VENEZIA (ZURE SALOIKO CD PLAYER-EAN BAHITUTA DAUKAZUN ARTISTAREN MUSIKA ENTZUTEN DELA)
Valsa hasi baino lehentxeago hurbildu zen maskara gorriko emakumearengana. Honi eskua zabaldu orduko hasi zen orkestina lanean eta emakumeak, beste aukerarik ez balu bezala, urrezko maskaradun gizonarenean pausatu zuen eskularru leunean ezkutatutako bere eskua.
- Azken alditik hona asko hobetu duzu -xuxurlatu zion gizonak belarrira, buelta amaigabe bateko bi aurpegien gertutasuna profitatuz.
- Maximo!
- Ez gelditu gero!, jarraitu dantzatzen mesedez! -gerritik gogor tiratuz.
Berriz ere dantzan hasi ziren, tente, zuzen, ezezagunen moduan. Hala ere, bueltak ematerakoan, emakumearen bular gazteak lehen baina askoz ere gertuago eta indartsuago sentitu zituen gizonak.
- Champagna-ren ondoren, hirugarren pisuko logelan -urrezko maskararen azpiko ezpainen dardara ezin disimulatuz.
- Betiko lekuan?
- Bai, 322.ean.

Emakumeak danbateko bat emanez itxi zuen 322. gelako atea.
-...erotu al zara ala?!
- Begiak estaliko dizkizut -tonu oldarkorrez, maskara gorriaren azpiko pasmina lepotik bortizki askatuz eta bi eskuekin tenkatuz.
- ...bain...
- Eta ez dizut hitz bakar bat ere entzun nahi -gizonaren ahoa bat-batean eskuarekin tapatuz- Bakar bat ere ez, ulertzen?
Eta besarkada borrokalarian ohera erortzearekin batera, maskarak airera bota zituzten.

2 Comments:
Gaua eta kea lokal horretan, urrundik etorritako abeslari baten ahotsa entzuten nago, eta gero dena bukatzean zurekin hizketan hasi naiz, ez dakit nor zaren, ez zaitut ezagutzen. Musikaz egon gara hizketan, zure lagunak musika-aldizkari batean lan egiten du, ez nau ezagutzen. Baina zuk begiratzen didazu eta musika ergelak lagunduta besarkatzen zaitut dantza egiteko aitzakiarekin, eta une batez nirea zara eta halaxe sentitu duzu zure bihotz ttikian. Ez ez dut bloga betirako utzi. Barkatu horren berandu erantzutea, garai amnesiko bat bizi izan dut. Goraintzi eta osasuna!!

Enregistrer un commentaire
<< Home