudala esan nahi izan nizun zure eskua laztanduz, benetan maite zintudala esan nahi izan nizun.
Freddie-ren silaba bakoitza, pianoko nota bakoitza, neure sabel eta biriketatik sutan alde egindako askatasun garrasi zirela sentitu nuen eta bateria kolpe bakoitzak zugana bultzatzen ninduela iruditzen zitzaidan.
Beldur guztiak uxatu eta, kanta amaitzear zegoela, inoiz eman dudan muxurik sentituena eman nizun.

7 Comments:
Freddie Mercury-ren heriotzaren hamabostgarren urteurrena dela-eta ekarri nahi izan dut Shawn-ek lehenengo maitasunari emandako lehenengo muxuaren kontakizun hau blog honetara.
let's dance baby...
hold me kiss me make me feel it...
kisXX
Ezinaren mina da dantzaren eroa; ametsaren gogoa sentipen etsia...!
homosexuala naiz eta harro nago
Ez dakit harro nagoen eta jakiteagatik ba ote dakit bada nor naizen, zer naizen...
Hori bai, neskak asko gustatzen zaizkit baina zenbait mutil ere...
Inork ba al daki nor garen gure osotasunean? sarritan nire buruak harritzen nau, eta ez dakit zer ez norat jo behar dudan...batzutan galduegi ikusten dut nire burua...
Batzutan nire erreakzioek eta erabakiek beldurra ematen didate.
Zenbat "ni" daude nire barruan?
Testua polita, garrantzitsua iruditzen zait Mercuri bezelako abeslari bat gogoan edukitzea.
Segi lanean,
Enregistrer un commentaire
<< Home