ASKATASUNAREN KARTZELAK
Hilabete edo gehiago pasa da nire bizitzaren ardatz diren hiru eraikuntzak aldamioz inguratu zituztenetik. Milioi ugaritako operazioak hirurak, antza denez.
Aldamioak babesten dituen plastiko berdexkazko estalkien pean, ordea, eraikuntzen barruek usteltzen darraite: bakardadera kondenatutako ezinezko maitaleen agonia isila, dutxaren hotsa tratu txarrak egunero jasaten dituztenen negar-intziri xumeekin tutu buxatuetan behera, gau mahaiko pilulak, soilik garagardoz beteriko izozkailuak, gas butanozko sukalde hiltzaileak...
21 Comments:
ostia
Check, Doisneau
http://www.elpais.com/articulo/portada/Mucho/beso/elpepusoceps/20061119elpepspor_5/Tes/
kiss
ez nekien andamio aldamio zenik
BAI ETA?
jajajaja hori, hori. Eta?
Testu honi ez diot ezer ikusten, deskripzio soil bat, non argi utzi nahi duen aldez aurretik "Boemioa" izenpetu duten blogeko jendearen lexiko zabala. Hori "plastiko berdexkazko estalkiak" dira. Ni ez naiz Cerbantes izango ezta nahi ere. Baina ez diot nire egunekoari bestseller deitzen.
Nik euskaraz beti aldamio esan dut.
Testu honi zerbait aurkitzen diot eta ez nuke esango deskripzio soil bat denik.
Eta esaten hasita, liburu bat, best-sellerra izateak ez du bermatzen bere kalitatea.
Jode!hori bai bizitzaren tristura...
askatasuna?sarritan gure burua da gatibu gaituena, askatasuna norberak bilatu behar du ahal den orotan behintzat!hartu arnasa, eta bat, bi, hiru bota...
Aldamio edo andamio. Benetan axola zaizu hori, eman nahi izan diodan esanahia ulertu duzunean?
Azaleko iruzkin bat baino nahiago nuke barrurago jo nahi duen beste edozein, baina ni ez naiz inor jendeak zer idatzi behar duen edo zer ez esateko.
HOOORI !!!
JAJAJJAJAJAAJAJJAJAJAAJJAJAJAJAJAJAJAAJAJAJJAJAJAJAJAJAJAJAJAJA....Ui, ui, ui...
hemen haserre usaia dago!
joer. nola jarri zeaten andamioaren kontuarekin ezta?? ez nuen inoiz aldamio hitza entzun, kultura faltagatik izango ote da? ba ez dakit, biño izan liteke. eskerrak emateko modu bat zen, hitz berri bat ikasi dudalako.
kamorra gustatzen zaizue, ala?
Nik esango nuke baietz. Halere ez zaitezte asko galdu zuen super mundu horretan...
Ez zaitez haserretu anonymous, niri ez zait kamorra gustatzen.
Baina, Metropolitan ote da galtzen edo galbidean jartzen gaituen super mundu hori? uste dut ezetz.
Bye bye.
ni ez naiz haserretu, humilagoak izan behar zaretela iruditzen zait.
"Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako"
horrela hasten da blog honen sarrera.
Txoin txoin,
"ez dakigulako baina jakin nahi dugulako" ez zaizu umila iruitzen?
Ez dakiela onartuz, jakinmina duena neri umila iruitzeaz gain intelijentea ere iruitzen zait ba...
kiss
Humilagoak? "plastiko berdexkazko estalkien pean", "buxatu" eta abarrak txuleria iruditzen al zaizkizu ala?
ez. txuleria iruditzen zaidana, magabilaren komentario da. ez dakidalako eta jakin nahi dudalako sartzen baitnaiz hona, eta eskerrak emateko modu bat zen andamio aldamio idazten zela ez nekienaren komentayoa.
Ez dakit, baina... niri txuleria anonimoarena iruditzen zait,
ados ez baldin bazaude, ez sartu blogean eta denok pakean! niri esaldi ona iruditzen zait, eta hala ez balitz ere ez nuke txuleria puntua duela esango.
Hori bai,... bakoitzaren iritzia errespetatu beharra dago.
Utzi ditzagun honelako txorradak eta benga denok kalera maria pixkat dastatzera!
Anonymous gehiegi dago nire gustorako.
Nahiago nuke anonymous baino, beste edozein izen, baina ni ez naiz inor inori nola sinatu esateko.
je, je, je...
klartekin ados nago, utz ditzagun txorrada hauek.
Ba agian magaren hitzek txuleria puntu bat dute, nik erabili ditut eta anonimo bat jaso dut. (je je je)
Besterik gabe.
Enregistrer un commentaire
<< Home