metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, février 24, 2006

INAUTERIAK

Inauterietan ezagutuko duzue elkar. Maskara bana jantzita ibiliko zarete kalean paseatzen. Eskutik helduta. Belarrira hitz politak xuxurlatuz. Hitz inozoak. Zuen maskarak bezain inozoak. Eta, halako batean, belarrian muxu emango diozu. Berak ilea laztandu eta lepoan bere ezpainen marka utziko dizu. Azkenean, banku bakarti batean eseriko zarete, ibaiaren ertzean. Eta maskarak kenduko dituzue. Polita da bera. Polita zara zu.

Baina, zuk ibaira begiratuko duzu. Berak ere bai. Eta, Oria ibaiaren kolore marroiari begira pasako dituzue orduak. Azkenean, berak bere maskara jantziko du. Zuk zurea. Eta muxu bat emango diozu ezpainetan.

Bai, Inauterietan ezagutuko duzue elkar.

6 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Uff, horrelako kasu batzuk ezagutzen ditut, baina azkenean ez dakit ba muxu horiek ez ote diren ibai marroi horretatik joan...

10:23 AM  
Anonymous Anonyme said...

Zein izango da magabileroen mozorroa, maskara? Inauterietan norberak bere bikotea (mozorroa) bilatu behar omen du... Bizitza den antzerki handiko beste eszena bat pilatzeko.Muxuarena, ikusiko da... Zortea dutenentzat.

1:57 PM  
Anonymous Anonyme said...

Nola da Magaren disfraza?

6:24 PM  
Anonymous Anonyme said...

Magak ez du disfrazik, ezta...?

10:43 PM  
Anonymous Anonyme said...

CONDITIONALS:
Inauteriek iraungo balute, nire mozorroak besteentzat ezezagun bihurtuko banindu, zure maskarak zure izatea gizarteari ezkutatuko balio eta gure arteko begiradak beti bezala une batez elkartuko balira... Errealitatearen mailuak gau batez sikiera golpatzeaz utziko bagintu...

4:19 AM  
Anonymous Anonyme said...

bla bla bla ... " Bai, Inauterietan ezagutuko duzue elkar"... bla bla bla . too much monkey business

2:41 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home