metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, mars 22, 2006

DENBORA

Mutil despistatua naizela esaten didate ikastolako irakasleek; ez diedala kasurik egiten. Egia esan, egia da nire begiradak ezin diela tiza zuriaren jira birei jarraitu; bidean galtzen dela. Baina, despistatua, despistatua... despistatua ere ez naiz. Atentzioa beste toki batzuetara bideratzen dudala da kontua.

Beti berandu ibiltzen naizela esaten didate lagunek; ez naizela inoiz garaiz iristen. Egia esan, egia da urtero-urtero nire urtebetetze egunean erloju bat oparituta ere berandu iristen naizela beti. Baina, puntualtasunik gabea ere ez naiz. Puntualtasuna bidean galtzen zaidala da kontua.

Nire bizitza hankaz gora dagoela pentsatu ohi dut sarritan, aldatu beharra daukadala. Eta etorkizunerako planak egiten hasten naiz; ez naizela berriro despistatuko, ez naizela berriro berandu ibiliko...

Baina, zure begiei begiratzen diedanean, denbora gelditu egiten da. Eta hegan egiten du ihes.

8 Comments:

Anonymous Anonyme said...

AIiiiiiiiiii estos enamorausssss

5:53 PM  
Anonymous Anonyme said...

Bai, bai, eta neska horren begiak nolakoak ote... Hainbeste izendatuak izateko...

5:58 PM  
Anonymous Anonyme said...

maitemina da? edo beste zerbait?

beti maiteminarekin, bikoteekin lotzen ditugu horrelako gauza erromantikak ta... agian beste edozer da, ezta?

10:24 PM  
Blogger xabi said...

adibidez? ;)

10:55 PM  
Anonymous Anonyme said...

Kontestu honetan nik esango nuke bere maga aurkitu duela eta magarekin zoriontsu dela... Enamorauta daudela, vamos.

10:59 PM  
Anonymous Anonyme said...

ze polittta !!!
oioioi
enamoratuen despiste lunatikoa
oso tipikoa
edo ez .
ze politta alare .
sorry tonua

11:09 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ez, ez, ke ba. Ez zen zentzu horretan. Bakarrik esan nahi nuen hau idatzi duena enamoratuta dagoela iruditu zaidala, eta seguru aski zoriontsu egongo dela bere magarekin (aurreko usuario anonimori erantzuna zen). Hala ere sorry ez, lasai.

11:12 PM  
Anonymous Anonyme said...

Jajajaja, magabilero hau paradisuan dago, bertako erreginarekin, sagarrari kosk egin arte!

3:22 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home