metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, février 09, 2006

POEMA BILUZIK

Poema bat jantzi nahi izan dut

ekarri dizkiot hango eta hemengo lagunak

esan diot jan itzazu hau eta bestea

handia egiteko

indartsua izateko

Baina ez

hark jaioberritan bezala

biluzik iritsi nahi du zure eskuetara

argal ahul mehe bakarti

zure jantziak

zure janaria

zure begirada

zure sexua

beretzat nahi baititu

4 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Batek zaindu nahi eta, besteak zaintzea nahi ez. Nork du lehentasuna?

1:16 PM  
Anonymous Anonyme said...

Poemak!

4:26 PM  
Anonymous Anonyme said...

zer nahi du poemak ?

7:28 PM  
Anonymous Anonyme said...

Zurekin larrua jo!

2:10 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home