metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, mars 14, 2006

Kanposantuak, maitaleak

Zergatik paseatu Parisko kanposantuetan? Ze espero dezake oinezkoak Julio Cortázar edo Samuel Becketten hilobiak aurrez aurre izanda? Maisuen aholkuren bat, hilartitzetan haiek pistaren bat utzi izana? Dado pare bat topatzea lauzaren gainean ohiko loreen ordez, nora zuzendu eta taula gainean zenbat laukitxo aurreratu behar dugun esango diguna? Axola du Saint-Georges eta Notre-Dame de Lorette karrikak gurutzatzen diren puntuan, nire ganbaratik hain gertu, Marguerite Duras bere maitalearekin elkartzea egunero II. Mundu Gerrak irauten zuen bitartean? Saint-Georges eta Notre Dame de Lorette ertzean egonda izanen dut nik maitalerik zain, inoiz beharbada?

2 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Harkaitz Cano-k idatzitako testu hau Hegats aldizkariaren 37. alean aurkitu dut (Literaturbideak-Egunerokoa. Hirirantz). Ale aparta da, hiriari buruzkoa. Luzea, hori bai, baina aurrera noan heinean perla bat, beste bat... aurkitzen ditut.

Beste bat arteee

9:40 PM  
Blogger lost said...

Canorena zela irakurri baino lehen zuena zela sinetsita nuen.

11:43 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home