metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, février 05, 2006

Bi gurpil

-Ama: nik ere lagunekin jolastu nahi dut.
-Baina, ezin duzu.
-Zergatik?
-Ilundu egin duelako.
-Ta zer gertatzen da ilunpetan?
-Baloiak agian ustekabean joko zaituela.
-Eta min ematen al du?
-Bai.
-Zenbat?
-Ez jolasteak baino gehiago.

-Orduan, ezkutaketetan jolastuko naiz.
-Baina, ezin duzu.
-Zergatik?
-Galdu egingo zarelako.
-Eta, zer gertatzen da galtzen banaiz.
-Ezingo zaitudala aurkitu.
-Baina, nik zu aurkituko zaitut.
-...
-Zergatik ari zara malkoak lehortzen?
-Ez, hautsa sartu zait begietara,
-Orduan, goazen etxera.


(Eta, amak, musuzapia eskutan hartuta, gurpildun aulkiari aurrera bultzako dio.)

6 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Elkarrizketa horien puntu tragiko hori...

10:25 PM  
Anonymous Anonyme said...

oso sentikorra , baina zergatik dira beti elkarrizketa hauetako protagonistak pertsonaia berdinak ? Zergatik izan behar du beti horrela ? Zergatik amaren samiña eta umearen inozentzia? Eztzait gaizki iruditzen baina ez dakit ... Zergatik jakin naiko nuke. Besteen ahotan jarri ahal izango zenituzke esaldi berdinak?
Zergatik beti ama-seme erlazioa?

Ezta beharrezko hainbeste galdera erantzutea. jeje . kuriosidadea...

7:01 PM  
Blogger MAGABILA said...

Helduak galderak barruan eramaten ditu, ez dira kanpora ateratzen. Haurrak, berriz, denari buruz galdetzen du, dena baita galdera, eta dena jakin nahi baitu.

Egia da beti haurra jartzen dela halako elkarrizketetan amarekin, baina, agian, gure ume garaien ondorio izango da; amarekin aitarekin baino ordu gehiago pasatzen genituen.

Egia esan, ez dut askorik pentsatu zergatik, gehiago pentsatu dut zer ipini.

Gurpilek batzutan pentsatu gabe ematen dute buelta.

8:09 PM  
Anonymous Anonyme said...

gurpila al zara ? badakit erantzuna ezekoa dela ( eszeptizismo :-) baina esanguratsua iruditzen zait metafora ori. Barkatu, almost dena analizatzea gustatzen zait .
Agian umea, noiz edo noiz aitarekin ere denbora pasatzen hasiko da , bere unibertsoan aitaren irudia sartzen utziko du. Edo ez.
Agian amak, helduak, galderak kanpora aterako ditu.
Eta agian umeak galdera bat baina gehiago beretzat gordeko ditu .
Agian

10:29 PM  
Anonymous Anonyme said...

sakonegi txo...

2:16 PM  
Anonymous Anonyme said...

sakonegi ala eztuk problema planteatu nahi ? etzituan erantzuna bapatean eskatzen duten galderak alare.

7:19 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home