DENBORA
Denbora zakarrontzira bota du norbaitek. Ez naiz ni izan. Nik aurrera jo nahi dut, atzera begiratu gabe, zabor artean ez zerbaiten bila ibili gabe; oroitzapenen artean inoiz gertatu ez zena aurkitzen saiatu gabe. Euri artean aurrera egin nahi dut bizitza deitzen dioten hondartza bakarti honetan, itsasoaren urek itxaropena baino bigunago bihurtu duten area honen gainean. Hankak barruraino sartu arren. Bestela ere ohitua nago hanka sartzen. Eta Malko gaziz inguratuta egoten. Nik aurrera jo nahi dut; bizitza deitzen dioten korronteak berak nahi duen lekura eraman nazala. Batzutan mArea igo egingo da; eta nire burua baino ez dut ikusiko. Besteetan, ordea, marea jaitsi egingo da eta hondartzaren batean hartuko dut atseden. Eta, nire olatuek, bertako area laztanduko dute. Baina, orain ezIn dut.
Denbora zakarrontzira bota du norbaitek. Eta ez da denbora bera izan. Denborak ere aurrera egin nahi du; ez du zauri arTean gogorren izan nahi. Denbora zauriak sendatzeko baitago. Baina, gaur, euria baino ikusten ez den gau honetan, denboraren odol tantak putzuetan galtzen dira; hondorik gabeko putzu ilunetan; putzu gorriEtan. Kuriosoak dira putzuak; garai batean euria izan ziren; itxaropenak, goitik behera bustitzen gintuZtenak eta ingurua sentiarazten zigutenak. Gaur, ordea, putzuak baino ez dira; ezerezA, espaloi grisari besarkatuta bizi direnak; izan zirenaren islada soil. Eta, haietan ikusten dut nire islada; nire islada iluna; desitxuratua. Eta, azkenean, ezin dut jakin nire islada edo nire itzalarena ote den. Baina, tira, azken finean, ni eta nire itzala gauza bera gara. Ez, denborak ez du itzalik nahI; denborak mundua argitu nahi du. Baina, orain ezin du.
Denbora zakarrontzira bota du norbaitek. Zu izan zara. Zu izan zinen. Bai, gogoan duzu nola gaur bezalako gau euritsu batean eskutik heldu zenidan? Denbora lasterka hasi zen orduan, korrika, eta, bere joko zoroan erori ginen. Orduak igaro geniTuen hala, euriaren azpian, gure eskuak gure itxaropenekin bustita. Eta, halako batean, inork inoiz esan ezin dituen hitzak otu zitzaizkidan, bi pertsona gehien hurbil ditzaketen bi hitzak; bi pertsona gehien urrun ditzaketen hitzak. Bi hitz. Bi hitz ez dira ezer; bi hitz bi tanta bezala jaUsi ziren zure belarrietara. Baina, zure ahotik, aurretik edan genituen tragoen basoen kristalak jaurti zenizkidan begietara, eta amodio itsua min itsugarri bihurtu zenidan. Katxia lurrean utzi, eta alde egin zenuen. Ni han gelditu nintzen, taberna ilun hartako atarian, itzalak baino geraTzen ez ginen atari hartan. Denbora ere bai. Eta katxia urez bete zen. Oraindik hala jarraitzen du. Zuk barkamena eskatu nahi didazu begirada bakoitzarekin; aurrera jo behar dugula esaten didazu hitz bakoitzarekin. Baina nik ez dizut entzuten, taberna haren atarian geratu nintzen.

3 Comments:
Lehenengo bi parrafoetan oso identifikatuta sentitu naiz. Azkenekoari kutsu dramatikoegia hartu diot, baina suposatzen da bakoitzak norbere "amaierak" bilatzen edo sortzen dituela ezta?
Edozein kasutan, gustatu zait.
Ai, bi hitzak. Zein zaila asmatzea noiz eta nola esan... Ez dakit norbaitentzako konkretuki ote den mezua, baina metodo polita, erabili duzuna. Nahiz testua dramatikoa den. Maitasuna bera bezala.
"Melinda & Melinda"ren 2.n zatia falta da . maitasuna = komikoa
Enregistrer un commentaire
<< Home