metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, mars 28, 2006

Beldurra

Lotsa ematen zion jendeari begietara begiratzeak. Lotsa ematen zion jendeak begietara begiratzeak. Lotsa ematen zion hitz egiteak. Lotsa ematen zion isilik geratzeak. Lotsa ematen zion guztiak lotsa emateak. Dena baitzeukan esateko, baina, ezer ez baitzuen esaten. Eta dena esan nahi baitzuen.

Baina, izarrek hodeiei adinako beldurra zien berak gainerako pertsonei. Bere argia galtzeko beldurra zuen. Eta, hala, bera zen bere argia itzaltzen zuena. Hodeiek minik ematen ez dutela jakin arren. Beldurra zion bere hitzak hodeiak bezala desegiteari.

Egun batean, ordea, telebistan, gizon bat kantuan ikusi zuen, eta, bere parean, jendea. Ehundaka pertsona. Ehundaka aho. Denak zabalik. Denak mutu. Ehundaka begi. Denak diztiratsu. Eta bera, mikrofono baten aurrean, barruan zuena kantatuz.

Eta umeak ere sentitu zuen berak horrelakoa izan nahi zuela, jendeak berari entzutea nahi zuela jendeari hitz egiteak lotsa eman arren. Eta oholtza gainera igo zen.

Gaur, gauetan, zerura begiratzen du eta iruditzen zaio hodeien atzean izarrak dizdizka ikusten dituela. Eta ez duela beldurrik.

4 Comments:

Anonymous Anonyme said...

"Eta, hala, bera zen bere argia itzaltzen zuena"

nolakoak geran batzuetan.

4:59 PM  
Anonymous Anonyme said...

ba bai orohar gauzen zergatia ulertu arren , hauek errepikatzen jarraitzen dugu . Egun batean , ezustekoz X faktoreak gure bizitzari jira-bira bat ematen dion arte.

10:55 PM  
Anonymous Anonyme said...

Gaur ez begiratu zerura. Ez duzu ilargirik aurkituko. Itzali egin gaituzte ilunpetan geure argia bila dezagun. Iluntasunean ere ikus daiteke. Horretara ohitzea da kontua.
Iluntasunak ez nau beldurtzen, horretara ohitzeak baizik;
biharko argia ezin ikusteak, baizik.

12:02 PM  
Anonymous Anonyme said...

Neri telefono bibratzaileek ematen didate beldurra

eta ibai handiek

5:12 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home