ZU ERE BAI
-Tori muxutxo bat, laztana. Txintxo portatu.
-Bai amatxo. Zu ere bai.
Halaxe esan zion Maddik bere amari. "Zu ere bai". Zortzi urterekin normala balitz bezala esan zion, masailak gorritu gabe eta bere ile horiari azken orraztua ematen zion bitartean. Bere motxila lila hartu eta autoko atea zabaldu zuen. Ilearen alde bakoitzean mototsa bat zeukan, zinta gorri batekin heldua. Eguzkitsua zen egun hura. Bera kalera irteten zen guztietan gertatzen zen bezala. Bai, bere aurpegia ere eguzkitsua zen benetan.
Oinez hasi zen. Oinez baino gehiago, jauzika. Ez zuen lurrik ukitzen, baina, bazirudien lurrak gorago altxa nahi zuela bere hankak ukitzeko. Lurrikara moduko bat sortzen zuen bere etorrerak ikastolan. Aitorrek saskiraketa huts egiten zuen, Maialen eta Mirenek sokasaltoan aritzeari uzten zioten, Marian andereñoak errieta egiteari uzten zion etorri berri zenari ongietorria egiteko...
Egun hartan, ordea, berandu iritsi zen ikastolara. Amatxok errieta egin zion, heldu bati ezin baitzaio txintxo portatzeko eskatu. Zortzi urteko ume guztiek zekiten hori. Maddik ez, ordea. Horregatik iritsi zen goiz hartan klasera berandu. Iritsi eta atea zabaldu zuenean, Mikeli liburu atzean zeukan komikia lurrera jausi zitzaion, Izaskuni txiklea lehertu egin zitzaion globoa egiten ari zen bitartean eta zatirik handiena sudurrean geratu zitzaion... Maddik Mikeli liburua jaso zion, eta bere eskuin eskuko hatzak Izaskunen sudurrean pausatu ziren txikle berdea jaso eta ahora eramateko. Irribarre egin zioten elkarri.
Ama, ordea, kezkatuta zegoen. Ez zen normala zortzi urteko neskato batek normala balitz bezala "zu ere bai" esatea, motxila lila ixten zuen bitartean. Hala, hurrengo urterako neurriak hartu beharko zirela erabaki zuen: eskola pribatu batean sartuko zuen, mojen eskola batean, uniformea eskatzen zen eskola batean.
Maddik ez zuen uda amaitu arte jakin. Iraileko egun eguzkitsu batean, ordea, goizeko zortzi t`erdietan autoan sartu eta ohartu zen ez zirela betiko bidetik abiatu. Bere arropari begiratu zion ondoren, eta konturatu zen inoiz ez zuela jantzi koadro griseko gona hori, inoiz ez zuela ilea goiz hartan bezala mototsik gabe eraman, inoiz ez ziola amak errukiz goiz hartan bezala begiratu....
-Iritsi gara. Txintxoa izan, laztana.- Halaxe esan zion amak. "Txintxoa" hitza azpimarratu egin zuen, kontsonanteak haizeak Maddiren belarriak zauritzeko moduan harrotu zitzan. Maddi isilik geratu zen, ordea. Eta hurrengo goizean ere ez zion erantzun. Eta ezta hurrengoan ere. Amari pena ematen zion horrek, baina bazekien bere alabarentzat onena zela, ezin zuela "zu ere bai" esan hankekin lurrik ukitu gabe. "Ederki. Denak berdinak dira, denak txintxoak, denak uniformatuak. Zu ere bai". Halaxe esan zion bere buruari, "ere"a azpimarratuz.
Alaba autotik irten zenean, ordea, ama ohartu zen bere gona grisa haizeak besteena baino gorago jasotzen zuela.

1 Comments:
Leku okerrean ere badabiltza.
Enregistrer un commentaire
<< Home