metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, février 01, 2006

Bakardadea


Milaka pertsonak oihukatu zuten bere izena. Milaka pertsonari sinatu zizkien autografoak.

Baina, kamerinora sartu zenean, bakarrik sentitu zen.

13 Comments:

Anonymous Anonyme said...

45 egun beranduago munduko bola hautsi da , jausi da , urratu zaio azala. Lehenengo antartida ondoren kanguruen desertuak , Afrika beltza , maitia , amerika eta erritmoa...
Eta uholdea sutsuak ekarri dituzte egin ohi duten periodizitate erregularraz.
45 egun , azkenean
----------------------
MATRIUSHKA
MATRIUSHKA
MATRIUSHKA

ireki ezazu sabela, eta berriz ere egizu eta beste behin, ez nauzu sekula aspertuko ezta ohituratuko.Ene jostaillu maittia

MATRIUSHKA
MATRIUSHKA
MATRIUSHKA

kinder huevorekin konparatzea ere! Astakirten halakoak !

MATRIUSHKA
MATRIUSHKA
MATRIUSHKA

noiz bukatzen da hau ?
nun duzu zuk bihotza ?

5:22 PM  
Anonymous Anonyme said...

Batzutan nahiago dut neure buruari harakiria egitea

8:15 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ni berriz kamerinora sartzen naiz, atea giltzapetzen, lehioak ixten, gortinak botatzen, eta hala ere ezin zaitut burutik atera.

8:52 PM  
Anonymous Anonyme said...

Azken finean famaren atzean beste pertsona bat dago, diruak ematen al du poztasun osoa? Badakit poztasuna izaten laguntzen duela, baina zergatik sentitu zen bakarrik hainbeste jenderen mireslea zen pertsona bat??

GAuza txikiek egiten gaituzte zoriontsu eta baliteke pertson horri ere ingurukoen babesa falta
izatea.

Famatua zen, dena zeukan, baina ez zeukan dena. Eta ingurukoek dena zuela uste zuten, ingurukoek ere bere ustetan ez zuten dena izango hala ere.

Enfin.

9:23 PM  
Anonymous Anonyme said...

Kamerinora sartu


eta errimela korritu zitzaion.


Negarrez, telefono mugikorra kristalean hautsi eta dosia non ote zuen galdetzen zion bere buruari

10:28 PM  
Anonymous Anonyme said...

batzuetan jende askoz inguratuta zaudenean sentitzen zara bakarriken.
nik kontzertuetan beste inoin baina individualago sentitzen dut neure burua , oso arraroa da , zure pertsonaren mugak hain zehatz ikustea.
Ordea liburutegian ikasten, masa moduan ikusten naiz.

10:49 PM  
Anonymous Anonyme said...

batzuetan jende askoz inguratuta zaudenean sentitzen zara bakarriken.
nik kontzertuetan beste inoin baina individualago sentitzen dut neure burua , oso arraroa da , zure pertsonaren mugak hain zehatz ikustea.
Ordea liburutegian ikasten, masa moduan ikusten naiz.

10:49 PM  
Anonymous Anonyme said...

batzuetan jende askoz inguratuta zaudenean sentitzen zara bakarriken.
nik kontzertuetan beste inoin baina individualago sentitzen dut neure burua , oso arraroa da , zure pertsonaren mugak hain zehatz ikustea.
Ordea liburutegian ikasten, masa moduan ikusten naiz.

10:49 PM  
Blogger Ane Araluzea said...

Bakardade psikologikoa eta fisikoa bereiztuko nituzke... eta dudarik gabe... psikologikoa askoz okerragoa dela esango nuke.

7:07 PM  
Blogger Josu Mendicute said...

Ane, are okerragoa biak badituzu. Bakardade fisikoan zaila zaigu laguntasun psikologikoa topatzea...

7:49 PM  
Anonymous Anonyme said...

guk bilatzen ditugu bakardadeak gehienetan

10:29 PM  
Blogger MAGABILA said...

Bakardadearen bila noa bakardadetik ihes egiteko

11:05 PM  
Anonymous Anonyme said...

kamerinora sartu eta zigarro bat piztu zuen. Ispiluan bere islada ikusi zuenean-zertan bihurtu zen- sentimendu suizida bat izan zuen.
baina erdi irrifar batek dena zapuztu zuen.
Eta ondoren negarretan ito zen. Malkoen artean arnastea ahaztu zitzaion eta.

12:21 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home