MAINDIREA
Ohe bati lotuta. Ohe bateko maindireei lotuta. Ohe bateko maindireen moduan: zuri-zuri, mehe-mehe. Ez dakizu zure gorputza non hasten den, ohea ez delako inoiz amaitzen. Hiru hilabetetan ez duzulako beste etxerik ezagutu, beste bizitokirik ikusi. Gose zara. Baina ez duzu jan nahi. Badakizu bizitzeko jan egin behar dela, baina, zer da bizitza? Zer da bizitza hogei urte gela ilun batean igaro ondoren? Zer da bizitza etorkizunera begiratu beharrean egunero, uneoro iraganeko irudiak etortzen zaizkizunean?
Espetxeak bizitzak lapurtzen, apurtzen eta egurtzen ditu. Nerabe bati ateak irekitzen dizkio lehenik, baina ate horiek itxita egoten dira, harik eta agure bati argia ikusteko aukera ematen dioten arte. Zu ere, jadanik, ez zara nerabea. Agurea ere ez zara. Batzuentzat hiltzailea zara. Beste batzuentzat pertsona bat. Zuk ez dakizu zer esan. Edo ezin duzu ezer esan. Ohe bati lotuta dagoenak zer esan behar du bada? Maindire bat baino zuriago, bigunago, ahulago dagoenak zer esan dezake? Errukia eskatu? Hogei urte asko dira, errukia eskatzen hasteko. Kartzelak hotzak dira, gogorrak. Presoa hormari itsatsita egoten da, hotz, gogor, eta horma bihurtzen da azkenerako. Ez, ezin duzu errukirik eskatu. Ezin duzu negarrik egin. Ohe bati lotuta egon zintezke, bakarrik, nahi ez duzula jaten ematen dizutela, pertsona bat edo maindire soil bat ote zaren zalantzan.
Bai, zu omen zara hiltzailea.

6 Comments:
Presio mediatikoa, gose greba, irainak, mesprezuak, eta guztiaren gainetik gizaki baten DUINTASUNA.
Esatea ahaztu zait. Ia 2 urtez ikusi gabeko amaren heriotza barne.
"Sus lágrimas son mis risas, y acabaremos a carcajada limpia"
"me encanta ver la cara desencajada de las víctimas"
El problema es que el Código Penal de este país está mal, porque no es justo que un engendro así se haya cargado a 25 personas y salga en menos de veinte años. Y eso es así para De Juana como para el más facha del planeta.
Saludos
Non irakur ditzaket de juanaren hitz horiek?
Lasai engendro deitzeagatik ez dizute 96 urteko zigorrik eskatuko, ezta ere 12 urte eta 7 hilabetekorik, 3korik ere ez.
Fachak mundu guztian ez, Espainiar estatuan bakarrik daude. Eta espainiako fachei ez zaie legea berdin aplikatzen. Galindo, Vera...
eskuminak.
Justizia espainiarraren defendatzaile alua!
Noski justiziak estatu honetan ez duela funtzionatzen, bi artikulu horiengatik 12 urteko kartzela zigorra ezartzea kristoren astakeria baita.
Estatu terrorismoaren eragile guztiei justizia maila berean aplikatuko balitzaie isilduko nintzateke, baina ez da kasua.
Ikusten duzun bezela, anonymous, zure tonu desegokia ere pegatu zait
tonu desegokia?
ze arraroa dan horrelakoak "maila" berdineko animalietan
Enregistrer un commentaire
<< Home