metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, février 28, 2006

ROBERTO ARLT-EN HITZAK

IDAZLEA LANGILE MODUAN

Ezagutuko bazenu literaturaren azpia konturatuko zinateke idazlea dela idazteko lanbidea duen gizona, beste gizon batek etxeak egitekoa izan ahal duen bezala. Ezer ez gehiago. Etxegilearekin dagoen desberdintasun bakarra da liburuak ez direla etxeak bezain baliagarriak eta gero, gero etxegilea ez dela idazlea bezain handiustea.

Gure garaietan, idazleak uste du bere burua dela munduaren zilborra. Nahi duena egiten du. Iritzi publikoa engainatzen du, modu kontzientean edo inkontzientean. Ez ditu bere iritziak berraztertzen. Uste du idatzi zuena egia dela berak idatzi zuelako bakarrik. Bera da munduaren zilborra. Familiari idazteko ere zailtasunak dituen jendeak uste du idazlearen mentalitatea bere lagun hurkoena baino hobea dela eta liburu eta egileei buruzko iritzi okerrak ditu. Guk guztiok, idatzi eta sinatzen dugunok, ogia irabazi beharra daukagu. Ezer ez gehiago. Eta ogia irabazteko, ez gara beldur zuria beltza dela esan behar badugu edo alderantziz. Eta, gainera, batzuetan barre egiteko zinismoa dugu edo jenioak garela sinesten dugu.

DESORIENTATZAILEAK

Idazten dugun gehienok iritzi publikoa desorientatzen dugu. Jendea egiaren bila dabil eta guk egia okertuak ematen dizkiogu. Beltzaren ordez zuria. Aitortzea mingarria da, baina horrelakoa da. Idatzi egin behar da. Europan egileek haien publikoa dute: publiko horri liburu bat urteko ematen diote. Zuk uste duzu, fede onez, urtebetean egiak izango dituen liburu bat idazten dela? Ez, jauna. Ez da posible. Liburu bat urteko idazteko ergelkerietan ibili behar da. Gauzak leundu. Orrialdeak esaldiz bete.

Lanbidea da, "le métier". Jendeak produktua jaso eta uste du kalitate ona duela esku artean, baina faltsifikazioetan inspiratutako beste faltsifikazio batzuen faltsifikazio txarra baino ez du.



Volgako Batelariak aldizkari elektronikotik hartua. Artikulu osoa hemen: http://www.eibar.org/blogak/volga/53

12 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Helduiok. Ea nork egiten dion kontra honi.

Irakasleak, literaturaren supremazia aldarrikatzen duzuenok, erantzun.

Potrorik baldin baduzue, noski.

9:58 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ia ba, bi "potrorekin", pare bat gauzatxo:

Lehenengoa, idazleen artean mailak eta mailak daude, edozein lanbidetako profesionalen artean bezala, eta badira idazle lana duintasun guztiarekin burutzen duten idazle dezente, nahiz zenbaitetan "seriean" produzitu beharra izan, inkluso genialidade izpiak dituztelarik.

Eta bigarrena, irakurleok ez gara gizarajo inozenteak, edozer gauza tragatzeko prest gaudenak, idazlea san diosekin konparatzen dugunak, haren egia errebelatuaren zain bizi garenak.

Idazle-irakurle harremana konplexua da oso. Idazle batekiko atxikimenduaren motiboak mila izan litezke, baita harengandik espero duguna ere.

Ez al da hau guztia benetan supremoa?

P.D: "potroena", komentario matxista samarra iruditu zait...

10:31 PM  
Blogger MAGABILA said...

Horrelako erantzun bat nahi nuen
Baina bota gehiago, gehiago.

11:10 PM  
Anonymous Anonyme said...

Nik ez dut irakasleei buruz hitz egingo. Nik bakarrik esango dut Roberto Arlt oso idazle ona dela eta Volgako Batelariak gilipollas batzuk direla.

9:29 AM  
Anonymous Anonyme said...

Ados azken anonimoarekin: Volgako batelariak, putakumeak!!!

11:22 AM  
Anonymous Anonyme said...

mmmmm

zakar xamarra...

12:20 PM  
Blogger lost said...

Fanak baino fanatikoak dituzue zuek... Batelariak enteratzen badia txikituko zaituztete parrafo erdian!

1:54 PM  
Blogger MAGABILA said...

Iepa jende,

Nahiz eta blog honetako komentarioen erantzule gu ez izan, hau ez dela Salsa Rosa horietako bat esan nahiko nizueke. Mespretxuak eta insultoak gorde zeuon kolkorako. Horrelako iritziak zeuentzat gorde.

Horrez gain, ez nator bat. Lan oso polita ari direla egiten uste dut eta apreziatzeko modukoa dela. Hain irain arinik ez mesedez.

4:05 PM  
Anonymous Anonyme said...

Salsa rosa... y tanto. Batzuk ezin aguantatu... berezkoa den zerbait da, esan nizun. Guztiz ados, mezprezurik gabe askoz ere hobe (bertsotan ari naizela dirudi).

5:39 PM  
Anonymous Anonyme said...

Baina, irakurlea ez da hain ergela, ez. Liburua esku artean izan bezain pronto idazle-irakurle "paktua" martxan jartzen da (lehenago ere, ziur asko). Idazleak "egia" kontatzen du eta irakurleak "egia" hori "sinizten" du. Bestela zertarako irakurri? Baina, "paktua" eremu hortan geratzen da. Nik uste.

8:51 PM  
Blogger MAGABILA said...

Erlazioa liburua usaintzen duzunean hasten da

10:02 PM  
Anonymous Anonyme said...

idazleak ez al dira kritikatzaileak gauza guztien gainetik ?
berak desorientzaileak esaten du . Baina nahiko fratsante, gezurtero moduan pintatzen ditu.
Ados nago idazle guztiak maila berekoak ez direla esaten duenarekin .Beste edozein lanbidetan bezela.
Zer irudituko litzaizueke medikura joan eta daramazuen buruko mina , gripe aviarrak eragina dela esango balizuete? nahiz eta berak jakin migrañank direla .
Zertarako ?Zera, dirua irabazteko. Nere ogibidea da . No te jode

Ordea, borondate onez , berak ala uste duelako esango balizu , ba bueno ezenuke pentsatuko pertsona txarra denik , mediku txarra baizik.

Gezurrak nahitaz , ola "ogia" irabazteko danbiltzan idazleak ez dira ez idazle on ezta pertsona ona ere.

Desberdina da baita ere artista izatea edo emplegatu soila izatea.
Editoreak deitzen dizu ta zera :
" Para el proximo año tendras que escribir una novela para el publico juvenil , una conferencia a cerca de tu obra hasta la fecha y un cuardeno de poemas . Ya sabes , es para que nos cuadren las cuentas y puedas seguir teniendo un contrato fijo con nuestra editorial, pero no te preocupes los temas podras elegirlos tu " .
Ori eztek artista , sirviente del telefono y por konsiguiente de tus jefes y por konsiguiente de el "ojo publico " y de los politicos , y del konsumismo , y de toda esta mierda y mas .

Eztut uste artista asko dagoenik or nonbait , zientzilari gutxi baita ere .
Ala ere guztiok ausartu gaitezke pixkat pentsatzen . Nahi badugu ...

12:07 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home