metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

lundi, mars 20, 2006

Gaztelua

Kontxako hondartzan gaztelu txiki bat eraiki nuen bi gaztelu erraldoiren ondoan. Eta lurraren azpian ezkutaturik zeuden barroteak azaleratu eta gaztelua gartzela bihurtu zuten.

4 Comments:

Blogger MAGABILA said...

"Zatarra da gartzela
zuk marraztu duzu
ene seme
ziega hagen eta girluen
trazu beltzez.
Argi gabeko leku bat duzu pentsatu
ttipiak beldurtzen dituena
hori adierazteko gainera
han dagoela dinozu
eta zure hatz ttipiaz
puntu bat erakutsi
ikusten ez duzun txoko galdua
beharbada andereino mintzo zaizu
kartzela izugarriari buruz
haurrak lapurtzen ibilitako
gaiztoak sartzen dituzten
zigor etxeari buruz
orduan zure buruttoak egiten du galde
nola eta zergatik
zuretzat eta beste haur guztientzat
amodioz beterikoa naizen ni
egon naitekeen han
nahi dudalako bihar
kartzela gehiago ez izatea."

Saida Mnebhi

11:18 PM  
Anonymous Anonyme said...

Biluz zaitez,
mendeetan zehar
ez da egon lurrean miraririk.
Biluz zaitez,
mututu egin naiz
eta zure gorputzak hizkuntza guztiak dakizki

(Amodioaren liburua, 1970)

5:16 PM  
Blogger MAGABILA said...

GOSE GREBAKO HOGEIGARREN EGUNEAN

Joseba Sarrionandia, 1987





Hotzak gaude ilunabarrean, gorputza ahul,

eskuak artega.

Duela hamaika mende kalera irten ez garela,

duela hamaika urte deusere jan ez dugula.



Leihoko barroteen bestaldean euria

isilean eta eten gabe.

Beste leihoetan lagunak susmatzen ditut

neu bezala oinazean euriari begira.



Zenbat garen? Bat, hiru, bost, zazpi...

Banan bana

isolaturik, baina hanitz gara eta inor ez da

tokatu zaion zeldatik pasatu den lehena.



Lehenagokoen urratsak jarraitzen ditugu

ia oharkabean,

eta jarraituko dizkigute oraindik, eskolaruntz

barrikaden albotik jakinminez doazen haurrek.



Hezurretan gaude, min zaharren batek gure baitan

hezurrezko xirulak jotzen ditu.

Noiz arte izanen da denbora hain amaitezina?

Bueltatuko ote zaigu haragia inoiz gorputzera?



Hatzamarretan indarrik ez, begiak

lausotzen zaizkit.

Poema baldar eta tristeak igual bai baina

koldar lekziorik ez diegu ondokoei utziko.



© Joseba Sarrionandia

7:16 PM  
Anonymous Anonyme said...

DIFERENTZIA

Esaten didate...
Zergatik idazten duzu?
Zorohaizeak hartu al zaitu?
Denborapasa da?
Norekin? Noren kontra?
Norentzat daramazu lurrin garesti hori?
Zergatik egiten duzu oinez horren harro?
Jo ezazu zure oinekin bizitzaren partitura,
esaten didate...
Zergatik zara hain egoskor,
zergatik hartu hainbeste lan?
Zertarako hainbeste ahalegin?
Esaten didate...

Legeak hautsi ditudala
eta konstituzioa,
entzun txarrekoa naizela,
bide okerretik noala.

Esaten didate
nik piztu dudala sua,
Luzifer madarikatuaren adiskidea naizela,
nire gorputz biluzia erakusten dudala
esaten didate...

(Atabalaren aitorpenak, 1998)

10:28 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home