BOB DYLAN NO SE ACABA NUNCA (LEHIAKETA)
Ingurukoei Bob Dylanen antza nuela esaten hasi nintzaienean barre egiten zuten. Niri bost axola zitzaidan, erabat sinetsita bainengoen. Nire sudurrari begiratzen nion, nire masailei. Betaurreko ilunak janzten hasi nintzen, bakeroak, botak, jaka marroixkak edota beltzak. Noren antza nuen, ba, Dylanena ez banuen?
Umekeria irudituko zaizue, baina tabakoa erretzen hasi ere, Bob Dylanengatik hasi nintzen (oraindik ere, arrazoi hori baina hoberik gutxik edukiko dutelakoan nago).
Bizitza honetan gauza gutxi eduki izan ditut hain garbi. Era guztietako edari, nahaste eta ukenduekin ahotsa laztea lortu nuen; harmonika, gitarra eta pianoa jotzen ikasi nuen, baita gaizki kantatzen ere; ez nuen askorik jaten eta alde batera eta bestera enkantean erostea lortu nuen Triumph 500arekin ibiltzen nintzen.
Nire neskalaguna argazkiarenaz jabetu zenean hasi ziren komeriak. Beti eramaten nuen Dylanen argazkiren bat poltsikoan. Askotan ezkutuan ateratzen nuen neure buruari adorea emateko. Momentu gogorrenetan edota zortea behar nuenetan poltsikoan sentitzen nuen, nire hatz mamien zain. Argazkia ohiko ile-apaintzaileari soilik erakusten nion, hatzez seinalatu eta “horrela” esateko.
Hortik aurrera gertatutakoa iraganaren parte da jada. Hala ere, hain oker ez nenbilela egiaztatzeko, froga bat jarri nahi dizuet:
Ondorengo bideoko argazki artean ni azaltzen naizena zein den asmatu beharko duzue. Lehenengo asmatzen duenarentzat, euskal blogosferan hedatu berri den ohiturari jarraiki, opari eder bat daukat.

5 Comments:
hoietako asko izan zintezke, adibidez, motor gainean dijoana (irudi ederra baita), edo pino egiten ari dena (dena hankaz gora dagoenaren seinale), edo edozein taxitan montatzen dena (komentario gehigarririk gabe),...
baina
eta premioa irabazi nahi dudanez,
nere erantzuna litzateke etzeala azaltzen,
Esaiazu noiz eta non jasoko dudan saria!
Nire erantzuna hauxe da:
Bideoak 1:20 dituenean agertzen den "pinus insignis" zara zu. (ez dakit nor zaren, baina bob dylanen antza gutxiena duena da hori).
Bideoa 2:57an dagoenean azaltzen dan umea ez zera ba izango ezta??
baibai dudaikgabe umea azaltzen danan antza daka gehien, hori bai nik beste hainbatetan ere aire bat topatu dizut, ileak harrotuagoak bazenitu...bob dylanen kalkoa izango zinake!
Iepa jende
Bideoak tranpa txiki bat zuen: enitzan agertzen.. Ondorioz, saria lehenengo anonyme-arentzako izango da (nerekin kontaktuan jartzerik izango duzu, ezta?)
Eta saria: nola ez, Diada de Sant Jordi delakoa profitatuz, larrosa bat eta liburu bat.
Zorionak!
Enregistrer un commentaire
<< Home