metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, février 09, 2007

IDATZI

Zortzi urterekin izango zen. Txikia nintzen. Futbolean garbi zegoen ez nuela Realean amaituko. Hizketan ez nintzen munduko pertsonarik txistosoena. Borrokan ez nuen minutu bat iraungo. Ez nintzen klaseko guapoena. Ez nintzen aberatsena. Ez nintzen azkarrena. Ez nintzen... Egia esan ez nekien zer nintzen. Baina paperak erantzun zidan.

Egun batean idaztea erabaki nuen. Egunerokotasunari buruz, edo egunerokoa ez zen edozeri buruz. Marrazki bizidunetan ere ikusten ez diren abenturen protagonista bihurtu nuen nire burua, edo klaseko neskarik politenaro eskutik heltzen niola imaginatzen nuen, edo futbolean ona nintzela, edo hizketan abila. Eta idatzi egin nuen. Idatzi, idatzi, idatzi... Bai, garbi zegoen ez nuela Realean amaituko, ez nintzela munduko pertsonarik txistosoena izango, ez nuela borrokan inor menderatuko. ez nintzela klaseko guapoena izango, dirua poltsikoetan kabituko zitzaidala, ez nintzela azkarrena izango. Baina ez nuen horren beharrik sentitzen. Imaginazioa neukan, eguneroko arazoei ihes egiten nien paper ahul batean. Ni bezain paper ahul batean. Papera batzuetan ispilua da: ez du garena isladatzen, gure ametsak islatzen ditu, zuzenean. Eta nik amets horiek bizitzen nituen gauero, nire logelako argia piztuta.

Eta orain ere bizitzen ditut. Eta hemen nirekin batera idazten duten beste biek ere bai. Batek esan du ez duela blogean gehiago idatziko. Nik errespetatzen dut, baina ez diot sinesten. Ez diot sinesten blog hau bere ametsen ispilua delako. Bere arazoek hona egiten diotelako ihes, gehiago enbarazurik ez egiteko. Eta berak idatzitakoa jende askok irakurtzen duelako, jende askok aurkitzen duelako bere egunerokotasunaren irudia bere hitzetan. Badakit beste proiektu batzuk dauzkazula esku artean. Badakit ez duzula denborarik aurkitzen guri laguntzeko.

Baina hitzak ez ditugu kontrolatzen. Hitzek ihes egiten digute ordenagailura. Ez gdugulako Realean amaituko. Ez garelako sekula munduko pertsonarik txistosoenak izango. Borrokan ez dugulako inor menderatuko. Ez garelako sekula kuadrilako guapoenak izango. Gure poltsikoetan saguzaharrak bizi direlako. Ez garelako sekula azkarrenak izango. Baina ez zaigulako axola.

12 Comments:

Blogger iker said...

Banekien elkarrekin topo egitea kolosala izango zela.

10:30 AM  
Anonymous Anonyme said...

agian ez zaizue axola zuen lekua aurkitu dezutelako, baina zer gertatzen zaigu guri?? zer egin behar dugu lekua aurkitzen ez degunok, ezertan bereziak ez garenok, ezertan dirdira ez daukagunok?

11:55 AM  
Anonymous Anonyme said...

Hori da hori pesimista izatea,...ziur zerbaitetan ona zarela,...kimikan ez bada ere porro bat liatzen...
Nik ere sarritan izan dut galdera bera,..."zeozertan ona izango ote naiz?" eta, agian, besteen aurrean egin beharreko gauzak, ez ditut oso ongi egiten..baina imajinazioan,..imajinazioan,jej..oso trebea naiz!

1:41 PM  
Anonymous Anonyme said...

Siempre te queda hacerte una cuadrilla de feos, y así triunfarías, aunque apuesto a que no lo necesitas.
Ánimo, que hay que ser muy raro para encontrar tu lugar en el mundo adolescente.

12:10 AM  
Blogger iker said...

Anonyme, lipubak joko ahal zaitu!

9:13 AM  
Blogger iker said...

Anonyme, lipubak joko ahal zaitu!

9:13 AM  
Blogger iker said...

Anonyme, lipubak joko ahal zaitu!

9:15 AM  
Anonymous Anonyme said...

Nire ustez, galdera hori guztiok egin diogu geure buruari gure bizitzan zehar, batzuk, ni barne, maiztasun handiagorekin agian. Zertan naiz ona? edo zertan ez naiz hain txarra?

Hala eta guztiz ere, nik uste, ez de la guk erantzun beharreko galdera bat, gure gertukoek eta ezagunek erantzun beharrekoa baizik, objetiboagoa izango bait da beti erantzuna, eta ez da gure animoaren hain menpekoa izango erantzun hori.

Erantzunak erantzun, nahiago dut hamar gauzetan txarra izan, bakar batean ona izan eta beste bederatzi gauzak ez probatu izana baino. Agian bizitzak ez dizu irribarre berdin egingo, baina behintzat hamar aldiz gauza gehiago probatu dituzun seinale, eta bizitzan, kontua gauza berriak probatzea ez bada, zertan datza orduan?

12:39 PM  
Anonymous Anonyme said...

Anonimo=surrealista

12:12 PM  
Anonymous Anonyme said...

klart nongoa zara?

12:15 PM  
Anonymous Anonyme said...

pretencioso el texto, sin duda

6:35 PM  
Anonymous Anonyme said...

pretencioso el texto, sin duda

6:35 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home