metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, mars 21, 2006

ECCE HOMO LIBURUAZ

"Banekien zertaz aritu baina ez nekien nola. Gazteagotan, askotan ardura izaten da berritasunen bat bilatzea forman. Baina aurrera joan ahala konturatzen zara berritasun hori nahiko azalekoa dela. Eta, aldiz, egiatan gauzak modu berri batera esaten dituzunean, berez datorrela formaren berritasuna. Hori gertatu zait liburu honekin"

9 Comments:

Anonymous Anonyme said...

bai eta ?

5:10 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ez dakit ongi ulertu dizudan... Baina Nietzschek ez bakarrik gauzak modu berri batean azaldu zituen, baita ere gauza berriak esan zituen, gaur oraindik politikoki guztiz desegokiak kontsideratuak direnak, gaur oraindik eskandalu bide direnak. Bere obrak irakurtzean, benetako beldurra ematen diguna, hala ere, hasierako shock-a superatu ondoren, "igual arrazoia ote...eta arrazoia badu?" pentsatzen hasten garenean gertatzen da. Et c'est terrible!

6:55 PM  
Blogger MAGABILA said...

"Laura Mintegi idazle eta Euskal Pen Klubeko lehendakariak bosgarren eleberria kaleratu du, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Mintegik maskulinitatea eta politika gaiak jorratu ditu Ecce homo izenburuko nobelan"

7:31 PM  
Anonymous Anonyme said...

ta irakurri al duzu ?

8:52 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ah, bale, osea ke Nietzscherena izenburua besterik ez, jaja. Ondo dago jakitea, merci. "Maskulinitatea eta politika", lotura polita. Irakurri beharko.

9:03 PM  
Anonymous Anonyme said...

magabila irakurri al duzu ? edo bestela zergatik aipamena ?

9:05 PM  
Blogger MAGABILA said...

Ez dut irakurri, baina oso deigarria da parrafotxo honek dioena. Idazle gazteek forma berriak bilatu nahi dituzte. 16-19 urte inguruko gazte askoren idazlanetan dago nouveau roman edo horren ezaugarriak.

Baina berritasun hori "azalekoa" da oso, testuan aipatzen duen moduan. Berritasuna gauzak esateko eran dago, ez forma "moderno" (moderno deitzen jarraitu behar al dugu nobelagintza zahartu horri?) horretan.

11:11 PM  
Anonymous Anonyme said...

Nola demontre liteke halako idazle gazteek itsu-itsuan bat egitea nagusiek esaten dutenekin?

Berritasuna, esperimentazioa eta abar (portzierto, nouveau roman ez da berritzeko bide bakarra, hori besterik ez genuen behar) ezinbesteko baldintza dira benetako sorkuntza egiteko. Gainontzekoa (obra helduak eta horiek) utz ditzagun Idazle Eskolarako.

8:57 PM  
Anonymous Anonyme said...

tututututu

12:31 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home