Bakardadea
Gau hartan ere kalera atera zen. Bakarrik. Bakarrik egotera. Jendez inguratuta bere baitan biltzera. Barra ertzean eserita. Gin-kasa eskutan hartuta, alkoholaren pisua gorputzean nabarituz bakardadearen zama arintzera. Eta, bide batez, inguruko neskei begiratzera. Tabernak portu ilunak baitira, portu tristeak beti bidaiatu nahian eta portutik irten ezinik dabiltzan marinelentzat. Barku guztiak ihesean ikusten dituzte alkoholaren islada maltzurrean; barku guztiek luxuzko itsasontzi diruditen isladan. Jakin arren badirela marinela hondora daramatenak.
Orduak igaro zituen farorik ere ez zuen portu hartan; musika baino entzuten ez zen leku hartan. Baina, berak ez zuen musikarik entzuten. Berak bere bakardadea entzuten zuen.
Kalera irten zenean ere bakardadea entzuten zuen. Kaleak, kaleak eta kaleak igaro zituen noraezean doazen txori bakartien moduan; hondartzetan hilik aurkitzen ditugun hegaztien moduan. Kantatzen ez duten horien moduan. Baina, berak kantatu egin nahi zuen. Eta ez zekien nori kantatu.
Egunsentiak zerura begira aurkitu zuen. Egunsentiari begiratu zion, eta inoiz inori kantatu ez ziona abestu zion. Kantu amaiezin bat kantatu zion. Kantu triste bat kantatu zion, inork aditu ezin duen kantu bat, aditzen duen hori harea bezala deusezten duen haize hotza bezalakoa.
Eta, egunsentia egun bilakatu zenean, eguzkiak inoiz ikusi ez zuen lore bat aurkitu zuen Boulevardeko lur hotzean. Mila aldiz zanpatutako lore bat. Kolorerik gabeko lore bat. Lore ximeldu bat.

8 Comments:
Zein/nor/zer da lore ximeldu hori???
aizu ba egia da..
tabernena, digo
lore ximeldua bera da , bere burua
edo bakardadea
edo bere zakil ihartua, nork jakin
Nik ere entzuten dut bakardadea. Bere garrasi mutuak jasangaitzak zaizkit; izutu egiten naute; bakarrik sentiarazi.
scary movie too much :-))
Enregistrer un commentaire
<< Home