metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, novembre 24, 2006

KOLUNPIOA

Argazki bat. Argazki soil bat. Esku artean zimurtzen den paper hutsal bat. Zure burua ikusi duzu; zure galtza motzak, zure ikastolako kamiseta zuria, zure ile motz-motza, kolunpio bat, irribarre bat zure ezpainetan, irribarre bat zure begietan. Eta kolunpio bat. Kolunpio gorri bat, zure masailen kolore berekoa.
Gogoan duzu egun hura. Gogoan duzu nola amak eskutik helduta eraman zintuen parkera. Gogoan duzu nola zure amonak errietan egin zizun kolunpioa zikina zegoela eta. Gogoan duzu nola zure aitak zure kolunpioa bultza zuen. Gogoan duzu nola zeruraino igozinen. Gogoan duzu nola lainoak ere eskuekin hartu zenituen. Gogoan duzu nola begiak itxi eta izarren artean hegan egin zenuen.
Argazki bat. Argazki txiki bat. Eta mundu bat. Mundu bat sartzen da argazki batean, une batean mundu bat ikusten da. Begira jartzea da kontua. Beti egoten dira kaxoian; irekitzea eta begira jartzea da kontua. Baina nahiago dugu telebista ikustea; silikonazko panpinak, gezurrezkoi munduak... Zoriontsu izateko kolunpio batean begiak istea nahikoa dela jakingo ez bagenu bezala. Argazkiak begiratu eta begiak istean ere zoriontsu izango ez bagina bezala.
Zuk argazkia begiratu duzu. Begiak itxi dituzu. Eta irribarre bat egin duzu. Malkozko irribarre bat. Malko ausartezko irribarre koldar bat.
Ohartu baitzara haurtzaroa ez dela ziegako leihotik ikusten duzun kolunpioa besterik.

7 Comments:

Blogger iker said...

Zoriontsua izateko kolunpio batean begiak istea nahikoa da.
Oso identifikatzen naiz esaldi horrekin.
Umetan asko ibilia naiz eta zergatik ez aitortu, aukeraren aurrean gaur egun ere.
Zorionez ez dut ziega bateko leihotik begiratzeko paradarik
izan, nahiz makina bat espetxetan bisitan izan.
Salto del negro, Puerto1, Soria, Salamanca, Zamora, Alcala,
Soto, Osny(Parisen), Tulon(Marsellan)...
Uste dut argazki bat, nonbait izatekotan, ziega batean dela mundu bat.

12:14 PM  
Anonymous Anonyme said...

Azken esaldi potente eta karakteristiko hori...

Latza

3:21 PM  
Anonymous Anonyme said...

argazkiek, zer dute argazkiek?zer da argazki bat? ez dakit. gutaz gelditzen den arrasto bakarra. azken aldian txikitako argazkiak begiratzn ditut, izan nintzena. orain naiz; zer naiz?atzokoa ahal naiz? oraina, iragana. argazki bat. argazkiaren atzean, letra kaxkarrez, data eta lekua, gure begietan malko bat, eta hauen atzean, data, lekua eta malkoak erlazionatzen dituzten...nork daki zer.

4:07 PM  
Blogger iker said...

Gaur goizean Bilbon nintzen musika talde batekin entsegua bait nuen. Lokalaren ondoan parke bat eta tentazioari ezin eutsi. Kolunpioan ibili naiz eta begiak itxi ditut.
Metropolitanek badu zerikusirik.

10:21 PM  
Blogger behiala said...

Inguru hauetan ondo idazten da,


bejondeizuela!

Biba zeuek

2:51 PM  
Anonymous Anonyme said...

Nik egia esan , ez dot sekula ere kolunpioa gustoko izan!!!
baina bai txikitako ilusio guztiak bertan oinarritzen dira.
Begira iezaiozue bestela heidiri!
beti kolunpioan sartuta, eta berak bai bizimodua...

10:30 PM  
Blogger xabi said...

Ce commentaire a été supprimé par un administrateur du blog.

1:34 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home