metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, février 11, 2006

HARKAITZ CANO NABARRA ALDIZKARIAN

Nabarra aldizkariak, bere azken alean, Harkaitz Canori eginiko entrebista publikatu du. Lehenengo harria izan zen, ondoren harea eta, azkenik, kea:
"Askotan gertatu zait musikariekin, haiekin lanean edo errezitaldietan, gure kezkak oso antzekoak direla, eta gure obsesioak ere bai. Beti esaten da istorio berbera kontatzen ari garela, baina beti diferentea da eta jazza ere hori da, estandar bat hartu, bortxatu, noten arteko distantzia luzatu, abestia desitxuratzeraino. Galtzearen eta zeure burua aurkitzearen antzeko zerbait da."
"Estruktura hori literaturan oso erakargarria egiten zait. Beharbada irakurlearenganako exijentzia maila bat da, baina, lortzen denean, ez ulertzetik ulertzera pasatzea, momentu hori, oso ederra da. Beharbada hori egiteko gero eta ohitura edo pazientzia txikiagoa daukagu."

8 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Guztiz ados. Irakurleari ere exijitu egin behar zaio, behar badu lagunduz, literaturaz gozatzeko modu bakarra baita hori.

6:44 PM  
Anonymous Anonyme said...

Pss, baina maila baterarte exijitu behar zaio. Nork irakurri ditu zinez Joyceren Ulysess bezalako liburuak?

Gauza bat exijitzea da eta beste bat hori...

2:09 PM  
Anonymous Anonyme said...

Benga mutilak, animo, dagoeneko azterketen amaieran zaudete-eta. Ea azterketak bukatzean kaña gehiago sartzen diozuen blog-ari.

4:59 PM  
Anonymous Anonyme said...

Benga mutilak, animo, dagoeneko azterketen amaieran zaudete-eta. Ea azterketak bukatzean kaña gehiago sartzen diozuen blog-ari.

5:00 PM  
Anonymous Anonyme said...

lizeoko ikasle bat

5:02 PM  
Anonymous Anonyme said...

jaja vas a poner ? venga ke te ayudo : W.....

7:38 PM  
Anonymous Anonyme said...

eing?

5:08 PM  
Anonymous Anonyme said...

...OW. Eskerrik Asko laguntzarengatik

6:05 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home