ESTATUA
Harrizko eskultura bat zara. Gauaren teloi beltzak eszenategi gris bati eman dio txanda, eta han agertu zara; haize hotzak bultzaturiko ostoek zure harrizko irribarrea laztantzen dutela. Beti irribarrez egoten baitzara. Irribarre hotz bat egiten diozu zure ingurutik igarotzen den edonori, eta hor goitik begiratzen didazu zure harrizko aldarean zure harrizko hankak ipinirik. Besteon sufimenduak ere mugitu ezin dituen hankak baitira zureak; besteen sufrimenduari begira gozatzen duena baitzara zu. Eta horregatik maite zaitut.
Eta, zuri begira, hain txiki, hain ezdeus sentitzen naizen honetan, nire bihotzak harria mugitu dezakeela sinetsi nahi dut; harria urtu dezakeela. Baina, zure begiek esaten didaten zein hurbil eta zein urrun zauden.
Eta, zuri begira, hain txiki, hain ezdeus sentitzen naizen honetan, nire bihotzak harria mugitu dezakeela sinetsi nahi dut; harria urtu dezakeela. Baina, zure begiek esaten didaten zein hurbil eta zein urrun zauden.
15 Comments:
Hemen beste olrki bat jartzeko intentzio neukan, baina zenbait jenderi badirudi oso era zuzenean hartzen dituela gauzak.
Beraz zorionak bioi (blog-aren zuzendariei) eta milesker denagaitik. Testu benetan zoragarriak dira. Edozein harri mugitzeko, edozein haitz apurtzeko edozein harkaitz urtutzeko.
Zeleten Errege
Ados Zelten erregearekin. Estatua ukitu, laztandu bildur gabe... Seguru denei irribarre berdina egiten diela? Berdin begiratzen diela inguruko guztiei? Seguru egiazko harrizko estatua dela? I don't think so...
Zelten errege hori, nahi adina poema jar ditzakezu hemen. Aberasgarriak dira benetan. Ez zaitez KORTATU!OI OI OI!
Bota nahi dituzun poema guztiak baina gorde zure bizi-kontsejuak zutzat .
xcieto biktimismo-apologimo tonu sutsua eztu edonork tragatzen . Hitzak bezela .
jajjajajajjaja
AjAm
Zuentzat, idazleontzat:
Zu berriz forma ezberdinak hartzen dituen hitz sorta zara. Urrun bidaiatu nahi duen hitz sorta, ate ezberdinak joka dabilena. Ez duzu erreparorik edonoren etxean sartzeko, edonoren intimitatea hausteko. Hitzei begira, haietan niretzako litekeen esanahi berezia topa dezakedala sinetsi nahi dut, hitzak niretzat, bakarrik niretzat igorriak izan direla. Baina pantaila dizdiratsu honek gogoratzen dit zein hurbil eta zein urrun zauden.
Bonne nuit,
estatuak ez gaitu guztioi begi berdinaz begiratzen...
Eta nola identifikatu, ezberdindu begirada berezia, besteei egiten ez diena? Klaberen bat beharko genuke eduki, halako kode sekreturen bat, ez? Zenbat eta zenbat begirada galduko dira ongi interpretatuak izan ez direlako? Iradokizunik koderako????
Zzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzz
Zzzzzzzzzzzzzzzzz? Ta horrek zzzzzzzer esan nahi du?
jaja .
lo zorroan .
Zertarako kontrolatu nahi duzu dena ?
Zertarako sortu kodigo-sekretu-kodifikatu bat ?
Zergatik mugatu ?
Zer behar duzu , atsegin zaituztela jakiteko ? Edo norbaitengan indeferentzia sortzen duzula jakiteko ?
Zergatik nahi duzu dena ziur ?
Zergatik ez utzi gauzak euren bidea jarraitzen ?
Zergatik ez dugu ulertzen begirada batzuk ere galdu behar direla beste batzuk ondo gogoratu ditzagun ?
Zergatik ez utzi hitz batzuk galtzen ? Eta besteak zaiñetan marrazten ( jaja. nere espresioak barregarriak dira . So poetic , so stupid )
Zergatik ?
Zer?
Z?
Ongi, arraZoi. Hala ere ez da dena ziur nahi dudala, zerbait ziur nahi nuela baizik. Baina ziurra den bakarra ezer ez dagoela ziur da. Beraz I quit. Good night, good luck.
ziurra den bakarra ezin dugula ezer ezagutu . ori da ziurra .
nik be bai ziurtasunaren aurrean I quit. It's so easy
escaping
i mean .
Enregistrer un commentaire
<< Home