metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, mars 25, 2006

BERTSO AMERIKARRAK (I)

TOM WAITS-EN OMENEZ
1. Gaia
“Idazlea zara, eta jazzak eta bluesak sabelean egin dizute eztanda. Minbera dira, eta eskerrak ematen dizkiozu zerebroaren aparra alkoholaren gainean mantentzeko daukazun gaitasun propioari. Hala ere, ezustean, hatz mamiak odolusten sentitzen dituzu. Egoera larria da, zure barne-musika bertatik ari da alde egiten”

Hau buruan eta burua pianoan duzula, bota nahi adina bertso amerikar gaueko lau eta erdietako txikian.


THE CRAZSBROKZY* HAS BEEN WRITING

Doinua: The piano has been drinking-ena

And the crazsbrokzy has been writing and the crazsbrokzy has been writing
punta ZORROZtuaren distiraz orrialdeak odolustuz
patinatzaile artistikoen bizar-xaflen antzera
ebaki ebakiri ebakiribilduz
mmtako ileak
mmtako ileak arrasketan behera
eta arrasketan harramazka azkeneko arnasa
hamaika aldiz xiringaz
(s)(z)astatuaren antzera

´cause the crazsbrokzy has been writing, the crazsbrokzy has been writing

And the crazsbrokzy has been writing and the crazsbrokzy has been writing
Eta boligrafo tarratuak estoldetan barrena
idazle marjinalen lanorduak bezala
eta bezalaren
azalaren eresi isila
liburuetan galdua, liburuek galdua,
eta idazlearen itsaso
nabigaezina
submarinista alkoholikoentzat ezaguna bakarrik
kaiorik eta izenik eta gerorik gabea
eta piano bat itsasoan
eta aulkitxo bat olatuan
´cause the crazsbrokzy has been writing, and the crazsbrokzy has been writing
nooooooooooot me noooooooooot me nononoooooooot me

4 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Marx gora begira ari da, puroa ahoan, TOm Waits-ekin flipatuta

12:52 PM  
Anonymous Anonyme said...

Pufff... You should go and see a psychiatrist to treat your "double personality" problem... Crazsbrokzy seems to be dangerous...

2:37 PM  
Anonymous Anonyme said...

benga benga psikiatra ta aholkulari moralista gutxio

8:06 PM  
Blogger MAGABILA said...

eta poesia gehiago

9:23 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home