metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, novembre 09, 2006

0:00 a.m.


0:00 a.m., denboraren hasiera. Egoitza urrun hartako pasilloetan, ordea, inor ez zen ohartu gertaera xume hartaz.

Begirada erlojuaren pantailatik askatu eta ur zorrotada mehean pausatu nuen. Ilun zegoen eta, dutxara sartu bezain laster, dardarizo batekin ur tanta bakoitza nire azala itsumustuka zeharkatzen nabaritu nuen.

Uraren hots eta erritmoak, erortze amaigabe horren kadentzia nekaezinak, segituan bildu ninduen nire baitan. Pentsatu gabe, oharkabean bezala behin eta berriz laztantzen ninduten urezko hatz-mami misteriotsu horien mende jarri nuen nire gogamena.

Amets, zatoz jada nigana…xuxurlatzen zidan urak. Begiak itxita mantendu nituen, sentsazioa kontserbatu nahian, luzatu nahian, tanten laztanetan kontzentratu nahian…

Ateak zabal-zabal jartzearen bat-bateko soinuak irekiarazi zizkidan begiak.

Ez zintudan espero.

Toalla berdearen azpian erraz igar nitzakeen zure gorputzaren formak… Biluztasun ezkutatuak are desiragarriago egiten zintuen. Zinez ederra zinen. Eskutik heldu nizun eta, dutxa barrura pausu bat ematearekin batera, oihal berdea konturatu gabe bezala irristatu zitzaizun.

Gogor besarkatu ginen, hori baitzen edozein hitzen aurretik esan beharreko lehen gauza, ase beharreko lehen beharra. Zer ez ote zidan esan zure gorputzak lehen besarkada horrek iraun zuen denboran.

Luze baino lehen hustu genituen, laztan eta muxu artean, barruan gordetako pentsamendu oro eta, isileko elkarrizketa sutsu hartan, bion izateak nahastuz joan ziren pixkanaka-pixkanaka…

Ez nuen pentsatzen, ez nuen imajinatu ere egiten, momentu batetik aurrera ez ginela airean ero moduan zabalduko zen lurrun jario bat besterik izango.

17 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Zein azkar desagertu eta ezkutatzen diren tantak gogoaren urtegian.

6:53 PM  
Blogger iker said...

Benetan, trastornatzen ari naiz.
Ea oraingoan iker bezala agertzen naizen.

11:02 PM  
Anonymous Anonyme said...

.

11:56 PM  
Anonymous Anonyme said...

No woman no cry!

9:47 PM  
Blogger iker said...

Pedante: sasimaisu edo sasijakintsu.
Pedante gu, ba ote?

4:02 PM  
Anonymous Anonyme said...

sasi puf
sasi puf
peeeedant

11:33 PM  
Blogger behiala said...

oso ondo, jarraitu maga bila

4:48 PM  
Anonymous Anonyme said...

a litle bit pedant

9:56 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ez dakit zein diren pedanteagoak: "anda ke mira ke sois pedantes", "pedaaaaant" eta "a little bit pedant" behin eta berriz errepikatzen dutenak, ala testua idatzi duen pertsona.

11:21 PM  
Anonymous Anonyme said...

jarraitu eizue idazten.....mesedez

7:37 PM  
Anonymous Anonyme said...

ANonimopedanterikezjarraituidaztenmesedez
PLEEEEEASE

11:35 PM  
Anonymous Anonyme said...

ze entretenigarria!
pendantea izatea zer da? ez zait buruan ngi finkatzen hitz horren definizioa...
pedante eta ez pedanteek erantzun dezatela!

ale, animo!

12:48 AM  
Blogger iker said...

Gauza guztiei buruz, asko dakienaren ustea duena nahiz eta horrela izan ez. Azken batean, sasimaisu edo sasijakintsua.

9:10 AM  
Anonymous Anonyme said...

Ze pedante eta ze ostia!ba al daki inork pedante hitzaren jatorria?
Bat, bi, hiru...benga hiztegiaren bila!

11:05 AM  
Anonymous Anonyme said...

peDANTE baina gehiago peSAO samar ez zeate jarri asunto honekin?

11:19 AM  
Anonymous Anonyme said...

magabilak ez du ezer esango??

1:09 PM  
Anonymous Anonyme said...

"Nire etxera etortzen bahaiz
beti izango duk..."

... babesleku bat, txoko goxo bat, ohe bat, hiretzat...

"Hain guapo zaude, ohean lo, ixil, bare, ikaragabe... nik ez nahi esnatzea ere..."

1:44 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home