metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

lundi, mars 13, 2006

Anonimoa

Desertuko area merkatari zaharraren oinen azpian galtzen zen. Haizeak eramaten zituen area aleak. Eta, berak aurrera jarraituko zuen; norabiderik gabeko desertu infinituan aurrera jarraitzerik baldin bazegoen behintzat. Gameluari helduko zion, eta, bere auspo beroak eskua erreko zion. Ondoren, manta batekin estaliriko merkantziak laztanduko zituen, manta altxa gabe noski. Inork ez zion esan zer zeraman. Eta berak ere ez zuen jakin nahi.

Etxean negarrez utzi zuen emaztea; negarrez utzi zituen haurrak. Berak ere negar egin zuen. Baina basamortuko eguzkiak masailan behera zioazkionak lehortu zizkion. Eta erori zirenak haizeak eraman zituen. Berrogei egun igaro ziren ordutik. Ez, berrogeita bat izango ziren, agian. Ez, berrogeita bi... Beno, azken finean egun bakoitza da eternitate Saharako lurralde infinituetan; areazko erloju infinitu horretan.

Eta, azkenean, merkatariaren lorratzak haizeak eramango ditu; merkataria areak irentsiko du. Eta bere semeak hartuko du bere lekukoa. Eta bere bilobak ondoren. Eta, belaunaldiz belaunaldi, eguzkiak irribarrez begiratuko die merkatariei, areazko erlojuak azken alea bota arte.

Orduan, agian, faraoiren baten momia delakoan aterako dute merkataria bere lozorro eternaletik. Bere lozorro anonimotik.

5 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Historia beti garaileek idazten omen dute. Ez dezagun anonimoak hondar ale bilakatzen utzi Saharakoaren moduko desertuetan. Hau usuario anonimo batek dio, portzierto.

9:29 PM  
Anonymous Anonyme said...

subjektu eta predikuaren artean EZIN DA komarik jarri, ziririk egon ezean.
adibidez:
Jakobok kristalezko botea duen ketchupa erosten du soilik. (Jakoboren atzean ezin da komarik jarri)
Jakobok, kalimotxoa gorroto duen horrek (hau izango litzake ziria eta koma artean doa), kristalezko botea duen ketchupa erosten du soilik.
berdina gertatzen da objektu zuzenarekin.
azken galdera esistentzial bat: zergatik sartzen duzu "eta" hitza koma artean?
muxu asko eta ez horregatik

10:14 PM  
Blogger MAGABILA said...

Eskerrikasko abisatzeagatik,deskuidatuta nengoen eta.

11:30 PM  
Anonymous Anonyme said...

Tonu hori... desertu eta harearen presentzia hori...

Gutxik idazten dute Saharari buruz, desertuari buruz...

Paisaia idorrak...

4:37 PM  
Anonymous Anonyme said...

(10:14ri)

Serio hitz eginda: horrelako oharrak lagungarriak dira beti.

4:39 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home