AIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII
Ilun dago orain. Ilun dago oraindiki. Nire hatzek ez dituzte teklatuko letrak behar bezala aurkitzen. Zergatik? Zergatik behar ditut bost kaña zoriontsu izateko?
Demagun, une batez, ez daukagula larunbatetan Urrakira joan beharrik zoriontsu izateko; demagun, une batez, ez dugula alkoholik behar zoriontsu izateko. Ez tekilarik, ez tanqueray-rik eta ezta kañarik ere. Demagun, une batez, dena perfektua dela. Demagun, une batez, nire ondoan zaudela, ni orain esaten ari naizena esaten didazula belarrira; musika leuneko mundu gozo batean. Demagun, une batez, kartera guztiak beteta daudela. Ez daukagula txorakeriak egin beharrik klase tartean txokolatezko pastel bat ordaintzeko. Demagun, une batez, ez daukagula telebistarik etxean. Pentsa dezagun ez daukagula silikonazko barby-ei begiratu beharrik bakarrik ez sentitzeko. Demagun, une batez, ez daukagula pixukideekin "Pocholo"-rena egin beharrik zoriontsu izateko; pentsa dezagun Indautxuko Herriko Taberna itxita aurkitu dugula gaur arratsean eta zurekin topo egin dugula atean. Pentsa dezagun zurekin eskutik helduta ibili naizela Bilboko gau galduetako kale galduetan orduak galdu arte. Demagun zuk ere maite nauzula, gaur bota dizkidazun begiradak ez direla ni albo batera utzi izanaren damua baztertzeko teknika besterik. Pentsa dezagun, une batez, Monica Bellucci-ren gorputza daukazula, ukiezina zarela, urteek ere ez dizutela eragiten, egiten duzuna eginda ere beti prineran egongo zarela. Pentsa dezagun, une batez, zure etxea nirearen portal berean dagoela, ez dagoela ez aterik, ez hormarik bereiziko gaituenik. Pentsa dezagun...
Pentsa dezagun, une batez, zure perfekzioa ez datzala zure inperfekzioan.

7 Comments:
Demagun, pentsa dezagun, gau galdu, kale galdu eta ordu galdu... gehiegi? baliteke, agian, akaso.
Hainbeste pentsatzea ez da ona, eman zazu hipotetikotik errealera pasatzeko pausua motel...
hipotetiko hori erreal bilakatuko balitz bizitzak bere zentzu guztia gladuko luke.
bizitzak ez du zentzurik (eta hori positiboa da . )
bai, arrazoia duzu. baino bakoitzak bizitzari zentzu bat bilatzen dio edonon, ziur nago.
(ei, zihur ala ziur?)
Ziur, ziur.
danke
Enregistrer un commentaire
<< Home