Bihotzerrea
Ekialdetik jotzen du haizeak. Mendebaldera jotzen duzu zuk. Kaioak oraindik ikusten ez diren lekura, hodeirik beltzenak dauden ingurura joan nahi duzu. Itsasoak irentsi egingo zaituela dirudi, baina zuk ez duzu halakorik nahi. Arnasa gogor hartu eta ekialdea, kresala arnastu duzu. Kaioak arnastu dituzu. Gatza arnastu duzu. Eta halako erredura bat nabaritu duzu bularraren erdian. "Bihotzerrea izango da" diozu zuk. Bihotzean den ez dakizun arren. Erre egiten dizun arren.
Jada askatu zaituzte mastatik. Jada ez daukazu erraldoien beldurrik. Jada ez duzu ez abestirik eta ezta orroarik ere entzuten. Isiltasuna baino ez. Isilik daude zure marinelak, guztiak ere mendebaldera begira. Ezer ikusi gabe. "Hor kaiorik ere ez dago" esan dizu timoiak. Baina, gogor heldu, eta bertara bultzatu diozu. Oihalek zure gainera jausi egin nahi dutela dirudi, oihal zulatuetako zulo bat gehiago baino ez zarela izango. "Oraindik ez" diozu zurekiko. Jada ez zaizu erraldoirik geratzen. Jada ez dago sorginik zure zain. Portuak bai. Milaka portu dauzkazu bide-ertzean. Baina, ertzera joan gabe, bide-zidorretik joan nahi duzu, zigor-bidetik, ekaitzik bortitzenak daudenetik, kaioen ordez beleak aireratzen direnetik, olatuek itsasontziak ito arte besarkatzen dituztenetik. Marinelek abesti lizunak kantatzeari ere uzten dietenetatik.
Ez. Ez dago abestirik zure itsasontzian, baina, abesteko gogoa bai. Ez dago hitzik zure barkuan, baina pentsamenduak bai. Ez dago motinik zure belaontzian, baina motiboak bai. Jada ez dago aitzakiarik. Jada ez dago kexarik. Jada ez dago itxaropenik. Zu eta zure mutilak baino ez. Ulises eta bere gizonak.
Penelope bere soinekoa bukatzen imaginatu duzu. Han, mendebaldean.
Bihotzerrea, berriro ere.

0 Comments:
Enregistrer un commentaire
<< Home