metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, mars 23, 2006

LETRA MOZKORRAK

Letra mozkor hauek ordenagailuko pantaila beltzez margotzen dute gau honetan. Gau ilun honetan. Gau isil honetan. Gau isilegi honetan. Gau ilunegi honetan. Gau gauegi batean. Letrak elkarrekin dantzan hasten dira hitz amaigabeak osatzeko; hitz infinituak osatzeko; munduak. Hitz bat mundua izan baitaiteke, baina mundua ezin da hitz bakar bat izan. Horregatik idazten dut gauero. Horregatik uzten diet nire eskuei buruari jaramonik egin gabe nahi dutena egiten. Aske izan nahi dudalako. Aske izan nahi dudalako pantaila baten barruan. Pantaila baten argitan. Gau ilun honetan. Gau ilunegi honetan.

Eta, agian, zure begiek nire hitzen akorde grabeekin dantzatu nahiko dute. Nire abestia bion abesti bihur dadin. Une batez imajina dezadan bakarrik ez nagoela. Bakarrik egon arren. Letra mozkor hauek ere eskuetatik ihes egin arren.

5 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Surrealisten ariketa:

Burua atzera bota, drogaren bat zainean darabilkizula sentitu, luma eskuartean hartu, gauerdian-edo eta...

Idatzi


Surrealistak ezagutzeko:

http://www.spanisharts.com/history/del_impres_s.XX/arte_sXX/vanguardias1/surrealismo.html

5:29 PM  
Anonymous Anonyme said...

los konsejos de la dama , la botika de la dama .

Barkatu dama , errespetu falta izugarria , grazia egiten dit. ta eztakt zergatik .

ni ere bakarrik sentitzen naiz sarri . maite dut bakardadea , nik aukeratzen dudala dakidanean .
hau da bizitza erreza dela dakidanean . korfomista gilipollas bat bezela sentitzen naizenean .

baina idatzi eztakt zergatik idzten dudan . gero idatzitakoak berriz irakurtzea gorroto bait dut .
eztakt zergatik egiten dudan eta ezta nola oso ondo.
ta ordea luze daramat idazten, eta hitzak orriek eraamten dituzte eta ...
memoria ta
paranoiak ta
momentuko paranoiak

ze suertea hitzak ! haiek seguro eztaudela inoiz bakarrik , edota izan arren bakarrik sentitzen ez direla .

11:07 PM  
Anonymous Anonyme said...

4: 50. . . . . ostegun blbotarra . .. .. .


mnozkor mozkor

4:52 AM  
Anonymous Anonyme said...

mNozkor jajaja

4:05 PM  
Anonymous Anonyme said...

ezin asmatu tekletan txooo

4:05 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home