metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, février 05, 2006

SUTEA


Emaidan zigarro bat neskatxa,

zatitxo bat

zupada bat bada ere

horrela keak itoko zizkigun begiak

esan zuen gizonak

bere bakardadean

Ez din inporta neskatxa,

erreko dinagu batera

ke bihurtuko dizkinagu

harezko ezpainak


Gertura hadi, bada, neskatxa,

fereka nazan hire suzko hatzekin

leunago, gertuago, amultsuki neskatxa

ito nazan hire musuekin

musu iheskor horiekin…


Non hago neskatxa,

besarka nazan sikiera

ketan

sutan

neskatxa lagunduidan…


Behatz artera begiratzen du gizonak

begiak laguntza eske

zigarro galduaren bila belauniko

sute baten erdian

kea

kea…


5 Comments:

Blogger xabi said...

bikaina!

4:37 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ez dut hain ongi ulertu... Badakit esplikatzerako orduan poemak magia guztia galtzen duela..., baina esplikatuko plis?

neskatxa

9:05 PM  
Anonymous Anonyme said...

Bikaina benetan! Norbaiti/zerbaiti engantxatua zaudenean harekiko sentitzen duzun desio geldiezin, larri eta ekidinezina; ingurukoek errukarritzat jotzen dutena eta guretzako, ordea, bizitzeko modu bakarra dena. Ridikuloan erortzen gara maiz, zentzugabekerian, denak ohartzen dira, baina ezin dugu besterik egin, ezta mutiko?

9:55 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ezin dugu eta ez dugu besterik egingo erretzen garen arte eta orduan jada beranduegi izango da. Sua erakargarria baina arriskutsua da oso.

10:27 PM  
Blogger MAGABILA said...

Neskatxik ez da existitzen(non hago neskatxa-gertura hadi, bada, neskatxa). Gizonak imajinatu egiten du neskatxa, neskatxarekin ari da hizketan, eta zigarro bat eskatzen dio, zigarro bat emateko mesedez.

Konturatzen denerako ingurua sutan dauka. Gizonak eskutan zuen zigarroak, zeina aurreko imajinazioaren sortzaile izan den, dena erre du...

Eta ketan sutan, laguntza eske dabil...

10:22 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home