JOLAS BAT
Gauean, Alde Zaharreko taberna ilunetako batean, gustuko pertsona batekin topo egingo duzu. Ziurrenik inoiz ez zenuen berarekin hitz egingo, pertsonak halakoak gara; gertuen eduki nahi dugunarengandik urruntzen gara gehien. Emaiozu trago luze bat esku artean duzunari (ahalik eta luzeena) eta begira iezaiozu pertsona horri begietara. Eta ez ezazu begiradarik desbideratu ahalik eta jolasak jolasa izateari utzi arte. Belarrira "hartuko al dugu zerbait" xuxurlatzen dizun arte. Alde Zaharreko taberna ilun horretan argia sartu arte.
5 Comments:
duela pare bat hilabete lagun batek blog honen helbidea eman zidan: "gustatuko zaizu".
Gustatu?ez da egunik pasatzen blogera sartu gabe. Izugarri gustatzen zaizkit zuen idatziak, zuen idazteko modua. Jarrai ezazue orain arteko martxan.
PD. Milesker blogaren helbidea emateagatik K;-)
mmmm
jolas apaina da , charmant
baina , betiko moduan gabiltza .
Zergatik "Belarrira "hartuko al dugu zerbait" xuxurlatzen dizun arte ?"
Zergatik ez zuk xuxurlatu
in sky-ekin bat nator, bestalde, zergatik argia sartu arte? edo zergatik amaitzen da jolasa "hartuko al dugu zerbait" xuxurlatzean? Zergatik ez du jarraitzen?
jolas egitea ere, jolas bat da, eta posta izenburu horrekin dago. Zenbat jolas egin daiteke jolas batean? Bakarra? Ala jolas asko daude jolas batean?
Noiz erabakitzen dugu ez jolastea? Erabaki dezakegu? Eta jolastea?
Jolas polita da, baina politagoa jolas bat ez denean.
Banekien ameslariak zinetela, baina hainbeste!
Marka da mundu guztia "jolasera" atera eta denak aspertuta etxera iristea.
Jolasa da egiazko bihurtzen den arte...ez? jolasean gabiltza baina argia sartzen denan, jolasa utzi eta lortu dugunarekin jokatzen dugu.
Enregistrer un commentaire
<< Home