metropolitan. . .
Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.
11 Comments:
Helbide egokia hau da:
http://www.eibar.org/blogak/iturri/354
#more zati hori, artikuluaren sarrera Iturriren blogean ikusi eta irakurtzen jarraitzeko da, baina kasu honetan, hasieratik hasteko, soberan dago.
;)
Sarriren gogoetek zoritxarrez ez dute baliorik galdu 98tik hona. 2007ko kontextu honetan oso argigarriak iruditzen zaizkit.
(Merci Josu)
Ustez (usteak erdi ustel) Sarri, argitaratu zituen hainbat iritzi zirela-eta, ezker abertzalearen diskurtsotik urrundu egin zela irakurri izan dut nonbait (ez naiz ondo gogoratzen ez non ez noiz, ez inoiz irakurri ote dudan edo kontatu egin ote zidaten) eta ezker abertzaleak Sarri "abandonatu" egin duela ere bai.
Norbaitek baiezta edo ezezta al diezadake aurreko hori mesedez?
Daturik ezin dizut eman Maga, informazio iturriak sekretu
direlako, baina zalantzarik gabe esan dezaket ez Sarrik ezker abertzalea eta ezta ezker abertzaleak Sarri ere ez duela abandonatu.
Iker sarri ezagutzen al duzu edo bere ingurukoren bat? ez didazu zertan erantzun behar baina gogoratzen naiz nola behin "sarrik ez du erretzen "esan zenuela,...
Zu al zara sarri?jajajajaja
Beti talde batekoa izan behar. Horixe gertatzen zaigu euskaldunoi. Ezker abertzalekoa denak Madrilgoa gertatu ondoren zalantzak izango zituen bonba zeren aurka jarri ote zuten, bera ere izerditan esnatuko zen hurrengo goizean. Baina, ez zen ausartuko horren aurka hitz egitera, agian, beti baikaude taldearen zain gure erantzuna emateko; beti ezberdinak diruditen hitz berdinak esateko.
Sarri ezker abertzalekoa ote den? Ez dakit. Nahiago dut halako juzkurik ez egin. Sarri Sarri da. Abestiak zioen bezala...
Klart ni ez naiz Sarri noski eta ezin dut geihago esan.
Ni ezker abertzalekoa naiz nire pentsaeragatik eta ez talde bateko bazkide izateagatik.
Sarri ezker abertzalekoa da eta gainera ETA deritzan erakunde bateko partaidea.
Izerditan esnatzearena eta ausardia faltarena... no coment.
Zein taldetakoa zara zu? aio.
Iker, madrilgoaren ondoren "izerditan" (=metafora) "esnatzen" ez bazea, ezker abertzalekoa ez dakit, baina "gizakien taldekoa" ote zaren zalantzan jar daiteke.
"Talde batekoa izan behar hori" neri ere ez zait gehiegi gustatzen, ez behintzat beti taldearekin ados egon behar duzula esan nahi badu, taldeak dionetik at ezer onartzen ez bada. Arrazoi/egia osoa, erabatekoa, borobila, hemen ez baitu inork inoiz izaten.
Ba ziur jakin dezazun ni ez naiz izerditan esnatu.
Gizakien taldekoa ote naizen, zuk nahi duzuna.
Hala ere jakintzazu gizakia dela mundu honetako piztirik suntsitzaileena. Eta gizakien artean neure burua nahiko inofensibotzat daukat.
Bestetik Sarri ezker abertzalekoa den edo ez zalantzan jartzea broma bat da.
Madrilen gertatutakoak ez du izenik , BESTE MILA GAUZEK IZENIK EZ DUTEN MODUAN!
Ezker abertzalekoa dena, orain ere izango, madrilen gertatutakoa gauza bat da eta ezker abertzalekoa izatea beste gauza bat!
Enregistrer un commentaire
<< Home