ERRITUALA
Azken azterketaren ondorengo txiza parrastada gogoangarri hori.
Autobusaren bibrazio bihurriak, Hernani bidean, mastikatzen. Bibrazio xumeak mastikatuz.
Sartu bezain laster lurrera botako dudan motxilan etxeko giltzak ezin bilatu, sarrailan ezin asmatu.
Play.
Eta Mahomaren ahotsa, lazgarria, barrenekoa, txistuak eta katxiak. Zain zulatuak. Garrasiak. Laurogeigarren hamarkada neure etxeri kolpeka, bateria sistemaren aurkako arma eraginkor hori kolpeka.
Eta horixe. Gaur San Valentin eguna omen. Bizilagunak argi entzun du, ziur naiz:
Yo ya tengo novia
ya encontre (barka, nire ordenagailua erotu egin da eta ez du tilderik jarri nahi) mi amor
la otra noche la bese en un callejon
es alta y morena
siempre esta en mi mente
su nombre me volvio loco
su nombre es...
Kanta honi buruzko beste pasarteren bat badaukat gogoan... hurrengo baterako utzi beharko

8 Comments:
Esan bezala, merezitako deskantsuaz disfrutatu! San Valentin egunerako poema heavy samarra iruditu zait... Baina San Valentin bera ere heavy samarra da, ez? Beraz ongi pentsatuta ez doakio hain gaizki!
Tildeena bai konpondu beharko...
su nombre es la MUERTEEEEEEEEEEEEEEEEEEEE
GORA MAHOMA! (kantantea diot)
Su nombre es... Egiaz ez da ba la muerte izango! Will the mystery ever be solved?
Mahoma kantariak hala dio...
Mahomak bai, baina eta zuk? Ez duzu hori jarri, ez duzu ezer jarri... Jarri nahi zenuena ez duzu jarri nahi izan, edo ezin izan duzu jarri... Jarri, jarri eta jarri. Edo ez. Up to you.
Bai, idatzi dut, "muerte"-ren ordez hiru puntu idatzi ditut.
Ez dut zehaztasunik bilatu nahi, hiru puntu horiek muerte izan daitezke, edo neska altu eta beltzaran baten izen bat, adibidez Ingrid, edo...
Jajaja...still mysteryous. Hobe horrela.
4U
EPÍLOGO
Y al fin reina el silencio.
Pues siempre, aún sin quererlo,
guardamos un secreto.
Herrikide batek idatzia.
Enregistrer un commentaire
<< Home