metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, mars 01, 2006

EHEko pin-a poltsoan zeraman neskari (hau irakurriko duzunaren esperantza galdua dudan arren)


Arratsean itsasorako bidea garbitu ohi genuen. Hondarretatik itsasoak ekarritako plastikozko poltsak, kristalak, xiringak... baztertzen genituen bide nahiko zabal bat sortuz, zeina hondartzaren hasieratik abiatzen zen eta itsasertzean amaitu.

Barre lizun eta iheskorrez egiten genuen lana, plastikozko poltsan zakarra bilduz.

Benetan maitatzen ginen elkar. Beste ezerk ez zuen axola.

Bidea osoki garbitzean hasten zen benetako jolasa. Imajina ezazue: biok, olatuak eta eguzkia odolusten.

Hondartzaren hasieran, zapatak kendu eta prest jartzen ginen. YA esaterakoan, garbitutako bidean zehar hankutsik korrika hasten ginen eta, bitartean, soinean generamatzan arropak kentzen genituen.

Itsasora bidean korrika...

Airean jertse gorria, airean jaka, niki, galtza eta barruko arropak. Garrasika, barrezka, elkarri bidea oztopatuz.

Azkenik, itsasoak biok besarkatu eta maitasuna egin ohi zigun.

14 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Mmm... happy, happy people shining...
Datu gehiago eman, eheko pinak ugari baitaude, eta poltsoak zer esanik ez. Esperantza ez da inoiz galdu behar. Impossible is nothing, ez al diote ba hori?

8:24 PM  
Anonymous Anonyme said...

anonymous said: berriro xiringak.

Hondarretatik itsasora korrika joatea gozamena da, are gehiago iluntzea bada eta hondartzan jende gutxi badago.

9:31 PM  
Blogger MAGABILA said...

R.E.M. da happy people shining hori, ezta?

Ez, ziur naiz ez duela irakurriko... horregatik idatzi dut hein handi batean...

Baina betiere irakurriko duenaren esperantza edo desio izkutu hori buruan jira eta bueltaka dudala...

10:01 PM  
Anonymous Anonyme said...

Eh? Niri ezinezkoak iruditzen zitzaizkidan gauzak gertatu zaizkit... benetan. Ta beste aukera da ezinezkoaren ezinezkotasunarekin zuk amaitzea. Neska horren izena eman, euskal herria txikia da eta. Jasoko du mezua. Ausardia behar, ordea.

10:20 PM  
Blogger MAGABILA said...

Eztenkor zara, o 10:20, eztenkor oso. Izen horren burrunba, zeinak momentu oro nire barrenean eztanda egiten duen, ez da nire azaletik kanpo entzungo.

Bere izenaren eztanda bere ezpainak musukatzerako orduan soilik entzuten da.

10:41 PM  
Anonymous Anonyme said...

ez naiz inor sentimenduak epaitzeko, baina hitzak beste gauza bat dira. Inork iritzirik eskatu ez didan arren, esango dut kursia iruditu zaidala. Hola da, holako gauzak idazten ditugu maitemindu berritan gaudenean. Segi zuenean, ondo zabiltzate-eta.

Maitemindu bat.

11:43 PM  
Anonymous Anonyme said...

Aizue, xiringa obsesio apasionatua duten hiru hoiek , noizbait probatu al duzue ? Nik esango nuke irrikitan zaudetela , badakizue lo prohibido ...
Ala ere akonsejatuko nizueke , behingoz probatu dezazuen , bestela blog onetan gora-behera gabiltzanok ere monoarekin bukatuko dugu eta. In the navyko security department arekin hitzegin beharko da bestela . jeee

Ecoute et répete:Je suis accrochée

12:14 PM  
Anonymous Anonyme said...

Absurdoaren absurdoaz barre pixka bat egin nahi badezue bisitatu orrialde hau:

http://www.geocities.com/Athens/Acropolis/7158/

7:12 PM  
Blogger MAGABILA said...

Harrigarria dirudi, baina bai, irakurri du

9:41 PM  
Blogger MAGABILA said...

eta horrek beldur pixka bat ere ematen dit... irakurri baitu, baina osoki ulertu?

9:42 PM  
Anonymous Anonyme said...

umm nor da ? nor da irakurri duena ?

9:55 PM  
Anonymous Anonyme said...

Bah, lasai, fijo osoki ulertu duela, emakumeak horretan azkarrak gara oso. Beste gauza bat da hori inoiz errekonozituko ote duen...

10:37 PM  
Anonymous Anonyme said...

Hala ere ez da "justua", hemen gu inkognitarekin uztea. Zu hiru magabileroetatik zein zaren ere ez jakite hau... Ulertzen da, baina pena bat da.

10:38 PM  
Anonymous Anonyme said...

polita berriz ere...

1:31 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home