metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, novembre 24, 2006

Ixil ixilik dago kaia barrenian
ontzi txuri polit bat uraren gainian.
Goizeko ordu bietan esnatutzen gera
arrantzaliak beti joateko urrutira.

Zergaitik, zergaitik, zergaitik, zergaitik?
zergaitik negar egin?
zeruan izarra dago itsaso aldetik.

4 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Zergaitik, zergaitik, zergaitik, zergaitik?
zergaitik negar egin?
NEGAR EGIN BEHAR DA!
P.D.=argazkia benetan lortua da, abesti honekin bat egiteko...

9:55 PM  
Blogger MAGABILA said...

Agian itsasoak ere kolore zuri-beltza duelako izango da; batzuetan beltza, iluna, gaua... marinelak irensetn dituen gaua. Besteetan, ordea, zuria, lasaia, barea, lehorrarekin uhin bakoitzean amodioa egingo balu bezala.

Zergaitik negar egin?

Koldarrak garelako esango dute batzuek. Nik uste dut negar ausartenek soilik egiten dutela mundu koldar honetan. Uhinik gabeko zuri-beltzeko itsaso honetan.

10:09 PM  
Blogger iker said...

Ni ez naiz ausarta.
Maitasun kontuetan, nire koldarkeriek negar eginarazten
didate.
I´m sorry.

11:23 PM  
Anonymous Anonyme said...

zergaitik negar egin? zeruan izarra dago itsaso aldetik.

Nahiz eta zeru berak itsaso ta lurra estali, izarrek oroitzapenak ekarriko dizkigute, eta ondoren malkoak.

2:25 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home