metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, février 08, 2006

Zure bidea


Lokatzezko bideak ditut gustoko. Hanka sartu orduko hondora bultzatzen dutenak. Zikintzen gaituztenak.

Jardinik gabeko bideak ditut gustoko. Inguruko loreei begiratzea baino nahiago dut horizontea ikustea. Eguzkia ikustea. Eguzkiaren indarra sentitzea. Izerdia eta lokatza nahastea. Beroak lurrera botatzea. Eta, lurrean, arnasa hartzeko ere indarrik ez daukagunean, horizonteari begiratzea eta ezer ez ikustea. Dena ikustea. Zu ikustea. Eguzkia.

Eta, agian, berriro ere lurrera botako nauzu, noski, zure izpiek ez bainaute argitzen, erre egiten naute, odolustu egiten nauten labanak dira zure izpiak. Nire begiak itsutzen dituzu, nire bihotza gelditzen duzu, indarrak kentzen dizkidazu, idatzi nahi dizkizudan letrak lapurtu eta lurperatu egiten dizkidazu, lokatz artean botata uzten nauzu, eta, agian, irribarre bat luzatuko didazu, bihar, berriro ere, horizonteari begiratzeko. Zu ikusteko. Zure begietan galtzeko.

Baina, lokatzezko bideak ditut gustuko. Agian behin zure bidean sartu nintzelako, eta ordutik ez dudalako garbitzerik lortu.

9 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Zuretzat irribarre bat egunero, lainotua badago ere.

9:00 PM  
Anonymous Anonyme said...

oso politta
lokatzezko bideak beti dira zailagoak baina gehiago betetzen gaituzte.

9:12 PM  
Anonymous Anonyme said...

zure bidea , nere bidea , gure bidea da .
horizontea eskeiniko nizuke bainan orduan lokatzik ez , hobe horrela dagoen moduan .
Itacara noiz helduko ?

9:17 PM  
Anonymous Anonyme said...

Magabila, magabila, zuk bai jakin nola esan gauzak... Probatu duzu zure eguzkiari zuzenean halako hitzak ematearekin? Eguzkia urtuko litzateke, ziur.

9:42 PM  
Anonymous Anonyme said...

jue ze arrakasta !!! itzela ggg.
maga zure bidea ez da inoiz hain preziatua izan. Nik ere nahi dut e !!!
Ala good luck ta pa aundi bat

10:00 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ze ona! O bai! o o ooooo

11:10 AM  
Anonymous Anonyme said...

Magabila, luzatu al dizu eguzkiak irribarrea gaur?

2:09 PM  
Blogger MAGABILA said...

Ez, gaur eguna ez da argitu.

Baina ez du lokatzik garbitu.

Ea datorren astean argitzen nauen...

7:27 PM  
Anonymous Anonyme said...

Datorren astean, ok. Itzaletan bazabiltza...

7:28 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home