BEGIRADA
Gezur ttipien zetazko teilatuaren azpian bizi nahi duzunean
etxeko atea irekiko dizut,
zigarroaren ketan fantasiazko hitzak kiribiltzen entzun nahi dituzunean
soilik.
Nire mingainaren atzapar basatian bizi nahi duzu?
Sartu barrura
ardo onenarekin egingo dugu topa
zuretzat bakarrik joko dut pianoa
eta elkarri begira, ninien isla ahularekin
oroitzapenak josiko ditugu
ilargia eta itsasoa balira bezala.
Debussy gogoko baduzu
badaukat leku bat zuretzat
hemen, desira handietan ainguratua
aitortza ñimiñoentzat egokitua.
Ez dizut esan baina
Begiak ixten dituzun bakoitzean
zeure begiradan
neurea, my love,
betiko harrapatuta geratuko den beldurra dut
( esan zuen Humphrey Bogartek sonbreilua okertuz )
3 Comments:
Ona moldaketa !!
ooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooohh!!!
Beti gaiak zutik darrai!
Zure begiradarik ederrena nire begi ninietan isladatzen dena da.
Haren begirada etengabekoa da
Haren begiradak sustraiak bota zituen ene begiotan
Haren begirada etengabekoa da
Nire gogamenean
aupa Klart aspaldiko.
Enregistrer un commentaire
<< Home