MUNDUAN GEHIEN MAITATU NAUEN EMAKUMEA
Ordu gutxi batzuetako urteak iragan genituen elkarrekin. Urte gozoak izan ziren, aho sabaian urtutako txokolatearen modukoak. Ederrak benetan. Hala ere, kezkatzen hasi nintzen urtetik urtera areagotzen zihoazen bere hasperen amaigabe haiek zirela-eta. Hasperen bakoitzean maitasun partikulak libratzen zituen, eta nik hori ezin onartu. Ez, ezin nuen eraman.
Gau batean, bere alboan uzkurtuta nengoela, hasperen egingo zuela sumatu nuen. Hasperen egingo zuen eta bere maitasunaren ale gehiago askatuko zituen. Horrelako beste galera bat ezin jasan nezakeen. Aitor dezadan, lepoa estutu nion maitasun isuria barnean gera zekion, maitasuna bere osotasunean nirea izan zedin.
Benetan diotsut, ez nuen nik hil. Barrenean zeraman maitasun neurrigabe hark egin zion eztanda. Maitasunez hil zen, benetan.
9 Comments:
bufff ... jeje
posesive very posesive
Oso testu ona da, benetan. Gogorra, errealitatea den moduan. Zorionak eta ondo lo egin.
Ez zenuen bera maite, ez. Zure burua maite zenuen, maite duzu, gehiegi. Datorren asteazkenerako testu aproposa, oraindik bide luzea dugu aurretik, desgraziz.
Berak maite zaitu Elena.
Gogora itzazu berarekin izan dituzun momentu zoragarri horiek.
Orain negar egin ezazu, eta besarka ezazu bera, eta berriro negar egin ezazu zure urguilua jan ez dezulako.
Egunen baten deituko zaitut telefonoz... kafetxo bat hartzeko edo.
Zutaz maiteminduta nago Elena, maitemin berezia da nik daukadana.
deituko dizut, barkatu. ( :$ )
Dizut eta zaitut, biak onartuak, ez?
"La maté porque era mía"
Hori erabat matxista da
bai ba
Enregistrer un commentaire
<< Home