metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, février 26, 2006

Hirugarren geltokian igotzen zen beti. Igotzeko pausua eman orduko autobusaren tripetara begiratzen zuen, begiaren mugimendu mekanikoz ezagunen bat edo eserleku abandonaturen bat bilatu nahian.

Ordaindu egiten zuen ondoren. Gidariari begiratu gabe eta beti justu. Korrika etortzen zenean ere, txanponak prest izaten zituen betiere, gidariak ez zion bueltarik inoiz ematen-eta.

Eta korridorean barrena, bultzaka, desagertu ohi zen. Jende artean galtzen ziren, era berean, bere takoi hotsa, Yves Saint Laurent parfume bioleta, larruzko jaka estua. Eta ni beste alde batera begiratzen saiatzen nintzen. Ez begiratu, horrela bakarrik begiratuko zaitu… Ez begiratzeko, horrela bakarrik begiratuko zaitu-eta. Ezinezkoa zen ordea. Pelikula zuri-beltz batean ere pintatu beharko liratekeen ezpain gorri horiek, gaurik hotzenean ere agerian eraman ohi zuen lepo leun hori.

Gau hartan ere, azken autobusa orekarik gabeko sonanbulua lez etorri zen. Ohi zutenez, txapa eta gurpil dardarati haiek, ametsen hari finean kolokan ziruditenak, zanbuluka azaldu ziren. Balaztatzeko orduan garrasi egin zuen norbaitek. Karrozeria ahula zen benetan, edozein turista beldurtzeko modukoa. Atea zakar ireki zen.

Ilaran, nire albokoak politikoei buruzko zerbait esan zuen. Kalaka ustela, mozkor delirio eta katramilak, pentsatu nuen. Eta aurrera, autobusaren sabelera. Beldur nintzen ez ote ginen gehitxo autobus horrentzat. Ondokoaren ukondoa, atzekoaren besapea, aurrekoaren zapatak nirearen gainean, o barkatu, ez lasai, doministikuren bat, ile motots bat bere gomatik libratzen, eta dena metro karratu batean. Metro karratu zerratu eta sargori batean, non puzkar hipotetiko baten eragina bonba atomiko batenarekin parekatu zitekeen.

Hirugarren geltokirako kristalak lurrunduta zeuden. Autobusa herrenka zihoan, eta kurbetan errezo eta eskari xumeen xuxurlak entzun zitezkeen motorraren burrunbaren gainetik.

Ez nekien autobusera sartu zenik ere nire aurrera iritsi zen arte. Ezpainak gorri zituen, inoiz baino gorriago, eta bere presentzia bioleta usaineko haize-bolada freskoak iragarri zuen, Yves Saint Laurent dudarik gabe.

Elkarri begiratu genion momentu batez. Gera zaitez, zioen nire begiradak. Autobusa martxan jarri zen orduan. Eta bere lehenengo keinua zuzenduz, nire aurrean geratu zen.

Harri eta zur utzi ninduen izenik gabeko neskaren jokaerak.

Ezertxo ere esan gabe behatz erakuslearen punta nire ezpainetara eraman zuen, isiltasun eske. Nigana gehiago hurreratu zen autobusaren azelerazioaren bultzada aprobetxatuz. Muxu heze bat eman zidan, eta gero beste bat. Ez zidan hitzik ere esaten; nik, bestalde, ez nuen horretarako aukera handirik: arnasa etenda, muskuluak erabat paralizatuta, beren laztanen zerbitzura nengoen osoki. Begiak ixten nituen eta sentitzen nituen bere behatzak nire sexua inguratuz. Poltsikoetan, gerri inguruan, geroz eta gertuago, geroz eta azkarrago.

Bat-batean autobusa gelditu egin zen. Argiak itzali egin ziren, bonbillak erreko ziren akaso, eta ateak ireki. Bidaiariak erdi-builaka hasi ziren eta neskak alde egin zuen nire begi bistatik.

Aizu, itxaron! Ei, gelditu! Aizu…!

Bere telefonoa behar nuen, izena, adioa sikiera; nire zoraldia bideratu nahi nuen, zentzua eman barren honi. Leporaino betea zegoen autobus iluna eta zail egin zitzaidan bertatik ateratzea. Barkatu soinu hutsa errepikatuz aurreratzen nuen apurra gutxi zen iheslari limurkorra harrapatzeko. Azkenean, atera baino egotzi egin ninduten autobusetik, jaurtiki egin ninduten asebetetako sabeletik.

Ateak nire atzean itxi ziren, zakar berriro ere. Belaun eta ahur urratuen azpian asfalto hitsa, asfalto bustia, asfalto latza. Burua altxatu nuen bere bila, baina ezer ez. Periodiko paper solteak haizearen mende, graffiti zirriborroak, etxe orratzen kristalera altuegiak, zorabiagarriak, nire bakardadeari barrezka.

Taxi bat hartzea beste biderik ez nuen. Zutitu eta poltsiko hutsetan haztamuka hasi nintzen, berriz inoiz ikusiko ez nuen neskak lapurtutako diru-zorroaren bila.

25 Comments:

Blogger julenne said...

letretan ere
zientzia eginez ideien
transmisio bidez

8:30 PM  
Anonymous Anonyme said...

Haikuen moda?

8:36 PM  
Anonymous Anonyme said...

Lastima, oraingo honetan istorio-fantasiak amaiera bikaina izango zuenaren esperantza banuen... apoteosiko horietakoa. Orain espero dudan bakarra esperientzia hau autobiografikoa izan ez dela da, pare bat muxu heze eta fereka hain garesti gutxitan ikusi dira eta.

9:29 PM  
Anonymous Anonyme said...

jajajaja

Arrazoi osoa duzu!

Gizaaajoa, autobiografikoa bada... Izorrau hadi!

Woman power!

9:43 PM  
Anonymous Anonyme said...

Eh........Nik ez nun hori esan nahi...
Woman power bai, baina ez horrela.

9:50 PM  
Anonymous Anonyme said...

Fantasien lehiaketa bat antola zenezakete, gustu onarekin idatziak, beti ere... Horrek arrakasta luke seguru. Ta zerbait diferentea da.

9:54 PM  
Blogger aitzol aiestaran said...

Niri ere horrelako antzeko zeozer gertatu zitzaidan...baina ez zegoen ez lapurreta ez muxurik...beno agian etzen hain antzekoa izan...

10:07 PM  
Anonymous Anonyme said...

Motzean: ze errazak garen engainatzeko.

9:52 AM  
Anonymous Anonyme said...

ados nao zurekin Julen.

Fantasia bitxia oso, baino polita berriro ere. Ze politak diren fantasiak eta ze ezberdinak errealitatearekin konparatuz... ezpain gorriak asko gustatzen zaizkit.

1:35 PM  
Anonymous Anonyme said...

Niri ezpainek baino begiek ematen didate atentzioa. Edo begiradek, hobe esan. Ahoaren laguntzarik gabe hitz egiten dakiten begiek.

1:55 PM  
Anonymous Anonyme said...

bai... guztiok ditugu gustoko begirada batzuen laztanak ezta?
baino begiradek ere min egin dezakete...hor dago koxka.

3:12 PM  
Anonymous Anonyme said...

Bai, baina pertsona horren eta zure begirada gurutzatzen diren instant hori guztiz magikoa da, hitzez ordezkaezina. Objetiboki segundu erdiko gauza, baina guretzat betirako grabatua gelditzen dena.

6:41 PM  
Anonymous Anonyme said...

guapoaaa

10:51 PM  
Anonymous Anonyme said...

Bai, fantasia horiek oso politak eta gozoak dira, ilusio putzuak nolabait. Buruak asko jolasten du hor. Gero ordea putzuan tantarik ez.
Hala ere behin eta berriro erortzen gara leku berdinean. Ze masokak garen...

11:28 PM  
Anonymous Anonyme said...

baiii

3:52 PM  
Anonymous Anonyme said...

Masokak? Ta zer litzateke egunerokotasuna begirada gurutzaturik gabe? Zuk zer diozu, magabila?

5:37 PM  
Blogger MAGABILA said...

Puf, begirada gurutzatu horiek hausten dute egunerokotasun hori. Hiriaren anonimotasunak asko kitzikatzen nau, eta begirada horiek joku horren parte dira.
Begirada horiek, horrez gain, oso humanoak dira.
Begirada gurutzaturik gabe txungo...

4:08 PM  
Anonymous Anonyme said...

ummm olako fantasiak dira la de dios! Sarri-sarri gertatzen zaizkit . Oaindik ez dut galdu esperantza . Nik ere behin alako zerbait egin nion tipo 1ti baño onduan beste neska 1 zeon onduan y la kosa no paso de ezpainak....

nire ezpainak ere sargori dagoz.

11:49 AM  
Anonymous Anonyme said...

Bah, azken boladan ez begiradarik, ez ezpainik ez ezer. Bakarrik egunerokotasunaren eta errealitatearen mailua egunero buruan kolpatzen. Igual lehen bait lehen hori asumitzea onena.

6:38 PM  
Anonymous Anonyme said...

Egunerokotasun hori asumitzea... malooo

9:26 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ez, egunerokotasunaren mugak asumitzea, hori esan nahi nuen. Erralitatearen mugak. Berdin da, gaur egun gris samarra izango zen, eguzki gabea.

10:34 PM  
Anonymous Anonyme said...

Egun guztiak dira ostegun (Cien años de soledad-eko pertsonaia batek esana)

10:13 AM  
Anonymous Anonyme said...

Txispak, zirkuitu laburra. Benetan ona Hiriko ahotsak, coctail melodia batekin hasi eta bukatu, hori da musika hori, Pariseko kale grix eta hori glamourretan zehar akordeoia entzunen al duzu?

6:30 PM  
Anonymous Anonyme said...

[url=http://firgonbares.net/][img]http://firgonbares.net/img-add/euro2.jpg[/img][/url]
[b]autocad drafting, [url=http://firgonbares.net/]discount microsoft office suite[/url]
[url=http://firgonbares.net/][/url] adobe creative suite cs3 for mac design premium agent office software
buy microsoft office 2003 software [url=http://firgonbares.net/]physics academic software[/url] microsoft office 2007 enterprise edition
[url=http://firgonbares.net/]uninstall windows vista[/url] microsoft office 2003 updates
[url=http://firgonbares.net/]windows xp sp1[/url] cheap microsoft office and
software so cheap [url=http://firgonbares.net/]office software for linux[/b]

3:51 AM  
Anonymous Anonyme said...

[url=http://vonmertoes.net/][img]http://vonmertoes.net/img-add/euro2.jpg[/img][/url]
[b]adobe creative suite 4 serial, [url=http://hopresovees.net/]cheap xp pro software[/url]
[url=http://vonmertoes.net/][/url] buy softwares online microsoft system software
downloadable software online store [url=http://hopresovees.net/]filemaker pro 9 hybrid academic[/url] price camera software
[url=http://vonmertoes.net/]buy software photoshop[/url] educational science software
[url=http://bariossetos.net/]Poser 7 Mac[/url] cheap software at
pc educational software [url=http://bariossetos.net/]advocate office software[/b]

7:57 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home