BADAKIT
Badakit ez dudala zure atzetik ibili behar. Zertarako? Nire lagunen etsaia zara. "EZ DUK HIRETZAKO MODUKO NESKA" esaten didate, "EZ HAU ZORIONTSU EGINGO". Bai, ondo pentsatuta, zertarako? Zertarako hainbeste letra, hainbeste zerbeza, ondo badakit sekula ez zarela nire atzetik etorriko.
Baina, ez dakit. Batzuetan, mundua lo dagoenean, zure begiak ikusten ditut, eta "zatoz, min emango dizut baina zatoz; zatoz zorionik gordetzen ez dudan lekura" esaten didatela iruditzen zait. Ez dakit. Ez dakit zergatik, baina gauero, ilargiarekin ihes egiten duzunean, eskua poltsikotik kanpora edukitzen dut.