Gauaren oroitzapenak, oroitzapenen gauak
Oroitzapen bakoitzaren artean lubaki bat eraikitzea erabaki nuen. Babesteko. Oroitzapen bakoitza bala bat baita oroitzapen soil bihurtzen denean. Halaxe gertatu zitzaidan zurekin ere. Ez dakit noiz hasi zen guztia. Ez dut jakin nahi nola amaitu zen. Baina, nahi gabe ere, burura etortzen zait, buruan daukat euria, kale iluna, kale bakartia. Farolek soilik laguntzen ziguten. Haiek argitzen zuten zure aurpegi iluna, zure ile argia.
Ez zen hitzik egon. Muxu ahul bat eman zenidan ezpainetan, gainera erortzen zitzaigun euria bezain hotza, kalea bezain iluna. Eta bakoitzak gure bideari eutsi genion, inoiz elkar ezagutu izan ez bagenu bezala, elkarrengana gidatu nahi gintuzten hankei jaramonik egin gabe. Atzo, berriro ere, oroitzapen horretara joan nintzen. Nire lubakitik ozta-ozta begiak atera eta eszenari begira egon nintzen. Zugana jauzi egin nahi nuen, eskutik heldu eta "tira, goazen lasai etxera eta hitz egin dezagun" esan nahi nizun. Baina, orduan, lasterka egiten zidan ihes memoriak, eta lubakian behera behera behera behera erortzen (eta erotzen) nintzen.
Leihotik begiratu nuen. Gaua piztia basati bat bezala jausi zen nire gainera. Zure eskua estutu nuen. Baina ez nuen aurkitu.

2 Comments:
Zenbatetan bilatu dugu estutzeko eskuren bat eta ez dugu aurkitu??
testua gustatu zait, bai.
Egoera horretan egona naiz, maitaleren batekin, adiskideren batekin...
Gure oroitzapenak
Itxas galeretako oholak bezala
Ez dira
Itxas hondoan ezabatzen
Ez dute
Inongo porturik helburu.
Gure oroitzapenak
Itxas galeretako oholak bezala
Ur gainean doaz kulunka
Uhainek eraginak
Ezabatu ezin
Eta xederik gabe.
Enregistrer un commentaire
<< Home