BAKEA
"Aitatxo!!!". "Aitatxo!!!". "Aitatxo!!!". "Aitatxo!!!". Milioika "aitatxo!!!" entzun dituen lurra da gurea, milioika "aitatxo!!!" jan dituena. Milioika negar tanta gazik erre zituzten zuhaitzak, milioika negar tanta gazi milioika hondar ale garratz bihurtu ziren. Milioika oinek milioika arrasto uzten dituzte milioika bidetan barrena. Bide bidegabeetan barrena.
Eguzkiak soineko gorria janzten du goizero, ez dakigu milioika soineko ote dauzkan (egunero bat) edo soineko bakarra janzten ote duen egunero. Dakiguna da hipokresiaz begiratzen digula, irribarrez goizean, ipar haize goxo batekin gure soineko eta aurpegi grisak laztantzen dituen bitartean; eta algaraka ondoren, bere kolore gorriak hondar gorriagoa gorriagotzen eta goriagotzen duen bitartean. Izenik gabeko milaka izenek izendatzen dute gauero, beraien ametsgaizto eternalean izenik gabeko lur hau. Hondar hau. Hondamendi hau. Duna artean, burua belaunen artean gordeta eta eskuekin belarriak odolez margotu arte estutzen ditugula entzuten ditugu gauero beraien garrasiak. "Aitatxo!!!". "Aitatxo!!!". "Aitatxo!!!". "Aitatxo!!!". Milioika ume ikustezin ikusten ditugu, belauniko, eskuekin iragana ere estaltzen duen hondar madarikatu hau baztertu nahian. Negarrez, antsika, garrasika kentzen dute hondarra, alerik ale. Baina, jausten zaien malko bakoitzarekin milioika ale gehiagok estaltzen dute beraien iragana, iragan bai baina pasatu gabe dagoena. Eta oraindik ere negar, antsi eta garrasi gehiago egiten dute oraindik ere ale gehiago kentzeko.
Bai, badakizue, "Aitatxo!!!", "aitatxo!!!", "aitatxo!!!", "aitatxo!!!" oihukatzen dute esku gorriek zapi zuriak hiltzen dituzten bitartean.
4 Comments:
Ba al zenekiten 1945etik 1978ra bitartean zenbat bake egun egon diren munduan?
26
Irak, Afganistan, Sahara, Palestina... Korsika, Sardinia, Irlanda, Vietnam, Kuba, Euskal Herria...
Uste dut ez dela bake egun bakar bat ere egon, 1945tik 2006ko azaroaren18rarte.
Eta 1945 aurretik ere ez. Beti bada munduko bazterretan zapalduriko norbait.
Euskaldunok badakigu honetaz zerbait, zapaldu eta zapaltzaile izan garen neurrian.
Nik ez dut bakerik nahi, justizia behar dut.
Ez!
agian, litekeena...
gora begira eta alere ilun...
Egizu so aurrera eta...
eta bi aldiz pentsatu gabe
esan ezazu...
Jode!aupa ni eta nire bi...
Bai... irakurtzen zauden hori...bai zu..., zuk eta nik osatzen dugu herria eta herriak egiten gaitu gu indartsu.
P.D.Zuhur jokatu, baina ez utzi gaur egin dezakezuna biharko...
Un plaer tenir-te com a "next blog", encara que no entengui res.
Enregistrer un commentaire
<< Home