metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, février 21, 2006

TELEBISTARI

Telebistari begira igarotzen nituen gauak. Iluntzen zuenean, bertako izartxoen argiak itsutzen ninduen. Eta, nire eskuarekin ukitu ezin ziren izar horiek ukitzen ahalegintzen nintzen. Baina, pantailaren hoztasuna baino ez nuen sentitzen.

Telebistari begira igarotzen nituen egunak. Perfekziorik gabeko neskei begiratzeari uko egin nion, telebistaren perfekzioarekin lehiatu ezin zuten horiei ez nien gehiago so egin. Eta, orduak eta orduak igarotzen nituen; orduak igaro egiten zitzaizkidan; joan egiten ziren. Baina, gerturagotik begira jartzen nintzenean, kristal batek urruntzen ninduen haiengandik. Errealitatea eta ametsak bereizten dituenak agian.

Telebistari begira igaro nituen asteak, hilabeteak, urteak. Nire bizitza ere bere barruan zegoela pentsatzera heldu nintzen, bizitza eskaparate baten parte zela; perfekzioa salgai zegoen eskaparate baten parte.

Baina, atzo gauean eskutik heldu zenidan. Eta geroztik ez dut askatu. Zure perfekziorik ezaren perfekzioarengatik izango da, agian.

Telebistak zakarrontzian lo egingo du gaur. Beti.

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

you are welcomed .
hahahaha
i'm glad of "hearing" those words.
me too , i'm gonna switch this gadget right now.
good nite

11:40 PM  
Blogger MAGABILA said...

"ANNIE HALL" by Woody Allen

"en Los Angeles no hay basura en las calles, lo convierten directamente en programas de telvision"

11:15 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home